Panamerikar Jokoak

Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa Mexikoko Guadalajara hirian ospatu zen 2011n.

Panamerikar Jokoen bandera.

Historia

Aristides Roubanis greziar kirolariak historiako lehen panamerikar pebeteroa piztu zuen Buenos Airesen 1951n.

Panamerikar Joko batzuk ospatzeko ideia 1920ko hamarkadatik ospatzen diren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetatik dator. 1932an lehen proposamen bat egin zen. Lehen edizioa 1942an ospatu behar zen Buenos Airesen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar zen, 1951raino atzeratuz eta egoitza mantenduz. Ordutik etenik gabe ospatu dira lau urtetik behin, kontinenteko alde guztietako hirietatik pasatuz.

Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.

Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.

Jokoak

UrteaEdizioaEgoitzaIraupenaHerrialdeakKirolakKirolariak
1951I. Panamerikar Jokoak  ArgentinaBuenos Airesotsailak 25-martxoak 921182.513
1955II. Panamerikar Jokoak  MexikoMexiko Hiriamartxoak 12-martxoak 2622172.583
1959III. Panamerikar Jokoak  AEBChicagoabuztuak 27-irailak 725152.263
1963IV. Panamerikar Jokoak  BrasilSão Pauloapirilak 20-maiatzak 522191.665
1967V. Panamerikar Jokoak  KanadaWinnipeguztailak 23-abuztuak 629192.361
1971VI. Panamerikar Jokoak  KolonbiaCaliuztailak 30-abuztuak 1332172.935
1975VII. Panamerikar Jokoak  MexikoMexiko Hiriaurriak 12-urriak 2633193.146
1979VIII. Panamerikar Jokoak  Puerto RicoSan Juanuztailak 1-uztailak 1534213.700
1983IX. Panamerikar Jokoak  VenezuelaCaracasabuztuak 14-abuztuak 2236223.426
1987X. Panamerikar Jokoak  AEBIndianapolisabuztuak 8-abuztuak 2338274.453
1991XI. Panamerikar Jokoak  KubaHabanaabuztuak 2-abuztuak 1839284.519
1995XII. Panamerikar Jokoak  ArgentinaMar del Platamartxoak 12-martxoak 2642345.144
1999XIII. Panamerikar Jokoak  KanadaWinnipeguztailak 23-abuztuak 842335.275
2003Panamerikar Jokoak  Dominikar ErrepublikaSanto Domingoabuztuak 1-abuztuak 1742345.500
2007XV. Panamerikar Jokoak  BrasilRio de Janeirouztailak 12-uztailak 2942335.662
2011XVI. Panamerikar Jokoak  MexikoGuadalajaraurriak 14-urriak 3042365.996[1]
2015XVII. Panamerikar Jokoak  KanadaTorontouztailak 10-uztailak 2641366.132
2019XVIII. Panamerikar Jokoak  PeruLimauztailak 26-abuztuak 1141396.668
2023XIX. Panamerikar Jokoak  TxileSantiagourriak 6-urriak 22
2027XX. Panamerikar Jokoak  KolonbiaBarranquilla

Domina taula

Panamerikar Jokoetan parte hartzen duten herrialdeen mapa.

Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.

PostuaEstatuaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Ameriketako Estatu Batuak1.8611.3799334.173
2 Kuba8395665271.932
3 Kanada3775867331.696
4 Brasil2873194601.066
5 Argentina279305407991
6 Mexiko199259459917
7 Venezuela84183257524
8 Kolonbia82134195411
9 Txile3985133257
10 Puerto Rico2779121227
11 Dominikar Errepublika2652105183
12 Jamaika224258122
13 Ekuador21214688
14 Guatemala14143765
15 Uruguai11244378
16 Trinidad eta Tobago8202755
17 Bahamak7131131
18 Peru5305994
19 Holandarren Antillak591731
20 Costa Rica56819
21 Panama3233157
22 Surinam32510
23 Guyana241218
24 El Salvador171220
25 Bermuda1438
26 Kaiman uharteak1416
27 Antigua eta Barbuda1034
28 Nikaragua04711
29 Birjina uharte amerikarrak04610
30 Barbados03912
31 Haiti0257
32 Saint Kitts eta Nevis0202
33 Paraguai0167
34 Bolivia0145
34 Honduras0145
36 Dominika0123
37 Grenada0123
38 Belize0022
Santa Luzia0022
40 Saint Vincent eta Grenadinak0011
Guztira4.2084.0804.74913.037

Neguko Panamerikar Jokoak

Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990eko irailak 16 eta 22 artean ospatu zen Argentinako Mendoza probintziako Las Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.

Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.

Kirol ospakizun batzuk

  • Atletismoa Panamerikar Jokoetan
  • Saskibaloia Panamerikar Jokoetan
  • Eskubaloia Panamerikar Jokoetan
  • Beisbola Panamerikar Jokoetan
  • Eskrima Panamerikar Jokoetan
  • Futbola Panamerikar Jokoetan
  • Futbol sala Panamerikar Jokoetan
  • Gimnasia artistikoa Panamerikar Jokoetan
  • Belar hockeya Panamerikar Jokoetan
  • Judoa Panamerikar Jokoetan
  • Karatea Panamerikar Jokoetan
  • Igeriketa Panamerikar Jokoetan
  • Taekwondoa Panamerikar Jokoetan
  • Errugbia Panamerikar Jokoetan
  • Tenisa Panamerikar Jokoetan
  • Mahai-tenisa Panamerikar Jokoetan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak