San Salvador

Artikulu hau El Salvadorko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Salvador (argipena)».

San Salvador El Salvadorreko hiriburua eta hiri handiena da. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria gune nagusia da. 2017an hiriak 316.090 biztanle zituen,[1] eta 1.767.102 biztanle metropoli eremu osoak.

San Salvador
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea El Salvador
EstatuaSLV
DepartamenduaSan Salvador
AlkateaMario Edgardo Durán Gavidia (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Salvador
Geografia
Koordenatuak13°41′56″N 89°11′29″W / 13.699°N 89.1914°W / 13.699; -89.1914
Map
Azalera72 km²
Altuera658
Demografia
Biztanleria316.090 (2007)
0 (2007)
Dentsitatea4.374,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1525
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakTaipei, Caracas, Montreal, Mexiko Hiria, Madril, Santo Domingo, Washington eta Monterrey
http://www.sansalvador.gob.sv

Hiriaren lehen fundazioa 1525ean izan zen, baina 1528an berriro sortu zuten beste toki batean, eta 1545ean egungo tokira mugitu zuten. Merkataritza zentro garrantzitsua izan zen espainiarren kolonizazioan, anilaren nekazaritzari esker. XIX. mendearen hasiera Espainiaren aurkako bi altxamendu izan ziren hirian. Kafearen nekazaritza garatu ondoren, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Salvadorreko azpiegiturak garapen nabarmena izan zuen.

Jarduera sismiko handiko kokagune batean dagoenez, lurrikara eta erupzio asko pairatu ditu historian zehar. Hala ere, beti berreraiki dute toki berean, eta arrisku gutxiko beste guneren batera lekualdatzeko saiakerak izan diren arren, El Salvadorreko hiri nagusia bihurtu da.

Geografia

Kokapena

Errepublikaren mendebaldean dago, Arelemate ibai txikiaren ertzean, San Salvador sumendiaren ekialdean, Ozeano Baretik 50 kilometrora.

Klima

    Datu klimatikoak (San Salvador)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)38.339.440.640.039.436.736.736.737.238.338.938.3'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30.330.132.032.230.829.530.130.029.029.128.028.632.2
Batez besteko tenperatura (ºC)22.222.823.824.524.223.323.323.222.822.822.422.023.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)15.916.817.719.020.019.619.119.319.418.017.915.115.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)7.29.47.212.214.413.314.415.611.712.29.48.3'
Pilatutako prezipitazioa (mm)5.02.09.036.0152.0292.0316.0311.0348.0217.036.010.01734.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)111513202020201642123
Eguzki orduak3012772942432201742392571802112672942957
Iturria (1): World Meteorological Organization[2], Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial (extremes)[3]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (sun only)[4]

Historia

San Salvador katedrala.

Ondarea

Monumentuei dagokienez, ez da kolonia garaietako eraikuntzarik geratu. Aipagarriak dira katedral txikia, El Salvadorreko museo nazionala (maia herriko bitxiak gordetzen dituena), eta Zientzia eta Industriaren museo nazionala.

Herri eta hiri senidetuak

San Salvador ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

San Salvador Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [7]

Erreferentziak

Kanpo estekak