Asier Usarraga

Donostiako hamabosteko errugbilaria Baionako taldean

Asier Usarraga Latierro (Donostia, 1994ko abenduaren 31) gipuzkoar errugbilaria da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen dena. Biarritz Olympiquen, Aviron Bayonnaisen[1] eta Castres Olympiquen jokatu ostean,[2] CA Brivek kontratatu zuen 2023an.[3] 2016ko ekainaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Bukaresten, Argentina XV-en aurka.[4]

Asier Usarraga

Bizitza
JaiotzaDonostia1994ko abenduaren 31 (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZurriola Ikastola
Bera Bera Rugby Taldea
Biarritz Olympique
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJP
Biarritz Olympique2013-2017
SC Albi2017-2018
Biarritz Olympique2018-2020
Aviron Bayonnais2020-2022
Castres Olympique2022-
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala

Ibilbidea

Donostiako Bera Beran hezia, Biarritz Olympiqueren prestakuntza-zentroan sartu zen artean junior zela, eta profesional gisa Narbonan debutatu zuen, 2014ko azaroan.[5] 2016ko ekainaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, 21 urterekin.[6]

Biarritzen hiru denboraldi egin eta gero, Albiko taldearekin sinatu zuen 2017-18 denboraldirako.[7] Urtebete geroago itzuli zen Biarritz Olympiquera. Hurrengo denboraldietan, mailaz maila igo zen klub zuri-gorrian, lehen taldera iritsi arte. Talde horrekin 84 partida jokatu zituen, horietatik 39 titular.[8][9]

Biarritz Olympiquen zazpi urtez aritu eta gero, Aviron Bayonnaisek kontratatu zuen 2020an,[10][8][9] eta 2022an Top 14ra igotzea lortu zuen Baionako taldearekin.[11] 2022-23 denboraldian, Castres Olympiquek kontratatu zuen.[2] 2023ko abenduan, jokalari gehigarri gisa fitxatu zuen CA Brivek.[3]

Palmaresa

Aviron Bayonnais

Erreferentziak

Kanpo estekak