Eskala kronoestratigrafiko

Garai geologiko» orritik birbideratua)

Eskala kronoestratigrafikoa lurrazaleko arroka guztien denbora-ordenamendua adierazten duen eskala globala da.[1] Lurra sortu zenetik (orain dela 4.550 milioi urte) gaur egun arte, arrokak etengabe eratuz joan dira lurrazalean, eta arrokak dira, hain justu, igarotako denbora geologikoaren erregistro ia bakarra. Denbora geologikoa eta arroka-erregistroa kontzeptu desberdinak badira ere, erlazio zuzena dute[2].

Estala kronoestratigrafikoa, espiral bat izango balitz bezala irudiztatua.

Kronoestratigrafiaren helburua da, hain zuzen ere, lurrazaleko arroka guztien eraketaren denbora-ordenamendua ezartzea. Ordenamendu hori era grafikoan adierazten da eskala (edo taula) kronoestratigrafiko estandar globalaren bitartez, non arroka zaharrenak behean eta gazteenak goian agertzen diren. Eskala kronoestratigrafikoak arroken adin erlatiboa adierazten du, hots, zein den zaharragoa eta zein berriagoa, baina ez du zehazten arroken urte-kopurua (adin absolutua). Tradizionalki, arroken denbora-ordenamenduaren ezarpena estratigrafiaren oinarrizko bi printzipioren bitartez egin ohi da: geruzen gainjartzearen eta segida faunistikoaren printzipioak. Eskala eraikitzea estratigrafiaren eta geologiaren lorpen handienetakoa izan da, hain zuzen ere, arroka guztien erreferentea delako eta edozein tokitako arrokak kokatzeko aukera ematen duelako[2].

Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoak

Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoen arteko alderaketa.

Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako unitate kronoestratigrafikoetan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik unitate geokronologikoa dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak)[2].

Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo fosilen erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien (geokimikoak eta magnetikoak) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. Kanbriarraurreko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik (Ediacararreko fauna izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak (isokronak) dira idealki[2].

Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren bat-bateko dibertsifikazio handiarekin eta izaki bizidun oskoldunen lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak izaki bizidunen suntsipen masiboak erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: Paleozoiko edo “bizi zaharra”, Mesozoiko edo “tarteko bizia” eta Zenozoiko edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, Behe Jurasiko Seriea, Erdi Jurasiko Seriea eta Goi Jurasiko Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo magnetoestratigrafiko) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, Exus albus kronozona Exus albus biozona eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, biozonaren ezaugarri definitzaileak izan hala ez[2].

Estratotipoa

Sakontzeko, irakurri: «Estratotipo»
Ediacararra markatzekoerabiltzen den urrezko iltzea.

Unitate estratigrafiko bat (lito-, bio-, krono- edo magnetoestratigrafiko) formalki definitzeko, urrats batzuk bete behar dira, horien artean, estratotipoa izendatzea eta ezaugarritzea. Estratotipoa unitate edo muga estratigrafiko baten ezaugarriak ongien erakusten duen ebakia da, hau da, erreferentziazkoa edo ereduzkoa dena. Horretaz gain, estratotipoak ere baldintza egokiak izan behar ditu aztertzeko, besteak beste, azaleramendua jarraitua eta hiato gabea izatea, bertaratzeko erraza eta azaleramendu babestua izatea[2].

Kronoestratigrafiaren kasuan, estratotipoak (edo kronoestratotipoak) ez dira unitateenak izaten, unitateen mugenak (muga-estratotipoak) baizik. Horren arrazoia zera da: azaleramenduetako geruza-segidak askotan ez dira igarotako denbora ororen erregistroa, etenguneak edo hiatoak (erregistrorik gabeko denbora-tarteak) izaten baitituzte beren baitan. Azaleratutako geruza-segida baten barneko erregistro-gabezia posible horiek saihestearren, unitateen mugak definitzen dira. Era horretan, beraz, unitate kronoestratigrafiko bat dagozkion bi mugen artean dagoen arroka oroz osatuta dagoela jotzen da. Kanbriarraurrearen kasuan, aitzitik, ez dago muga-estratotiporik, hain zuzen ere, mugen irizpide markatzaileak adin absolutu zehatzak direlako eta, beraz, ez dagoelako erreferentziazko ebakirik. Proposaturiko muga-estratotipo bat onartua izan dadin, nazioarteko oniritzia behar du. Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordeak (ICS) eman behar du oniritzia, eta, ondoren, erakundearen aldizkari ofizialetan (Episodes eta Lethaia) argitaratu behar dute[2].

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Geologiaren historia»

Lehen aipamenak

Antzinako Grezian Aristotelesek jada ikusi zuen arrokatan aurkitutako fosilak hondartzan aurkitutako izakien antzekoak zirela; ondorioztatu zuen lurraren eta itsasoaren posizioak denbora tarte luzeetan aldatu zirela. Leonardo da Vincik Aristotelesen pentsamolde bera zuen, interpretatuz fosil horiek antzinako bizitzaren arrastoak zirela[3].

XI. mendeko Avizena geologoak eta XIII. mendeko Alberto Magno apezpikuak Aristotelesen teoria hedatu zuten, arroka bilatzen zuen fluido baten teoria sortuz[4]. Avizenak ere denbora-geologikoaren oinarria den geruzen gainjartzearen printzipioa ere aipatu zuen, 1027ko liburu batean mendien sorrerari buruz hitz egiten ari zela[5]. Shen Kuo txinatarrak ere XI. mendean "denbora sakonaren" kontzeptua aipatu zuen[6].

Printzipioen ezarpena

James Hutton, geologiaren aita.

XVII. mendearen amaieran Nicholas Stenok hainbat printzipio ezarri zituen geologian denbora-eskala bat egiteko. Stenok esan zuen arroka geruzak (edo estratuak) segidan sortzen zirela, eta horietako bakoitzak denboraren "zati" bat errepresentatzen zuela. Gainezartzeko legea ere ezarri zuen, esaten duena edozein estratu beste baten azpian baldin badago, ziurrena dela bera baino zaharragoa izango dela. Stenoren printzipioa sinplea izanda ere, frogatzea oso korapilotsua izan zen. Stenoren ideiekin gaur egungo geologiako beste kontzeptu batzuk ere ezarri dira, adibdiez datazio erlatiboarena. XVIII. mendean zehar, geologoek honakoa ikusi zuten:

  • Estratu sekuentziak higatzen dira, distortsionatzen dira, okertzen dira edo alderantzizkatzen dira sedimentazioaren ondoren.
  • Garai berdinean leku ezberdinetan sortutako estratuek itxura guztiz ezberdina izan dezakete.
  • Edozein lekutan dauden estratu guztiek Lurraren historia osoaren zati bat baino ez dira.

Abraham Wernerrek XVIII. mendearen amaieran proposatu zuen uholde erraldoi batean sortu zirela arroka guztiak, neptunismo deitzen den teoria. James Huttonek bere Lurraren Teoria aurkezten zuenean 1785ean aldaketa nabarmena izan zen. Gaur egungo ikuspegitik, James Hutton da geologia modernoaren sortzailea[7]. Bere proposamenean esan zuen Lurraren barnealdea beroa zela, eta honek arroka berriak sortzeko motor bat eratzen zuela: lurra higatzen zen airearengatik eta urarengatik eta itsasoan metatzen zen geruzak osatuz; ondoren, kontsolidatzen zen eta harri bihurtu, eta altxatuz lur berriak eratzen ziren. Teoria honi plutonismo deitu zitzaion, neptunismoaren aurka.

Denbora geologikoaren eskalaren kontzeptua

Eskala kronoestratigrafikoaren eraikuntzaren hastapenetan (XVIII. eta XIX. mendeetan) geologoek ez zuten modurik arroken adin absolutuak edo zenbakizkoak (urtetan neurtuak) zehazteko, nahiz eta denbora geologikoaren handitasuna sumatzen zuten. Erradioaktibitatearen aurkikuntzak XIX. mendearen amaieran eta datazio erradiometrikoen printzipioen garapenak XX. mendearen hasieran, ordea, aukera eman zuten lehenengo aldiz arroken adin absolutuak ezagutzeko eta, bide batez, Lurrak milioika urte zituela baieztatzeko. Denbora geologikoaren eskala unitate geokronologikoz dago osatuta, eta horiek unitate kronoestratigrafikoak eratu zireneko denbora-tarteak dira. Beraz, unitate geokronologikoen mugak zenbakizko adinak dira, eta unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutuak eginez lortzen dira. Unitate geokronologikoak (Eon, Era, Periodo, Epoka, Adin eta Kron), horien hierarkia eta unitate kronoestratigrafikoekin duten erlazioa aurreko taulan ageri dira[2].

Unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutu gehienak teknika erradiometrikoetan dautza. Teknika horiek isotopo ezegonkorren desintegrazio erradioaktiboaren ezaugarrietan oinarritzen dira. Isotopo ezegonkorrak (jatorrizkoak) partikula atomikoak igorriz desintegratzen dira, eta egonkorragoak diren isotopoak (eratorriak) sortzen dituzte. Desintegrazio erradioaktiboa denboraren mendekoa denez, datazio erradiometrikoen oinarria da. Zenozoiko eta Mesozoikoko hainbat mugaren kasuetan, ordea, zenbakizko adinen kalkuluak geruza-segiden zikloetan oinarritu dira, non ziklo bakoitzak milaka urteko iraupen periodikoa duen. Erregistraturiko ziklo sedimentario horiek Lurraren parametro astronomikoen aldaketa ziklikoen (Milankovitch zikloak) emaitzak dira, eta periodikotasun ezaguna dute (21, 40, 100 eta 400 mila urte). Zenbakizko datazioa duen geruza batetik abiatuta, erregistraturiko zikloak zenbatuz jakin ahal dira beste mugen adin absolutuak[2].

Eskala

SupereonaEonaAroPeriodoa[a]Epokak/SerieakEstaia/Adina[b]Gertakari nagusiakHasiera, orain milioi urte[b]
n/a[c]FanerozoikoaZenozoikoa[d]KuaternarioaHolozenoaMeghalayarra4,2 kilourteko gertakaria;[9] Izotz Aro Txikia;[10] Industria Iraultzaren ondorioz, CO2-aren gehikuntza[11].0.0042
Northgrippiarra8,2 kilourteko gertakaria,[12] Holozenoko optimo klimatikoa.[13] Brontze Aroa.0.0082
GreenlandiarraGaur egungo interglaziarraren hasiera. Itsas-mailak Doggerland[14] eta Sundaland[15] urperatu zituen. Saharako basamortua sortu zen.[16] Iraultza Neolitikoa.0.0117
PleistozenoaBerantiarra (Tarantiarra)Riss-Würm interglaziala,[17] azken glaziazioa,[18] Drias gazteak amaitua.[19] Tobako erupzioa.[20] Megafaunaren iraungitzea.[21]0.126
Erdikoa (Ioniarra, Chibaniarra)Anplitude handiko 100 kilourteko ziklo glazialak.[22] Homo sapiensaren agerpena.[23]0.781
CalabriarraKlimaren hozte nabarmena. Homo erectusaren sakabanaketa.[24]1.8
GelasiarraKuaternarioko glaziazioen hasiera.[25] Pleistozenoko megafaunaren sorrera, eta Homo habilisarena.[26]2.58
NeogenoaPliozenoaPiacenziarraGroenlandiako izotzaren garapena.[27] Australopithecus ohikoa Ekialdeko Afrikan.[28]3.6
ZancliarraMediterraneoko arroa berriro bete zen Zancliar uholdean[29]. Klima hotzagoa. Ardipithecus Afrikan.[30]5.333
MiozenoaMessiniarraMessiniar gertakaria, hustutako Mediterraneo batean laku hipergaziekin[31]. Klima glaziar ertaina, Ekialdeko Antartikako Izotz Geruza berriro sortuz. Gizakien eta txinpantzeen arbaso komunaren bereizketa[32]. Sahelanthropus tchadensis Afrikan[33].7.246
Tortoniarra11.63
SerravalliarraKlima beroagoa Erdi Miozenoko Optimo Klimatikoaren baitan[34]. Erdi Miozenoko iraungitzea[35].13.82
Langhiarra15.97
BurdigaliarraOrogenia Ipar Hemisferioan. Kaikoura Orogeniaren hasiera, Zeelanda Berrian Hegoaldeko Alpeak sortuz[36]. Basoak ugaritzen dira, kopurua handiak atmosferatik kenduz. Gradualki 650 ppm-tik 100 ppm-ra pasa zen Miozenoaren amaieran[37]. Gaur egungo ugaztun eta hegazti familia gehienek itxura antzekoa. Zaldiak eta mastodonteak bereizten dira[38]. Belarra nonnahi[39]. Hominidoen arbasoa[40].20.44
Akitaniarra23.03
PaleogenoaOligozenoaChattiarraEozeno-Oligozeno iraungitzea[41]. Antartikako glaziazioaren hasiera[42]. Faunaren eboluzio eta difertsifikazio azkarra, bereziki ugaztunen artean. Landare loredunen eboluzio eta sakabanatze handia.28.1
Rupeliarra33.9
EozenoaPriaboniarraKlima epela hozten doa. Arkearreko ugaztunak (Creodonta,[43] Condylarthra,[44] Uintatheriidae[43]...) ugaritzen dira eta garatzen jarraitzen dute. Gaur egungo ugaztun familia askoren agerpena. Lehen baleen dibertsifikazioa[45]. Lehen belarrak, Antartikaren birglaziazioa. Laramidar eta Sevier orogeniaren amaiera Ipar Amerikako Mendi Harritsuetan[46]. Alpeen sorrera hasten da. Pirinioak sortzen dira[47]. Heleniar orogenia Grezian eta Egeoan.37.8
Bartoniarra41.2
Lutetiarra47.8
YpresiarraPETM eta ETM-2 beroketa globalak, eta klima beroagoa Eozenoko Optimo Klimatikoan. Azolla gertakariak[48] CO2 gutxitzen du 3.500 ppm-tik 650 ppm-ra, hozte global luze bat hasiz[37]. Indiar azpikontienteak talka egiten du Asiarekin, Himalaiar orogenia hasiz[49].56
PaleozenoaThanetiarChicxuluben inpaktua[50] eta Kretazeo-Tertziarioko iraungitze masiboa[50]. Klima tropikala. Landare modernoak agertzen dira; ugaztunen dibertsifikazioa lerro ezberdinetan hegazti ez diren dinosauroen desagerpenaren ondorioz. Lehen ugaztun handiak, hartz edo hipopotamo txiki baten tamainakoak. Alpetar orogeniaren hasiera Europa eta Asian[51]. Deba eta Zumaia arteko flyscharen sorrera[52].59.2
Selandiarra61.6
Daniarra66
MesozoikoaKretazeoaBerantiarMaastrichtiarraLoredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota. Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammonite, Belemnites, errudistak, ekinoideak eta belakiak oso arruntak. Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus...) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo modernoak. Mosasaurus eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosaurusak aldentzen dituzte. Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialidoak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorik foraminiferoak.72.1 ± 0.2
Campaniarra83.6 ± 0.2
Santoniarra86.3 ± 0.5
Coniaciarra89.8 ± 0.3
Turoniarra93.9
Cenomaniarra100.5
GoiztiarraAlbiarra~113
Aptiarra~125
Barremiarra~129.4
Hauteriviarra~132.9
Valanginiarra~139.8
Berriasiarra~145
JurasikoaBerantiarraTithoniarraGimnospermoak (bereziki koniferak, Bennettitales eta zikadak) eta iratzeak ugariak. Hainbat dinosauro mota (sauropodoak, carnosauroak eta stegosauroak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Iktiosauroak eta plesiosauroak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemniteak oso ugariak. Echinoideoak arruntak, brakiopodo errinkonelidoak eta belakiekin batera. Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan[53]. Nevadar orogenia Ipar amerian. Rangitata eta Cimmeriar orogenia amaitzen dira. Gaur egun baino CO2 maila hirukoitz edo laukoitza[37]. Ozeano Atlantikoaren sorrera[54].152.1 ± 0.9
Kimmeridgiarra157.3 ± 1.0
Oxfordiarra163.5 ± 1.0
ErdikoaCalloviarra166.1 ± 1.2
Bathoniarra168.3 ± 1.3
Bajociarra170.3 ± 1.4
Aaleniarra174.1 ± 1.0
GoiztiarToarciarra182.7 ± 0.7
Pliensbachiarra190.8 ± 1.0
Sinemuriarra199.3 ± 0.3
Hettangiarra201.3 ± 0.2
TriasikoaBerantiarRhaetiarraArkosauroak dominanteak lurrean dinosauroekin batera, Iktiosauroak eta notosauroak ozeanoetan eta pterosauroak airean. Cynodontidaeak geroz eta txikiagoak eta ugaztunen antzekoak egin ziren, lehen ugaztunak eta krokodiloak agertu ziren bitartean. Dicroidium flora ohikoa lurrean. Temnospondylia anfibio urtar handiak. Ammonoidea zeratitiko oso ohikoak. Koral modernoak[55] eta teleosteoak agertzen dira[56], baita intsektu klado moderno ugari. Andear orogenia Hego Amerikan. Cimmeriar orogenia Asian. Rangitata orogenia hasi zen Zeelanda Berrian. Humter-Bowen orogenia amaitu zen Australian[57].~208.5
Noriarra~227
Carniarra~237
ErdikoaLadiniarra~242
Anisiarra247.2
GoiztiarOlenekiarra251.2
Induarra252.17 ± 0.06
PaleozoikoaPermiarraLopingiarraChanghsingiarraPangea superkontinentea eratzen da, Appalacheekin batera. Permiar-Karboniferoko glaziazioaren amaiera. Narrasti sinapsidoak arrunt bilakatzen dira, Parareptilia eta Temnospondylia anfibioak mantentzen diren bitartean. Ikatz-aroko floraren ordezkapena, iratze handiekin eta ginmospermoekin. Kakalardoak[58] eta euliak agertzen dira. Itsaso epeletan bizitzaren eztanda: Productida eta Spiriferida brakiopodoak, bibalboak, foraminiferoak eta ammonoideoak ohikoak. Permiarra bukatzean Permiar-Triasikoko iraungitze masiboa gertatzen da, izaki bizidunen %95 desagertzen direlarik[59], tartean trilobite, graptolite eta blastoide guztiak.Ouachita eta Innuitiar orogeniak Ipar Amerikan. Uraliar orogenia Europa eta Asian. Altaitar orogenia Asian. Hunter-Bowen orogenia hasten da Australian, MacDonnell mendiak sortuz.254.14 ± 0.07
Wuchiapingiarra259.1 ± 0.4
GuadalupiarraCapitaniarra265.1 ± 0.4
Wordiarra268.8 ± 0.5
Roadiarra272.95 ± 0.5
CisuraliarraKunguriarra283.5 ± 0.6
Artinskiarra290.1 ± 0.26
Sakmariarra295 ± 0.18
Asseliarra298.9 ± 0.15
Karboniferoa

[e]

PennsylvaniarraGzheliarraHegodun intsektuen erradiazio azkarra[60]; Protodonata edo Palaeodictyoptera bereziki handiak. Anfibioak ohikoak eta oso anitzak. Lehen narrastiak eta ikatz-basoak. Atmosferako oxigeno mailarik altuena. Goniatiteak, brakiopodoak, briozoak, bibalboak eta koralak ugariak itsaso eta ozeanoetan. Testadun foraminiferoak nonnahi. Uraliar orogenia Europa eta Asian. Herziniar orogenia.303.7 ± 0.1
Kasimoviarra307 ± 0.1
Moscoviarra315.2 ± 0.2
Bashkiriarra323.2 ± 0.4
MississippiarraSerpukhoviarraZuhaitz primitibo handiak[61], lehen ornodun lurtarrak[62], eta itsas-eskorpioi anfibioak[63] kostako paduratan bizi dira. Rhizodontida arrainak dira ur-gezako harrapakari nagusiak[64]. Itsasoan, marrazoak ugariak eta anitzak. Ekinodermoak, bereziki krinoidea eta blastoideak, ugariak. Koralak, briozoa, goniatites eta brakiopodoak oso ohikoak, baina trilobites eta nautiloideak gainbeheran. Glaziazioa Ekialdeko Gondwanan. Tuhua orogenia Zeelanda Berrian.330.9 ± 0.2
Viséarra346.7 ± 0.4
Tournaisiarra358.9 ± 0.4
DevoniarraBerantiarraFamenniarraLehen Lycopodiopsidak, Equisotopsidak eta iratzeak agertzen dira, baita ere lehen hazidun landareak, progymonspermak; lehen zuhaitzak, Arhaeopteris generokoak, eta hegorik gabe lehen intsektuak. Strophomenidae eta Atrypidae brakiopodoak, Rugosa eta Tabulata koralak eta krinoideoak ugariak ozeanotan. Goniatite ammonoideak euren gorenean, Coleoidea agertzen den gitartean. Trilobiteak gainbeheran. Barailadun arrainak (plakodermoak, Sarcopterygii eta Osteichthyes, eta lehen marrazoak) itsasoan nagusi. Lehen anfibioak agertzen dira, oraindik urtarrak. Euramerika "Kontinente Gorri Zaharra". Akadiar orogenia eta Anti-Atlas mendiak sortzen dira Ipar Afrikan, Appalacheak Ipar Amerikan, eta orogenia ugari mundu osoan zehar.372.2 ± 1.6
Frasniarra382.7 ± 1.6
ErdikoaGivetiarra387.7 ± 0.8
Eifeliarra393.3 ± 1.2
GoiztiarEmsiarra407.6 ± 2.6
Pragiarra410.8 ± 2.8
Lochkoviarra419.2 ± 3.2
SiluriarraPridoliaLehen landare baskularrak, lehen milazangoak[65] eta arthropleuridoak lurrean. Barailadun lehen arrainak[66], baita ere kanpo-hezurdura duten lehen barailarik gabeko arrainak ere, itsasoan. Itsas-eskorpio handiak. Koral mota ezberdinak ohikoak. Trilobiteak eta moluskuak dibertsifikatzen dira; graptolitoak ahultzen dira. Caledoniar orogeniaren hasiera. Taconiar orogeniaren amaiera. Lachlan orogeniaren amaiera.423 ± 2.3
LudlowaLudfordiarra425.6 ± 0.9
Gorstiarra427.4 ± 0.5
WenlockaHomeriarra430.5 ± 0.7
Sheinwoodiarra433.4 ± 0.8
LlandoveryaTelychiarra438.5 ± 1.1
Aeroniarra440.8 ± 1.2
Rhuddaniarra443.8 ± 1.5
OrdoviziarraOrdoviziar BerantiarraHirnantiarraOrnogabeen dibertsifikazioa[67]. Lehen koralak, artikulatutako brakiopodoak, bibalboak, nautiloideoak, trilobiteak, ostrakodoak, bryozooak, ekinodermatu ugari, graptolitoak eta beste taxoi batzuk ohikoak. Conodonta agertzen da. Lehen landare berdeak eta onddoak lur lehorrean[68]. Izotz aro bat periodoaren amaieran.445.2 ± 1.4
Katiarra453 ± 0.7
Sandbiarra458.4 ± 0.9
ErdikoaDarriwiliarra467.3 ± 1.1
Dapingiarra470 ± 1.4
GoiztiarFloiarra
(lehen Arenig)
477.7 ± 1.4
Tremadociarra485.4 ± 1.9
KanbriarraFurongiarra10 estaiaKanbriarreko leherketa[69], biziaren dibertsifikazio handia. Fosilak ugaritzen dira. Animalia filum moderno gehienak agertzen dira. Lehenengo kordatua agertzen da[70], beste filum ezezagunekin batera. Archaeocyatha arrezife-eraikitzaileak sortzen dira, eta desagertzen dira[71]. Trilobiteak, priapulidoak, belakiak, brakiopodo ez artikulatuak agertzen dira. Anomalokaridoak harrapakari erraldoiak dira, Ediacarar fauna desagertzen den bitartean. Prokariotoak, protistak, onddoak eta algak gaur egun arte biziraun dute. Gondwana agertzen da. Petermann orogenia amaitzen da. Ross orogenia Antartikan. Lachlan orogenia Australian. Atmosferako CO2a gaur egungoa baino 15 aldiz handiagoa da[72].~489.5
Jiangshaniarra~494
Paibiarra~497
MiaolingiarraGuzhangiarra~500.5
Drumiarra~504.5
Wuliuarra~509
2 seriea4 estaia~514
3 estaia~521
Terreneuviarra2 estaia~529
Fortuniarra~541 ± 1.0
Kanbriarraurrea[f]Proterozoikoa[g]Neoproterozoikoa[g]EdiacararraLehen animalia zelulaniztunen fosil onak. Ediacarar biota mundu osoko itsasoetan sortzen da. Trichophycus izeneko zizare motako traza fosilak. Lehen belakiak eta trilobitomorfoak. Forma enigmatiko ugari, disko, boltsa edo gona itxurakoak, adibidez Dickinsonia. Taconiar orogenia eta Aravalli mendilerroko orogenia. Petermann orogeniaren hasiera Australian. Beardmore orogenia Antartikan.~635
CryogeniarraElur-bola Lurraren garaia. Fosilak arraroak dira. Rodinia hausten hasten da. Ruker / Nimrod orogenia amaitzen da.~720[h]
ToniarraRodinia superkontinentea osorik. Sveconorvegiar orogenia amaitzen da. Eukarioto zelulaniztunen lehen fosilak. Dinoflagelatuen antza duten akritarkoen erradiazioa. Grenville orogenia amaitzen da Ipar Amerikan. Panafrikar orogenia. Ruker / Nimrod orogenia Antartikan. Edmundiar orogenia, Gascoyne konplexua. Adelaida geosinklinalaren hasiera Australian.1000[h]
Mesoproterozoiko[g]SteniarraRodiniaren sorrerarekin gerriko metamorfiko finak eratzen dira. Sveconorvegiar orogeniaren hasiera. Musgrave orogenia, Australian.1200[h]
EctasiarraPlataforma kontinentalak hedatzen dira. Alga berdeen koloniak itsasoetan. Grenville orogenia hasten da.1400[h]
CalymmiarraPlataforma kontinentalak hedatzen dira. Barramundi orogenia eta Isan orogenia.1600[h]
Paleoproterozoiko[g]StatheriarraLehen zelula konplexuak: nukleodun protistak. Columbia superkontinentea. Australian Kinbar orogenia amaitzen da, Yapungku orogenia, Gascoyne konplexua, Kararan orogenia, Gawler kratoia eta Mangaroon orogenia hasten dira.1800[h]
OrosiriarraLurraren atmosfera oxigenatzen da. Vredefort eta Sudbury arroak sortzen dira asteroide inpaktuz. Orogenia ugari.2050[h]
RhyaciarraBushveld Konplexu Igneoa sortzen da. Huroniar glaziazioa[73].2300[h]
SideriarraOxigenazio Handia: Bandeatutako Burdin Formazioa sortzen da[74]. Sleaford orogenia.2500[h]
Arkearra[g]Neoarkearra[g]Gaur egungo kratoi gehienen estabilizazioa; baliteke mantuaren biraketa ebento bat egotea. Insell orogenia. Abitibiko eskisto-berdeen gerrikoa Ontarion.2800[h]
Mesoarkearra[g]Lehen estromatolitoak (ziurrenik zianobakterio kolonialek sortua). Makrofosilik zaharrena. Humboldt orogenia. Blake River megakaldera konplexua sortzen da Ontarion.3200[h]
Paleoarkearra[g]Oxigenoa sortzen duen lehen bakteria ezaguna. Mikrofosil ziurrik zaharrenak. Lurreko kratoirik zaharrenak sortzen dira. Antartikan, Rayner orogenia.3600[h]
Eoarkearra[g]Bizia zelulabakarra sortzen da, bakterio eta arkeobakterioekin. Balizko lehen mikrofosilak. Lehen bizi formak sortzen dira, eta bere burua erreplikatzen duen RNA molekulak. Bonbardaketa Handi Berantiarra amaitzen da. Napier orogenia.~Adierazpen errorea: Ustekabeko round eragilea
Hadearra[g][i]Inbiar goiztiarra

(ez ofiziala)[g][j]

Fotosintesiaren lehenengo ebidentzia ez-zuzena, kerogenoaren sorrera. Bonbardaketa Handi Berantiarraren hasieran Barne Eguzki-sisteman, ziurrenik Neptunok sortua Kuiper gerrikora mugitu zenean Jupiter eta Saturnoren erresonantziaren ondorioz[76]. Arroka ezagunik zaharrena (4,031 - 3,580 Ma).[77]4130
Nectariarra (ez ofiziala)[g][j]Plaken tektonikaren lehen agerraldi posiblea. Karbono isotopo arinen abundantziak biziaren froga dela proposatu da. Ilargiaren geologiatik sortutako aroa.4280
Arro taldeak (ez ofiziala)[g][j]Bonbardaketa goiztiarraren amaiera. Mineral ezagunik zaharrena, 4.400 Ma dituen zirkoi bat. Asteroideek eta kometek ura ekartzen dute Lurrera.[78]4533
Kriptikoa (ez ofiziala)[g][j]Ilargiaren sorrera (4.553-4.527 Ma), litekeenez inpaktu erraldoi baten ondorioz garai honen amaieran[79]. Lurraren sorrera, (4.570-4.567,17 Ma), Bonbardaketa goiztiarraren hasiera. Eguzkiaren sorrera (4.680-4.630 Ma)[80].4600

Proposatutako Kanbriaurrearen eskala

ICSaren 2012ko liburuan Kanbriaurrea nabarmen berrikusteko proposamen bat jasotzen da, onartutako eskala kronoestratigrafikoaren ondoan. Proposamen horretan Oxigenazio Handia bezalako gertakari garrantzitsuak jasotzen dira, beste batzuen artean, aurreko nomenklatura kronoestratigrafikoa mantentzen den bitartean denbora tarte berdinerako[81].

Eskalan:

AcastarIsuarVaalbararPongolarMethaniarSideriarOxigeniarEukariarColumbiarRodiniarKriogeniarEdiacararKaotiarZirkoniarPaleoarkearMesoarkearNeoarkearPaleoproterozoikoMesoproterozoikoNeoproterozoikoHadearArkearProterozoikoKanbriaurre

Konparatu gaur egungoarekin (ez dago eskalan):

SideriarRhyaciarOrosiriarStatheriarCalymmiarEctasiarSteniarToniarKriogeniarEdiacararEoarkearPaleoarkearMesoarkearNeoarkearPaleoproterozoikoMesoproterozoikoNeoproterozoikoHadearArkearProterozoikoKanbriaurre

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak