Levante Unión Deportiva

Levante Unión Deportiva 1909an sortutako Valentziako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Levante Unión Deportiva
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila eta Espainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaCiutat de València estadioaValentzia
39°29′41″N 0°21′51″W / 39.4947°N 0.3642°W / 39.4947; -0.3642
 26.354
Agintea
LehendakariaFrancisco Javier Catalán Vena (en) Itzuli
EntrenatzaileaJavier Calleja (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1909
1939
Ordezkatzen duLevante FC (en) Itzuli eta Gimnástico FC (en) Itzuli
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: LevanteUD Twitter: LevanteUD Instagram: levanteud Edit the value on Wikidata
Artikulu hau futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Levante».

Historia

Valenciaren aurkako derbia, 1923an.
Valenciaren aurkako derbia.
UEFA Europa Leagueko partida FC Rubin Kazan talde errusiarraren aurka, 2013an.

Hasierako urteak

Valentziako Futbol Federazioa 1909an sortu zenean hainbat talde zeuden hirian, Gimnástico Club de Fútbol eta Fútbol Club Levante besteak beste. Valencia Club de Fútbol oraindik ez zegoen, 1919an eratu baitzen. Hala ere hasierako urte haietan ez batek ez besteak ez zuten emaitza aipagarririk izan.

F.C. Levantek 1937an garaipen itzela lortu zuen Copa de la España Libre txapelketan, finalean Valencia CF-ri 0-1 irabaztean. Espainiako Diputatuen Kongresuak Espainiako Kopa kategoria eman badio ere Futbol Federazioak ez du onartzen.

Klubaren sorrera

Gerra Zibila bukatzean Gimnástico CF ia jokalari gabe gelditu zen, eta FC Levante aldiz jokalariz ondo baina futbol zelairik gabe. 1939an beraz biek bat egitea erabaki zuten Unión Deportiva Levante-Gimnástico izena hartuz. Hasierako kamiseta zuri-gorria izan zen, baina 1941-42 denboraldian Levante Unión Deportiva izena hartzean Gimnásticoren kamiseta urdin-granatea erabiltzea erabaki zen.

Lehen mailan

Bigarren eta hirugarren mailan urte dezente egin zituen. 1958-59an lehen mailara igotzeko zorian izan zen baina U.D. Las Palmasen aurka jokaturiko promozioan galtzaile atera zen. Azkenik 1963an lortu zuen bere ametsa. Lehenengo urtean 10. postuan sailkatu zen baina hurrengo denboraldian berriz ere jeistea tokatu zitzaion Málagarekin promozio galdu ostean.

70. hamarkada eta bereziki 80. hamarkada krisi ekonomiko latzagatik ezagutzen da. Behe mailatan ibiltzeko ere nahikoa lan izan zuen.

XXI mendea: Lehen mailara itzulera eta Europan

Lehen mailara itzultzeko ia 40 urte behar izan zituen. 2003-04 urtean lortu zuen eta Bernd Schuster entrenatzaile zuela bikain hasi zuen urtea, Europako postuetarako sailkatuko zela ere ematen zuelarik, baina denboraldia luze egin zitzaion eta urtea amaitzean Bigarren mailara jeitsi zen. Hala ere hurrengo urtean berriz igo zen Lehen mailara José Manuel Esnal euskalduna entrenatzaile zuela. 2011-12 denboraldia bikaina egin zuen. Inork espero ez zuelarik bere historian lehenengoz Europa Leaguerako sailkatu zen, seigarren egin baitzuen ligan. 2012-13 urtean UEFAko taldekako fasea gainditu eta final zortzirenetara iritsi zen eta FC Rubin Kazan talde errusiarrak kanporatu zuen. Ligan ez zen hain ondo ibili baina denboraldi lasai batzuen ondorengo urteetan igo eta jeitsi ibili zen taldea. 2016-17an txapelduna izan zen, bigarrenari 14 puntu aterata eta Lehen mailara itzuli zen. 2021ean Kopako finalerdietara iritsi zen bere historian aurreneko aldiz eta Athletic-ek utzi zuen finaletik kanpo.

Uniformea

Historikoa

 
1909-1927
 
1927-1936
 
1936-1939
 
1939-1942
 
1942-tik

Azken urteetako ekipamendua

 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2023

Datuak

2022-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 16
  • Denboraldiak 2. mailan: 40
  • Denboraldiak 2. B mailan: 12
  • Denboraldiak 3. mailan: 16
  • Ligako posturik onena: 6.a Lehen mailan (2011-12)

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 2

Nazioarteko txapelketak: 0

2012-13 denboraldian final hamaseirenak jokatu zituen.

Lagunartekoak

2013

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEuropa
2000-018.a (2. mailan)1/32
2001-0219.a (2. mailan)1/32
2002-034.a (2. mailan)1/64
2003-041.a (2. mailan)1/16
2004-0518.a1/32
2005-063.a (2. mailan)1. itzulia
2006-0715.a1/32
2007-0820.a1/16
2008-098.a (2. mailan)2. itzulia
2009-103.a (2. mailan)2. itzulia
2010-1114.a1/16
2011-126.a1/4
2012-1311.a1/161/16 (Europa League)
2013-1410.a1/4
2014-1514.a1/16
2015-1620.a1/32
2016-171.a (2. mailan)2. itzulia
2017-1815.a1/8
2018-1915.a1/8
2019-2012.a1/16
2020-2114.a1/2
2021-2219.a2. itzulia
2022-233.a (2. mailan)1/8
2023-24(2. mailan)2. itzulia

2021/2022 Taldea

2021eko irailaren 7an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
2 ATZSon
3 ATZEnric Franquesa
4 ATZRóber Pier
5 ERDNemanja Radoja
6 ATZÓscar Duarte
7 ERDÁlex Blesa
8 ERDPepelu
9 AURRoger Martí
10 ERDEnis Bardhi
11 AURJosé Luis Morales
12 ERDMickaël Malsa
13 ATEAitor Fernández
14 ATZRubén Vezo
15 ATZSergio Postigo
Zbk.PostuaJokalaria
16 AURRoberto Soldado
17 ERDNikola Vukčević
18 ERDJorge de Frutos
19 ATZCarlos Clerc
20 ATZJorge Miramón
21 AURDani Gómez
22 ERDGonzalo Melero
23 ATZCoke
24 ERDJosé Campaña
25 ERDPablo Martínez
34 ATEDani Cárdenas
- AURHernâni
- ATZShkodran Mustafi

Emakumezkoen taldea

Levantek nesken talde indartsua dauka. 2000an Erreginaren Kopa irabazi zuenetik onenen artean egon da. Dagoeneko 4 liga eta 6 kopa eskuratu ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza