Beringia

Beringia Errusiako Lena ibaia eta Kanadako Mackenzie ibaiaren artean dagoen eskualde geografikoa da. Iparraldean Txuktxien itsasoarekin egiten du muga eta hegoaldean Kamtxatka penintsularen puntarekin[1]. Bere barruan Txuktxien itsasoa, Bering itsasoa, Beringeko itsasartea, Errysiako Txukotka penintsula eta Kamtxatka eta Ameriketako Estatu Batuetako Alaska daude. Eskualdean Ipar Amerikako plakan eta Txerski mendilerroarren ekialdean dauden eremuak sartzen dira.

Beringia
Datu orokorrak
MotaLur-zubi
EponimoaBeringeko itsasartea
Geografia
Map
Koordenatuak65°N 170°W / 65°N 170°W / 65; -170
Ur-gorputzaBering
Leku geografikoaBeringeko itsasartea
Geologia
GaraiaAzken glaziazio

Historikoki lur-zubi bat eratzen zuen, mila bat kilometroko zabalerarekin bere gunerik zabalenean eta Columbia Britainiarra eta Albertak elkarrekin duten eremua baino zabalagoa zen[2], guztira 1.600.000 kilometro koadro inguru. Gaur egun Beringeko lur zubian ikusten den lehorreko puntu bakarrak Diomedes uharteak, Pribilof uharteak, San Laurendi uhartea eta Erregearen uhartea dira[1].

Beringia izena Eric Hultén suediar botanikariak jarri zion 1937an[3]. Glaziazio garaietan Beringia, Siberia eta Txinako iparralde guztia bezala ez zegoen izotzen azpian, oso elur gutxi egiten zuelako[4]. Belarrezko estepa handi bat zen eta Beringiako lur zubia ere bertan zegoen, bi kontinenteak batuz.

Uste da giza populazio txiki bat, agian milaka gutxi batzuk, Beringiara iritsi zirela Siberiako ekialdetik Azken Glaziar Maximoaren garaian eta, hortik, Amerika osora mugitu zirela. Orain dela 16.500 urte inguru azken glaziazioa bukatu aurretik Alaskatik aurrera joatea ekiditen zuten glaziarrak partzialki urtu ziren[5][6][7][8][9], baina uraren maila ez zen Beringia estaltzera iritsi orain dela 11.000 urte arte[10][11].

Europarren kolonizazioaren aurretik Beringian Yupik herriak bizi ziren, itsasartearen bi aldeetan. Kultura hau oraindik bertan aurki daiteke, beste batzuekin batera. 2012an Errusiak eta Ameriketako Estatu Batuek "Beringiar herentzia komunaren mugaz gaindiko eremu bat" ofizialki sortuko zutela esan zuten. Honek eremuan dauden parke natural ezberdinen arteko loturak erraztu eta bultzatuko ditu[12].

Erreferentziak

Kanpo estekak