Arao

Araoak[1] naturaz gaindiko ekintzak gertarazteko erabiltzen diren esaldi edo hitz magikoak dira. Araoen bidez haiei laguntza eskatzeko izadiz gaindiko izakiei dei dakieke, sorginkeriak egin, gaitz batzuk uxa, exorzismoak egin...

Formula magikoa.

Araoen egitura

Eskuarki, araoak esaldi-segida batez edo hitz magikoen bidez egiten dira. Herriko kulturan hauek indar gehiago zuten latinez edo grezieraz eginez. Dena dela, euskaraz ere asko ezagutzen dira, esaterako Baga, biga, higa ospetsua edo Ez Dok Amairu bera. Mendebaldean araorik ezagunena ziur asko abrakadabra da. Askotan errimen itxura hartzen dute eta haien esanahia, denboraren poderioz, nahiko kriptikoa bihurtu da.

Erlijio monoteistek araoen aurka azaldu dira beti, deabruaren lana balira bezala eta, horren ondorioz, haiek erabiltzea gogor zigortu. Sorginen aurkako epaiketetan araoak egitearen salakera ohikoa zen. Ezagutzen diren araorik zaharrenak Antzinako Egiptokoak dira; Hilen Liburuan horrelako formula asko biltzen ziren hildakoari bere prozesuan laguntzeko asmoz.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak