Espainiako futbol liga txapelketa

Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futbol txapelketa garrantzitsuena da, 5 mailaz osatua. Mailarik garrantzitsuena lehen maila da, 20 futbol talde profesionalez osatua eta 1929. urtean sortua; urte hartaz geroztik, urtero jokatzen da irailetik eta ekain arte. Profesionalen Futbol Ligak (PFL) antolatzen du.

Espainiako futbol liga
La Liga
AntolatzaileaLiga Nacional de Fútbol Profesional
KonfederazioaUEFA
Sorrera1928-29
EremuaEspainia Espainiar Estatua
Taldeak20
Garaipen gehienEspainia Real Madril (35 Liga)
TxapeldunaKatalunia FC Barcelona (2022-23)
Webguneawww.lfp.es

Ezaugarriak

Ligako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira; eta bosgarren eta seigarren sailkatuek, berriz, UEFA Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak bigarren mailara jaisten dira.

Munduko liga onenetakoa kontsideratzen da taldeek duten mailagatik eta bertan jokatzen duten futbolariengatik. Espainiako Ligaren lehen mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia sariaren irabazle ugari aritu dira, besteak beste: Alfredo Di Stéfano, Raymond Kopa, Luis Suárez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luís Figo, Michael Owen, Ronaldinho eta Fabio Cannavaro. Azken urteetan Lionel Messik eta Cristiano Ronaldok lortu dute sari hori.

Liga ez da Espainian jokatzen den futbol txapelketa bakarra; izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa horien irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.

Lehen mailako tituluen irabazleak

1929an sortu zenez geroztik, 59 futbol taldek parte hartu dute lehen mailan, eta horietatik 9 taldek baizik ez dute lortu liga irabaztea:

 
Real Madril
35 Liga
 
Bartzelona
27 Liga
 
Atletico Madril
11 Liga
 
Athletic
8 Liga
 
Valentzia
6 Liga
 
Erreala
2 Liga
 
Betis
Liga 1
 
Sevilla
Liga 1
 
Dep.Coruña
Liga 1
TaldeaGaraipenakUrteak
Real Madril351931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64,
1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80,
1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07,
2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20, 2021-22
Bartzelona Futbol Kluba271928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85,
1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10,
2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23
Atletico Madril111939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14, 2020-21
Athletic81929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84
Valentzia61941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04
Real Sociedad21980-81, 1981-82
Betis Balompié11934-35
Sevilla FC11945-46
Deportivo de La Coruña11999-00

Euskal taldeak Espainiako ligan

Errealeko eta Athleticeko zaleak 2011ko derbiaren aurretik.

Ligaren bultzatzaile nagusia euskal talde bat izan zen, Getxoko Arenas hain zuzen ere. Denboraldi guztietan izan da euskal talde bat gutxienez maila nagusian eta azken denboraldietan bost ere aritu izan dira sarri. Hona hemen maila nagusian parte hartu duten euskal taldeen zerrenda:

Euskal taldeak Lehen mailan
#TaldeaGaraipenak
(2022-23)
Denboraldiak
(2023-24)
1         Athletic893 (guztiak)
2         Real Sociedad277
3         Osasuna042
4         Deportivo Alavés017
5         Getxoko Arenas07
         Eibar07
7         Real Unión04

Mailak

Gizonezkoak

Lehen mailako taldeen kopurua aldatuz joan da historian zehar. Gainerako mailetan multzoen kopuruak ere desberdinak izan dira. Baina orokorrean hartuta honako hau izan da Espainiako Liga txapelketaren maila desberdinen antolaketa:

1928192919772021
Lehen mailaLehen mailaLehen mailaLehen maila
-2. maila2. maila2. maila
-3. maila2.B maila1. RFEF
--3. maila2. RFEF
---3. RFEF
-Erregionalak¹
  • ¹ Erkidego edota probintzia bakoitzeko Erregionalak garai desberdinetan abiatu ziren, bateren bat 1930. hamarkadan, gehienak 1950. hamarkadaren inguruan

Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2021-22 denboralditik aurrera:

  1. Lehen maila (La Liga) (20 futbol taldeko multzo bat)
  2. Bigarren maila (22 futbol taldeko multzo bat)
  3. 1. maila RFEF (20 futbol taldeko 2 multzo)
  4. 2. maila RFEF (18 futbol taldeko 5 multzo)
  5. 3. maila RFEF (16 futbol taldeko 18 multzo)
  6. Erregional mailak (37 multzo)

Emakumezkoak

19882000201120192022
Lehen mailaSuperligaLehen mailaLehen mailaLehen maila
-1. NazionalaBigarren mailaBigarren maila1. Federazioa
---1. Nazionala2. Federazioa
----1. Nazionala
Erregional mailak: Euskal Liga eta Nafarroako Liga

Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2022-23 denboralditik aurrera:

  1. Lehen maila (16 futbol taldeko multzo bat)
  2. Lehen Federazioa (16 futbol taldeko multzo bat)
  3. Bigarren Federazioa (16 futbol taldeko 2 multzo)
  4. Lehen Nazionala (14 futbol taldeko 7 multzo)
  5. Erregional mailak

Kanpo estekak