Antzin

Nafarroa Garaiko udalerria


Antzin[4] ([ants̻in]) Nafarroako udalerria da. 385 biztanle zituen2014ko erroldaren arabera. Bi herrik osatzen dute udalerri: Antzinek eta Mendilibarrik.

Antzin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Antzingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ancín <> Antzin[1]
AlkateaJavier Dallo Díaz de Zerio (Lazagorri, indep.)
Posta kodea31281
INE kodea31014
Herritarraantzindar
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 2°11′21″W / 42.6594°N 2.1892°W / 42.6594; -2.1892
Azalera8,8 km²
Garaiera488 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria343 (2023:  11)
alt_left 145 (%42,3)(2019) (%56) 192 alt_right
Dentsitatea38,98 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 22,07
Ugalkortasuna[2]‰ 25,64
Ekonomia
Jarduera[2]% 76,09 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 12,64 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 8,20 (2018: %5,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ancin-antzin.com/

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago, Lizarrako merindadearen mendebaldean. NA-132A errepideak zeharkatzen du Murieta-Acedoko norabidean.

Antzinek Murietarekin egiten du muga ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, Lokizgo mendizerrarekin iparraldean, eta Legaria eta Piedramillerarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Antzinek klima mediterraneoa eta azpimediterraneoaren arteko trantsiziozko klima du. Uda garaian bi hil lehor izaten dira, eta prezipitazioak udaberri eta udazkenean pilatzen diren arren, urteko batez besteko prezipitazioak ez dira klima mediterraniarrean bezain urriak, 700-800mm ingurukoak baitira. Batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa da.

Nekazaritzaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera ia guztia galdu da gaur egun.

Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, Valdegako lur ureztagarrietatik gertu, eta itsasoaren mailatik 469 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

Datuak urriak dira. XIII. mendean Antzin Berruezako eskualdeko herrietako bat zen, baina XIV. mendean Ega haranari gehitu zitzaion. Erdi Arotik XIX. mendera arte jaurerri izan zen, eta 1846ean independentzia eskuratu zuen, udaletxe propioa lortuta.

1132an Alfontso Borrokalariak antzindarrei lezda kendu zien, esportazioentzat izan ezik (lezta non detis in tota mea terra nisi in exita de mea terra).[6]

Pascual Madozek Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico (1845-1850) hiztegian honela dio:

«Baditu 46 etxe, udaletxea barne, bertan herriko ziega dagoela, eta oinarrizko eskola bat 32 neska-mutilekin...; 46 auzoko: 169 biztanle...", "antzina San Cristobal izeneko monasterio bat izan omen zen, Antso Handiak Iruñeko katedralari emaitza egin ziona.»

[7]

XIX. mendearen erdialdean eginiko erreforma administratiboan, Mendilibarri izeneko kontzejua ere Antzini batu zitzaion. Erdi Aroko dokumentuetan Mendiriberri eta Mendiliberr izenekin ere aipatzen da. Mendilibarri, Antzinen moduan, Ega haraneko udalerri izan zen XIX. mendera arte.

Demografia

Antzingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 16,39 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Politika

Udal hauteskundeak

Antzingo alkatea Agrupación Independiente Iraldea (AII) herri ekimeneko Javier Ibáñez Iriarte atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien % 7,60) eta boto zuriak 13 izan ziren (botoen % 8,23). Abstentzioa % 36,67koa izan zen.

Antzingo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Iraldea1457

2011n aurkezten bakarra izan zen Agrupación Independiente Lazagorri zerrendako Javier Dallo Díaz de Zerio aukeratu zuten alkate.

Udaletxea

  • HELBIDEA: Geltokiaren kalea, 21

Alkateen zerrenda

1991-1995José Antonio Martínez DalloAgrupación Independiente de Ancín
1995-1999Luis Javier San Félix DalloAgrupación Independiente de Ancín
1999-2003Jon Iriberri BerroztegietaAgrupación Fuente del Encino-Los Verdes
2003-2007Javier Ibáñez IriarteCandidatura Independiente Ancín
2007-2009[8]Javier Ibáñez IriarteIraldea
2009-2011Francisco Javier Lizarraga MansoaIraldea
2011-Javier Dallo Díaz de ZerioLazagorri

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)

Gainera, La Estellesa eta Pinedo autobus konpainiek Lizarra eta Iruñearako autobus zerbitzua eskaintzen dute. La Estellesa autobus konpainiak, esaterako, Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko norantzan eta lau kontrako norabidean. Ibilbidea honakoa da:

Azpiegiturak

Goi-tentsio dorreak

2003an Espainiako elektrizitate-kudeatzaile publiko Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraiki behar ziren, Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[9]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak % 98,9 izan ziren[10].

Kirolak

Antzinek kiroldegia, frontoi estalia eta irekia, futbol zelaia eta udal igerilekuak ditu.

Hezkuntza

  • San Fausto Ikastetxe publikoa

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Antzin eremu ezeuskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 3,14k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Antzingo udalerriaren izen ofiziala Ancin <> Antzin da[1].

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.[11]

Jaiak eta ospakizunak

Antzingo jaiak uztaileko azken larunbataren inguruan ospatzen dira, Karmengo Amaren omenez. Handik bi hilera, urriaren 13an, "jai-txikiak" ospatzen dira, eta azkenik azaroaren 30ean, Mendilibarriko San Andresen omenezko ospakizuna.

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, urez hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da, Antzinen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak

San Fausto eliza

San Fausto eliza
Sakontzeko, irakurri: «San Fausto eliza (Antzin)»

Antzingo San Fausto eliza estilo gotiko-pizkundetarrekoa da. XVI. mendean eraiki eta XVIII. mendean handitu zen, sakristia eta elizaren goikaldea zaharberrituz. Lau zatitan banaturiko nabe bakarra du. Erretaula nagusia, estilo neo-gotikokoa, jatorrizko erretaula erromanista ordezkatzeko egin zuen Troasko Juan lizarrarak.

Eliza barruan Erdi Aroko bataiarri bat dago.

San Roman baseliza eta tren geltokia

Antzingo udaletxea, Anglo-Vasco-Navarro trenaren geltokia izandako eraikinean kokatua.

Estilo modernoko eraikin txiki eta karratua da. Antzina hondatutako baseliza baten arrastoen gainean eraiki zen eta barruan Karmengo Ama Birjinaren irudia eta San Romanen margolana daude. Baselizaren ondoan, XIX. mendearen amaieran eraikitako burdinbidearen geltokia dago. Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bertan behera geratu zenetik, geltokia udalaren eraikintzat erabiltzen da.

Bigarren mailakoa izan arren, geltokiak dorre karratuaren itxura du. Beheko solairuan biltegia, bulegoak eta txarteldegia zeuden, eta goiko solairuetan, etxebizitzak. Tomas Urbinak 1925ean eraiki zuen eta lanek 58.842 pezetako kostua izan zuten.

Zubia

Sakontzeko, irakurri: «Antzingo zubia»

Antzingo udalerrian 1870eko lau arkuko harlangaitzezko harrizko zubi bat dago, ondorengo hamarkadetan porlanezko egituraz berriztutakoa.

Herri senidetuak

Antzindar ezagunak

Ikus, gainera

Bibliografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Antzin
Antzin | Mendilibarri