Alba Vergés
Alba Vergés i Bosch (Igualada, 1978ko irailaren 3a)[1] Kataluniako ekonomialari eta politikari kataluniarra da, Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) alderdikoa. 2012tik Kataluniako Parlamentuan diputatu da, XI. legegintzaldian Junts pel Sí-ren (JxSí) diputatu izandakoa, ERCren eskutik, 2018ko maiatzetik aurrera Quim Torra-ren gobernuko osasun-kontseilaria da, Kataluniako Generalitatearen parte.[2]
Biografia
Lehen urteak
Vergés 1978ko irailaren 3an jaio zen, Igualadan (Katalunia). Ekonomian lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, ordenagailu-kudeaketaren ingeniaritza teknikoan graduatua da ere, Kataluniako Unibertsitate Irekian.[3][4]
Agure-etxe batean egiten zuen lan, ekonomista modura, bai eta programatzaile modura, arropa-denden software diseinuan eta informazio- eta komunikazio-kudeaketan. Anoian, Colegio Oficial de Agentes Comerciales de Barcelona-ko bulegoan egiten zuen administrazio-lan, Igualadako Osasun-Konsortzioan ekonomista-lanak egiten. Agure-etxe publikoen kudeaketa-erakunde honetan 2008tik 2012ra arte egin zuen lan.[4][5]
Karrera politikoa
Alba Vergések Kataluniako Ezker Errepublikanoaren (ERC) kide 2011an bihurtu zen, 2012an Igualadako batzarraren buru bihurtuz.[3][4] La Teixidora eta Assemblea Nacional Catalana-ko (ANC) kide da ere.[6][7] 2011ko Udal-Hauteskundeetan Kataluniako Ezker Errepublikanoa–Reagrupament–Acord Municipal (ERC-RI-AM) koalizioaren zerrendaren hirugarren postuan aurkeztu zen; haatik, koalizioak soilik bi eserleku eskuratu zituen, hautagai ez-hautatua bilakatuz.
Vergés 2012ko Kataluniako Hauteskundeetara aurkeztu zen, Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) koaliziopean eta Bartzelonako probintziatik, hamargarren postuan, parlamentu-eserlekua lortuz.[8][9] 2015eko zein 2017ko Hauteskundeetan berrautatua izan zen,[10][11][12][13][14] Kataluniako Parlamentuko laugarren idazkari bihurtuz 2018ko urtarrilaren 17an.[15][16]
Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldian zehar eta Junts pel Sí-ren (JxSí) parte, Kataluniako Parlamentuaren osasun-komisioaren zein Katalunia Operazioaren inguruko ikerketa-komisioaren buru izan zen.[17][18][19]
2018ko maiatzaren 19an, inbestitutako Quim Torra Lehendakari berriak Toni Comín osasun-kontseilari modura zuen govern legítim bat izendatzen saiatu zen, garaian exiliatua.[20][21][22] Aitzitik, Espainiako Gobernuak "probokaziotzat" hartu zuen gobernukidetzat exiliatu edo preso politikoak izendatzea, eta, ondorioz, Torraren izendapenak ez zituen onetsi.[23][24] Hala, Torrak 2018ko martxoaren 29an gobernu-izendapen berriak publikatu zituen, exiliatu edota kartzelan sartu gabeak,[25][26] non Alba Vergés osasun-kontseilari berria izendatzen zen,[27][28][29] urte bereko ekainaren 2an Katalunuako Generalitateko Jauregian berretsi bezala.[30][31][32] Lortutako kargu berriaren ondorioz, bere diputatu- zein idazkari-karguak utzi zituen, ekainaren 14 eta 4ean, hurrenez hurren.[33][34]
Hauteskunde-historia
Hauteskundeak | Barrutia | Alderdia | Koalizioa | # | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011[35][36] | Igualada | Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | Kataluniako Ezker Errepublikanoa–Reagrupament–Acord Municipal (ERC-RI-AM) | 3 | Ez-hautatua | ||
2012[8][9] | Bartzelona | Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) | 10 | Hautatua | ||
2015[10][11] | Bartzelona | Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) | 23 | Hautatua | ||
2017[12][13] | Bartzelona | Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí (ERC-CatSí) | 6 | Hautatua |