Arantza Manterola Odriozola

Ikastola mugimenduko ekintzailea.

Arantza Manterola Odriozola (Irun, Gipuzkoa, 1961eko abenduaren 17a) Ikastola mugimenduko ekintzailea.

Arantza Manterola Odriozola

Bizitza
JaiotzaIrun1961eko abenduaren 17a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Hezkuntza
HeziketaUNED
Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta ekintzaile soziala
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
KidetzaIkastolen Elkartea

Facebook: mi.odriozola Instagram: arantzamanterola Edit the value on Wikidata

Arantza Oiartzunen bizi da, 1984an ezkondu zenetik. Alaba baten ama da. Zuzenbidean lizentziatua (1991), lanbidez  Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga teknikaria da.

Ekintzaile ezaguna da Ikastola munduan. 2000. urtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Kontseilu errektoreko kide izendatu zutenetik, ibilbide luzea egin du eremu eta ardura desberdin askotan, baita emakume modura ere.

Haurtzaro ikastolako lehen lehendakari emakumea izan zen eta gauza bera Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko (GIE)n, bertako lehen emakume lehendakaria izatea egokitu zitzaiolako. Arlo desberdinetan eragin du, baina bere egiteko nagusia, esparru juridikoa izan da.

Ibilbidea

Oiartzungo Haurtzaro Ikastola

Izandako ardurak:

  • Kontseilu Errektoreko kidea (2000-2021).
  • 10. Lehendakaria, (2001-2008).[1]
  • Bazkide ez aktiboen ordezkaria (2009-2021).

Bi hamarkada luzez aritu da Haurtzaro ikastolan borondatezko lanak egiten. Euskararen alde eta ikastolaren alde egiteko gogoa eta ilusioa ez du falta izan, jakinda, konpromiso horrek ordu eta lan asko eskatzen zuela eta hartutako zama handia ere bazela. Erantzukizunez eta elkarlanean egin du bidea. Bidaia horretan ikastolaren hedapen eta sendotze prozesuan eragile zuzena izan dela erakusten dute lortutako emaitzek. Lorpen garrantzitsu asko dira, pedagogiari lotutakoak, arlo juridikoari lotutakoak, edota, beste maila batean, hezkuntza komunitatearen kohesioa indartzeari zuzendutakoak.

Eremu honetakoa litzateke, 2001ean Xanistebanetako jaietan hasiera eman zioten Ikastola-taberna edo txosnaren antolaketa. Bertan, guraso, haur, irakasle eta orohar hezkuntza komunitate osoaren bilgune izatea bilatzen da. Urtetik urtera indartuz joan da ekimena. Hasieran herrian zegoen hutsuneari erantzuteko martxan jarri bazuten ere, gaur da eguna ezinbestekoa izatera iritsi dena.[2]

Esku-hartzeak

Bere garaikoak dira, besteak beste, honokoak ere:

Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren harteko 2008-11 Hitzarmen Integralaren sinaketa

Haurtzaro ikastolaren Herri Onurarako izendapena eskuratzea (2004).[3]

Gela ordezkariaren figura martxan jartzea (2002).

Oiartzungo Udalarekin lehen akordio ekonomiko integrala sinatzea (2004). Asko kostatako lorpena izan zen. Ikastolak ordu arte jasotzen zituen laguntzak zalantzan jarri ondoren, aste betean lortu zuten 3.200 herritarren babesa jaso eta  akordioa sinatzea.

2005ean Arizmendi Ikastolak antolatutako kilometroan Haurtzaro Ikastolari testigua ematen

Kilometroak antolatzea (2006) Batzorde Goreneko partaide eta Protokolo Batzordeko kide.[4]

Lehen Plan Estrategikoa 2009-2013 onartzea.

Bazkide ez aktiboen ordezkari zegoela, Haurtzaro Ikastolarentzat eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoarentzat Oiartzungo udal lurren lagapena lortzea (2010).

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren estatutuak eguneratzea (2011).

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren eraikin berria egitea (2011).[5]

KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) izendapena lortzea. (2017).[6]

Haurtzaro ikastolaren 50.urteurrena (2017).[7][8]

Ikastolaren handitze, hobetze, sortze lanak, tartean jangela egitea, terrazako eta Iturriotz aldeko gela berriak, edota fatxadako egokitze lanak.[9]

▶ 2006an, Jai Batzordeak horrela erabakita, Haurtzaro ikastolaren izenean, Xanisteban jaietako txupina bota zuen, Ander Errandonea eta Estanis Lopezen amekin batera.

Bere lana ez da soilik herriko ikastolara mugatu. Fronte askotan konprometitu da eta urte luzez arlo guztietan aldi berean aritzea tokatu zaio.

Oreretako Oiartzo Batxilergo Ikastola

  • Fundazioaren Patronatuko ordezkaria eta lehendakariordea izan zen (2002-2017). Bere garaian onartu zen Lehen Plan Estrategikoa (2017-2020).

Ikastolen elkartea

  • Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko (GIE) 10. Lehendakaria izan zen (2007-2016).[10][11][12]
  • Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria: (2010-2016).[13][14]
  • Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko (EHIK) eta Ikastolen Elkartea-Partaide. Elkartasun Kutxako ordezkaria: (2007-2009).[15]
  • Euskal Herriko Ikastolak (EHI) eta Elkartasun Ikastolak europar kooperatibetako Artezkaritza Kontseiluko kidea eta lehendakariordea: (2009-2016).[16]

Esku-hartzeak

Bere garaikoak dira honoko proiektuak:

2014ko Kilometroen aurkezpena

Ikasys, eduki curricularrak ordenagailu txikien bidez barneratzeko proiektua, abian jarri (2008).[17]

Eki, euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko konpetentzietan oinarritutako proiektua sortu (2015).[18]

Ikaselkar argitaletxea eratu, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen materiala sortzeko. (2010).[19]

Ikastolen VI Batzarra (2006-2009) bertan sortu zen EHI, Europar Kooperatiba. Bi herrialderen arteko kooperatiba europarra sortzen lehena izan zen estatu mailan, eta bigarrena europa mailan, Suitza eta Italia artekoaren ondoren.

2015eko KORRIKAn EHIko kilometroan korrika

Euskal Herriko Ikastolak, Europar Kooperatiba eratu zen, ikastolen antolamendua Euskal Herri mailan juridikoki antolatuz. (2009).[20]

2007tik 2016ra arte Kilometroak antolatu.

Kilometroak jaiaren hausnarketa onartu, eredu berria sortzeko (2016).[21]

Gipuzkoako Ikastolako Elkartearen 40. Urteurrena antolatu (2009).[22]

Ikastolen Etxea[23]eraikinaren handitzea (2009).

Euskal Herriko Ikastola Lagunak talde eragileko kideak

Euskal Herriko Ikastolen Lagunak

Taldeko kidea da eta Talde Eragileko ordezkaria.[24]

Euskal Herri mailako mugimendu hau 2020ko urrian sortu zen ikastolen aginte organoetan egon den jendearekin. Ikastola eredua partekatu eta ekarpenak egiteko prest dauden kideen bilgunea da.

2017ko martxoaren 19ko Herri Kontsultako jarraipen batzordearen aurkezpena

Oiartzungo Gure Esku mugimendu herritarra

2016tik 2021era Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarraren batzordeko kidea izan da Oiartzunen eta Herri Kontsultarako jarraipen batzordeko kidea 2016an.[25] Halaber, herri kontsultarako bozketa eguneko koordinatzailea 2017an.[26]

Jasotako omenaldia 

Haurtzaro Ikastolak 2006an antolatutako kilometroetako lehendakariei omenaldia

2006ko kilometroen harira, Haurtzaro ikastolan lehendakari izandako guztiekin batera, ikastolako omenaldia jaso zuen. Antton Kazabonen bertsoek indartu zuten aitortza:

Hizkuntza proiektua, Euskaraz Bizi eta Hezkuntza proiektua egituratu, IKT planak ere bere lekua du hartu, Herri Onurarako izendapena dugu eskuratu.

Terrazako gelak eta jantokiaren handitze lanak ezin ahaztu, Udalarekin kostatako akordioa ere dugu lortu, berriz ere 3.200 herritarrek ikastola dutelako babestu, eta gainera, Kilometroak 2006 antolatu.

Datorren urtean 40 urte beteko ditugula, gogoratu. Badakigu zer egin: Iragana ahaztu gabe, aurrera begiratu, gure proiektuaren baratza urtero dadin loratu.

Erreferentziak

Kanpo estekak