Allyson Felix

Allyson Michelle Felix (Los Angeles, Estatu Batuak, 1985eko azaroaren 18a) estatubatuar atleta da, abiadura-probetan aditua eta hamaika domina olinpiko irabazi ditu. Felix da domina gehien irabazi duen emakumezko atleta, Marlene Otteyri aurreratuz: bederatzi zituzten biek Tokyo 2020 aurretik. Gainera, domina gehien eskuratu duen AEBetako atleta bihurtu zen 2020ko Udako Olinpiar Jokoak eta gero, Carl Lewisek hamar baititu.[1]

Allyson Felix

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAllyson Michelle Felix
JaiotzaLos Angeles1985eko azaroaren 18a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSanta Clarita (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Los Angeles Baptist High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua55 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

allysonfelix.com
Twitter: allysonfelix Instagram: allysonfelix Musicbrainz: f5ab9e9c-3e97-42de-9957-95996df2ae23 IAAF: 14309983 Olympic.org: allyson-felix Edit the value on Wikidata
Dominak
Atletismoa
Joko Olinpikkoak
2. lekua, zilarrezko dominaAtenas 2004200 m.
1. postua, urrezko dominaPekin 2008Erreleboak 4x400 m.
2. lekua, zilarrezko dominaPekin 2008200 m.
1. postua, urrezko dominaLondres 2012200 m.
1. postua, urrezko dominaLondres 2012Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko dominaLondres 2012Erreleboak 4x400 m.
2. lekua, zilarrezko dominaRio de Janeiro 2016400 m
1. postua, urrezko dominaRio de Janeiro 2016Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko dominaRio de Janeiro 2016Erreleboak 4x400 m.
3. postua, brontzezko dominaTokio 2020400 m
1. postua, urrezko dominaTokio 2020Erreleboak 4x400 m.
Munduko txapelketa
1. postua, urrezko dominaHèlsinki 2005200 m.
1. postua, urrezko dominaOsaka 2007200 m.
1. postua, urrezko dominaOsaka 2007Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko dominaOsaka 2007Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko dominaBerlín 2009200 m.
1. postua, urrezko dominaBerlín 2009Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko dominaDaegu 2011Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko dominaDaegu 2011erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko dominaDaegu 2011400 m.
1. postua, urrezko dominaDaegu 2011200 m.
1. postua, urrezko dominaPekin 2015400 m.
2. lekua, zilarrezko dominaPekin 2015Erreleboak 4x100 m.
2. lekua, zilarrezko dominaPekin 2015Erreleboak 4x400 m.
3. postua, brontzezko dominaLondres 2017400 m.
1. postua, urrezko dominaLondres 2017Erreleboak 4x100 m.
1. postua, urrezko dominaLondres 2017Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko dominaDoha 2019Erreleboak 4x400 m.
1. postua, urrezko dominaDoha 2019Errelebo mistoa 4x400 m
Pista estaliko munduko txapelketa
1. postua, urrezko dominaDoha 2010Erreleboak 4x400 m.
Joko Panamerikanoak
1. postua, urrezko dominaSto Domingo 2003Erreleboak 4x100 m.
3. postua, brontzezko dominaSto Domingo 2003200 m.

2018 amaieran ama izan zen, eta Nike kirol marka hari emandako dirua %70 murrizten ahalegindu zen, haurdunaldian eta ondoren errendimendua apalduko zitzaiolakoan. Felixek salaketa jarri zuen, eta Nikek atzera egin zuen.[1]

Biografia

1985eko azaroaren 18an jaio zen Los Angelesen, Kaliforniako (Estatu Batuak) herrian. Gaur egun bertan du oraindik egoitza.

Kirol-ibilbidea

18 urterekin, Atenasen (Grezia) egindako 2004ko udako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. 200 metro lauko proban zilarrezko domina irabazi zuen, Veronica Campbell-Brown jamaikarraren atzetik.

Pekinen (Txinako Herri Errepublika) egindako 2008ko Udako Joko Olinpikoetan, zilarrezko domina lortu zuen 200 metro lauko proban, eta, berriz ere, Canmpbell-Brown Jamaikarraren atzetik. Joko horietan, baina, lehen urrezko domina irabazi zuen AEBetako taldearekin, 4x400 metroko errelebu-proban.

Londresen (Erresuma Batua) 2012ko Udako Joko Olinpikoetako abiadura-proba guztietan urrezko domina lortuko zituela espero zen, baina 200 metro lauetan, 4x100 metroko erreleboetan eta 4x400 metroko erreleboetan bakarrik lortu zuen. Lehiaketako proba nagusian, baina 100 metro lauak, bosgarrena baino ez zen izan, diploma olinpikoa lortu zuela.

2016ko Olinpiar Jokoetan 200 eta 400 metroetako probetan parte hartzea espero zuen, baina, hilabete batzuk lehenago, entrenamendu batean, txonkatileko lesioa esuki zuen. Hala ere, Rio de Janeiron (Brasil) 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metrotako finalean sartzea lortu eta bukaera oso estu batean zilarrezko domina lortu zuen Shaunae Miller-Uiborekin urrezko dominaren lehian egon eta gero. Urte berean Ameriketako Estatu Batuetako bi erreleboen parte izan zen. Bi probetan (4x100m eta 4x400m) urrezko domina lortu zuen eta 2 domin hauekin, atletismoan urrezko domin gehien dituen emakumea izatera pasa zen.

Tokyon (Japonia) 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metroetako finalean sartu zen eta 9. kaletik 49.46 segunduko denborarekin brontzea lortu zuen. Domin honekin, Carl Lewis-ekin berdindu zuen hamar domin olinpikoekin eta Marlene Ottey-rekin zuen berdinketa hautsi zuen. 4x400m-tako erreleboan ere partu hartu zuen Sydney McLaughlin, Dalilah Muhammad eta Athing Mu-rekin batera. Proba honetan lortu zuen bere 11. domin olinpikoa. Urrea lortu zuten eta Carl Lewis-en marka hautsi zuen.

Atletismoko Munduko Txapelketetan hemezortzi domina irabazi ditu, besteak beste urrezko hamahiru, pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketan urrezko domina bat eta Panamerikar Jokoetan bi domina.

Marka hoberenak

ProbaDenbora (segundotan)LekuaData
60 metro7.10Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak2012ko otsailaren 12a
100 metro10.89Londres, Erresuma Batua2012ko abuztuaren 4a
150 metro16.28Osaka, Japonia2007ko abuztuaren 31a
200 metro21.69Oregon, Ameriketako Estatu Batuak2012ko ekainaren 30a
300 metro36.23Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak2007ko otsailaren 9a
400 metro49.26Pekin, Txina2011ko abuztuaren 29a
  • Infomazio guztia IAAFko profiletik hartuta.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak