BlackRock

Estatu Batuetako inbertsioak kudeatzeko enpresa

BlackRock Estatu Batuetako inbertsioak kudeatzeko enpresa bat da, eta New Yorken du egoitza nagusia. Aktiboen kudeaketan munduko handiena da, eta kudeatzen dituen aktiboek hamar bilioi dolar baino gehiago balio zuten 2022ko urtarrilean.[1][2] Larry Fink politologo estatubatuarra du buru.

BlackRock
Datuak
Izen ofiziala
BlackRock
Izen laburraBLK
Motakonpainia, negozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaaktiboen kudeaketa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteS&P 500
Eskumendekoak
iShares (en) Itzuli
Enplegatuak19.800 (2023)
Ekoizpena
aktiboen kudeaketa, risk management (en) Itzuli, mutual fund (en) Itzuli, Exchange-Traded Funds (ETFs): Issues for Congress (en) Itzuli eta index fund (en) Itzuli
Agintea
Zuzendari exekutiboaLarry Fink (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
Zeren jabe
Royal Unibrew (en) Itzuli, Carlsberg, Vivendi, Glencore, CT Corpora (en) Itzuli, Ruangguru (en) Itzuli eta Wabtec (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak123.200.000.000 $ (2023)
Kapital berekia39.350.000.000 $ (2023)
Diru-sarrerak17.860.000.000 $ (2023)
Irabazi garbia5.502.000.000 $ (2023)
Ustiapen-mozkina6.275.000.000 $ (2023)
Burtsa-kapitalizazioa120.500.000.000 $ (2018ko irailaren 14a)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1988
Sortzailea
Rob Kapito (en) Itzuli
Larry Fink (en) Itzuli
Susan Wagner (en) Itzuli
SorlekuaNew York
webgune ofiziala
Facebook: BlackRock Twitter: blackrock Instagram: blackrock Youtube: UC4mxyB0DHnJlqlDUq0aGtDw Edit the value on Wikidata

BlackRockek errenta aldakorreko estrategietan, errenta finkoan, esku-diruaren kudeaketan, inbertsio alternatiboetan eta higiezinetako aktiboetan inbertitzen du. Arriskua kudeatzeko zerbitzuak, aholkularitza estrategikoa eta inbertsio-sistemak eskaintzen dizkie 8 bilioi dolarreko zorroak dituzten bezeroei.[3]

Aladdin plataforma elektronikoak akzio, zor, dibisa eta produktu deribatuen merkatuekin komunikatzen ditu enpresa nagusiak.[4]

BlackRock Wall Streeten eta Washingtonen eta Europan eragin handiena duten finantza-taldeetako bat da.[5][4] 2020ko apirilean, BlackRock-eko aholkularitza-dibisioak Estatu Batuetako Erreserba Federalaren kontratu bat irabazi zuen, pizgarri finantzarioko programa kudeatzeko. Horrek piztu egin zituen interes-gatazkako salaketak, programak funts kotizatuetako partaidetzak erosteko linea bat baitu, eta BlackRock-ek funts horien erdiak kontrolatzen ditu Estatu Batuetan.[6]

BlackRock herrialdea balitz, munduko hirugarren ekonomia litzateke, Estatu Batuen eta Txinaren atzetik.[7]


Historia

Larry Fink eta Robert S. Kapitok sortu zuten 1988an New Yorken. Blackstoneko bazkide askok BlackRock izeneko taldea sortzea erabaki zuten. 1990eko hamarkadan, bulegoak ireki zituen Londresen, Sidneyn, Hong Kongen, Frankfurten, Milanen eta Dubain. 2000. urtean beste hauetara zabaldu zen: San Frantzisko, Paris, Pekin, Bonbay, Zúrich, Madril, Mosku, Mexiko D. F. eta São Paulo, Brasil.

Zerbitzuak

BlackRockek mundu osoko bezero-sorta zabal bati ematen dio zerbitzua: enpresen, administrazio publikoen, sindikatuen eta industrien pentsio-planak; gobernuak; aseguru-konpainiak; hirugarrenen inbertsio-funtsak; zuzkidurak; ongintza-erakundeak; enpresak; erakunde ofizialak; ondare-funts subiranoak; bankuak; finantza-profesionalak; eta mundu osoko partikularrak.[8] Eta aipagarriena da akziodunak dituela rating-agentzia nagusietako batzuetan, hala nola Moody's (%3,28) eta McGraw-Hill (%3,84).

Inbertsioak herrialdeka

2020ko azaroan, BlackRock-ek 15 adarbakar izan ditu, Uber, Dropbox eta Coupang barne.[9] Enpresa gehienak Estatu Batuetako startupak dira.[10]

Espainia

Espainiako bankuetan 9.000 milioi euro inguru inbertitu ditu, eta 12.000 milioi euro baino gehiago Ibex 35ean. BlackRock da Espainiako bi banku handien lehen akzioduna, Santander (%6 baino gehiago) eta BBVA (%4,991), Banco Sabadell eta Bankinter banketxeen hirugarrena, eta Banco Popularraren %3 inguru du. CaixaBank eta Bankiaren kapitalaren %1 ere badu.[11] Espainiako enpresa multinazional handietan ere parte hartzen du, hala nola Telefónica (% 3,883), Repsol (% 3,25), ACS (% 3,2), OHL, Gamesa (% 9), — (% 6,2), Euskaltel (% 3,59), Técnicas Reunidas (% 3,055). 2015eko uztailean, BlackRockek % 10eko inbertsioa iragarri zuen Bluefield European Solar Fund enpresaren SEP (OPV) delakoan. Funts britainiarrak 200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin nahi ditu Espainiako eta Italiako eguzki-instalazioetan.[12]

2016ko urtarrilean, BlackRockek CNMVri Ibex 35 selektiboko 19 konpainietako partaidetzak aitortu zizkion. Guztira 12.200 milioi euro dira, Espainiako indizearen kapitalizazio osoaren %2,3.[13]

Eragin politikoa

2010eko hamarkadaren amaieratik, BlackRock presio politikoko talde nagusietako bat bihurtu da, bai Estatu Batuetan, bai Europan, eta gobernuetako eta banku zentraletako goi-kargu ohiak kontratatu ditu.[4] Besteak beste:[4][14]

  • Philipp Hildebrand, Suitzako banku zentraleko zuzendari ohia
  • George Osborne, Erresuma Batuko Ogasun ministro ohia
  • Stanley Fischer, Estatu Batuetako Erreserba Federaleko lehendakariorde ohia
  • Friedrich Merz, Alemaniako CDU alderdiko bozeramaile ohia
  • Cheryl Mills, Hillary Clintoneko kabineteko buru ohia
  • IrakasleaFrançois Cirelli, Jacques Chiracen kontseilari ohia

Erreferentziak

Kanpo estekak