Andorra la Vella

Artikulu hau Andorrako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Andorra (argipena)».

Andorra la Vella (katalanez, "Andorra Zaharra" esan nahi du) Andorrako hiriburua da. Estatuko azalera txikiena izanik, biztanle kopuru handiena daukana da. Biztanleria oso askotarikoa da: % 43 espainiarrak dira; % 33, andorratarrak; % 11, portugaldarrak, eta %, 7 frantziarrak. Katalana hizkuntza ofiziala da, baina gaztelania eta frantsesa asko erabiltzen dira.

Andorra la Vella
Andorra la Vella
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaAndorra la Vella
AlkateaMarc Pons Martell (en) Itzuli
Izen ofizialaAndorra la Vella
Jatorrizko izenaAndorra la Vella
Posta kodeaAD500
Geografia
Koordenatuak42°30′N 1°30′E / 42.5°N 1.5°E / 42.5; 1.5
Map
Azalera30 km²
Altuera1.022 m
MugakideakLa Massana, Escaldes-Engordany, Sant Julià de Lòria eta Les Valls de Valira
Demografia
Biztanleria24.042 (2023)
718 (2022)
Dentsitatea801,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraIX. mendea
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakFoix, Valls, Sant Pol de Mar eta Mexiko Hiria
MatrikulaC
andorralavella.ad

Diru iturri garrantzitsuena turismoa du. 1278tik aurrera Andorrako hiriburu da.

Herriak

Klima

    Datu klimatikoak (Andorra la Vella)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)11359141817159418
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-6-7-6-4036641-4-6-1
Pilatutako prezipitazioa (mm)11497100106132112781051021241411181329
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)121113151613101111111211146
Iturria: World Climate Guide[1]

Ekonomia

Hiriaren diru-sarrera nagusia turismoa da, merkataritza eta zergarik gabeko banku-sistemaz gain. Gainera, altzari, tabako eta koñakaren onurak ere badaude.

Garraioak

Ez du berezko aireporturik: hurbilena hiru ordura dago, haren biztanleria txikiaren eta leku menditsuan egotearen ondorioz. Gainera, ez du tren geltokirik ere, L'Hospitalet-près-l'Andorre frantziar hiriko autobus zerbitzu bat dagoen arren.

Herri eta hiri senidetuak

Ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Andorra la Vella Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI; portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik. Jarraian agertzen diren hiriekin senidetasun harremanak ditu: [2]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak