Bernardino Machado

politikari portugesra

Bernardino Luís Machado Guimarães (Rio de Janeiro, 1851ko martxoaren 28a - Porto, 1944ko apirilaren 29a) portugaldar politikaria izan zen. Portugalgo presidentea izan zen 1915etik 1917ra eta 1925etik 1926ra.

Bernardino Machado

8. Portugalgo presidentea

1925eko abenduaren 11 - 1926ko maiatzaren 31
Manuel Teixeira Gomes - José Mendes Cabeçadas
Portugalgo Lehen Ministroa

1921eko martxoaren 2a - 1921eko maiatzaren 24a
Liberato Pinto (en) Itzuli - Tomé de Barros Queirós (en) Itzuli
3. Portugalgo presidentea

1915eko urriaren 5a - 1917ko abenduaren 12a
Teófilo Braga - Sidónio Pais
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1914ko otsailaren 9a - 1914ko maiatzaren 23a
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1851ko martxoaren 28a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaPorto1944ko apirilaren 29a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Elzira Dantas Machado (en) Itzuli  (1882ko urtarrilaren 19a -  1942ko apirilaren 22a)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Lisboa
Enplegatzailea(k)Coimbrako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPortuguese Republican Party (en) Itzuli

Brasilen jaio eta 1860an Portugalera iritsi zen. Matematika eta filosofia ikasi zituen Coimbrako Unibertsitatean. Filosofian doktoratu ondoren, nekazaritzan eta landa-ekonomian graduatu zen.

Alderdi Bersortzailearen kide izan zen eta 1882an diputatu hautatu zuten. 1890eko hamarkadan Ernesto Hintze Ribeiroren gobernuan ministro izan zen. Portugalgo masoneriako buruzagi bat ere izan zen.

1903an Portugalgo Alderdi Errepublikanoan sartu zen eta errepublikaren aldarrikapenaren alde lanean hasi zen. 1910ean errepublika aldarrikatu zenean Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten, eta 1911n ez zuten presidente hautatu. Portugalgo lehen enbaxadorea izan zen Brasilen, 1913tik 1914ra.

1914ko otsailetik azarora arte lehen ministro izan zen eta 1915ean errepublikako presidente hautatu zuten. Bere agintaldian Alemaniak gerra egin zion Portugali eta Machadok frontean zeuden soldadu portugaldarrak bisitatu zituen. 1917an Sidónio Paisek zuzendutako estatu-kolpe militar batean kargutik kendu eta erbesteratu egin zen.

1919an erbestetik itzuli eta senatari hautatu zuten. 1921eko otsailetik maiatzera lehen ministro izan zen berriro. 1925ean bigarren aldiz hautatu zuten presidente, Manuel Teixeira Gomesek dimisioa eman ondoren. 1926an diktadura militarra ezarri zuen beste estatu-kolpe batean kargutik kendu zuten. Frantzian erbesteratu eta Portugalera itzuli zen 1940an, herrialdearen iparraldean bizitzeko betebeharrarekin.

Kanpo estekak