Axier Arteaga

Arteaga II.a
Izen osoa:Axier Arteaga Garaialde
Jaiotza data:1996ko maiatzaren 26a (27 urte)
Jaioterria:Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Asegarce
Postua:aurrelaria
Altuera:1,84 m
Pisua:84,5 kg
Debutatze data:2016ko urtarrilaren 4a
Debutatze pilotalekua:Beotibar (Gipuzkoa)

Axier Arteaga Garaialde, pilota arloan Arteaga II.a deituraz ezaguna (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1996ko maiatzaren 26a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari jokatzen du. 2016ko urtarrilean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Haren aita Juan Mari (Arteaga I.a) ere profesionala izan zen, 1990eko hamarkadan.[2] Axierri etorkizun oparoa iragarri zaio debutatu zuenetik bertatik, eskuin ona izateaz gainera oso ezker berezia baitu, pilota bizi darabilena.[3]

Ez zuen denbora luzerik behar izan iragarpenak betetzeko: debutatu ondorengo urtean presaka eta urduriegi jokatu zuen arren, 2016ko abendutik aurrera konfiantza hartu eta bere jokoa ateratzen hasi zen.[4] Hartara, 2017ko apirilaren 1ean Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen, Jon Erasun atzelaria lagun, eta Arteaga II.a txapelketako jokalari onena izendatu zuten;[5] eta 2017ko maiatzaren 20an, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen, Joanes Bakaikoa 22-18 mendean hartuta.[6] 2020an, berriz irabazi zuen Bigarren Mailako Buruz Burukoa, Elordi 22-12 mendean hartuta.[7]

Kirol lorpenak

Profesionaletan
  • 2020:
    • Bigarren mailako buruz buruko txapelduna


Amateurretan
  • 2015: GRAVN
  • 2015: Bergara Hiria torneoa
  • 2015: Antiguo torneoa
  • 2015: Diario Vasco torneoa

Erreferentziak