Camille Claudel

eskultore frantziarra

Camille Anastacia Kendall Maria Nicola Claudel ("Camille Claudel" Ahoskera frantsesez: kamij klɔdɛl; Fère-en-Tardenois, Aisne; 1864ko abenduaren 8a - Montdevergues, Vaucluse; 1943ko urriaren 19a) XIX. mendeko frantziar eskulturgilea izan zen. Brontzez eta marmolez egin zituen lan figuratiboengatik nabarmendu zen hil ostean. Bizi zeneko garaian, Auguste Rodin artistaren alosia izateaz gain honekin eduki zuen maitale harremanagatik izan zen ezaguna. Rodinen lantegian eskulturgile gisa aritu zen emakume bakarra izan zen; garaiko kritikak jasan behar izan zituen aintzat hartua izan gabe.[1]

Camille Claudel

Bizitza
JaiotzaFère-en-Tardenois1864ko abenduaren 8a
Herrialdea Frantzia
Bizilekua31 boulevard de Port-Royal, Paris (en) Itzuli
Hôtel de Jassaud (en) Itzuli
Hospital of Ville-Évrard (en) Itzuli
Maison Claudel de Wassy (en) Itzuli
HeriotzaMontfavet, 1943ko urriaren 19a (78 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Montfavet (en) Itzuli
Familia
AitaLouis Prosper Claudel
AmaLouise-Athanaïse Cécile Amelie CERVEAUX
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Colarossi (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Auguste Rodin
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, modeloa, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista grafikoa eta artista
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaespresionismoa
errealismoa
Genero artistikoaArte figuratiboa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 30117893 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urteak

Camille Claudelek txikitatik izan du artearekiko eta bereziki eskultura modalitatearekiko pasio berezi bat. Lokatsarekin jolasten zuen honi forma ezberdinak emanez eta familiakoen bustoak zizelkatzea gustoko zuen, haien artean bere anaia Paul Claudel poetarena.[2]

Ezagutza aroa

1882an Paul Duboisek Arte Ederren Eskolan onartu zuen[3] eta 1883an Parisera iristen da Colarossi Akademian bere teknika hobetzen ikasteko prest. Bertan bere irakaslea izango den Auguste Rodin ezagutzen du. Hurrengo urtean honen lantegian laguntzaile bezala sartzen da; Rodinentzat posatuko du honela artistaren lan kopuru askoren abiapuntu eta inspirazio bilakaturik.[4] Camillek Infernuko Atea lan preziatuaren eskulturen errealizazioan parte hartuko du. Maisu eta musaren artean elkar-idatzi ziren gutunengatik argitu da maitaleak izan zirela, eta 1886an Rodinek Camillen bustoa egiten du.[5] 1892an Camillek bere burua Rodinekin duen harremana moztera behartuta ikusten du, Auguste Rose Beuretekin ezkonduta dagoelako.

Camillek bere obretan manifestatuko duen jeloskortasuna alde batera utzita, Rodinek sekulako promozioa emango dio Claudeleri eta hainbat arte egunkaritan edota erakusketetan parte hartzea lortuko du. Beranduago Camillek krisi emozional bat izan zuen eta bere lantegian giltzapeturik egon zen 1905ean bere azken esposizio nagusia egin zuen arte.[6]

Heriotza

Bere krisiak areagotzen joan ziren eta 1913aren martxoak 3an bere aita hil ondoren, martxoak 10ean Ville-Évrardeko Ospitale Psikiatrikoan sartu zuten. Camillek bertan giltzapeturik igaro zituen bere bizitzako azken hogeita hamar urteak. 1943an hil zen[7] eta izenik gabeko hilobi batean lurperatu zuten[8] Montdevergues instituzio mentaleko hilerrian hurrengo zenbakiekin: 1943 -n392.

Lan esanguratsuak

Eskultura

IzenburuaUrteaKokapenaMaterialaDimentsioak
Rodinen bustoac. 1882Rodin Museoa ParisTerrakota10.5×37.3x16.4 cm
Zutikako emakumearen gorputz-enborra (Torse de femme debout)1888Kolekzio pribatuaBrontzea49×35 cm
Sakountala (Vertumno eta Pomona)1888 (hasia) marmolez egina 1905eanRodin Museoa ParisMarmola91×80.6x41.8 cm
Cloto (Camille Claudel)1893Rodin Museoa ParisIgeltsua89.9×49.3x43cm
Zakur gosetia1893Soumaya Museoa Mexiko HiriaBrontzea kafe patinarekin15.2×25.8x11.4 cm
Heldu adina (L'Age mûr)c. 1898 Brontzean urtua 1913anRodin Museoa ParisBrontzea120×181x70cm
Hiztunak (Les Causeuses)1897Rodin Museoa ParisOnize eta Brontzea44.9×42.2x39cm
Olatuac. 1897Soumaya Museoa Mexiko HiriaBrontzea kafe eta berde patinarekin60.5×46x61cm
La grande valsec. 1898 Brontzean urtua 1913anSoumaya Museoa Mexiko HiriaBrontzea120×181x70cm
Zoria (Camille Claudel)1900Kolekzio pribatuaBrontzea48×35x17cm
Mintzalariak edo Berritsuak (Les Bavardes)c 1905Soumaya Museoa Mexiko HiriaMarmola21.3×29x23.9 cm

[9][10]

Camille Claudel Museoa

Camille Claudeleri eskeinitako museoa Nogent-sur-Seinen

Musée Camille Claudel (izen ofiziala frantsesez) 2017ko martxoan Frantziar museo nazional berri gisa sortu zen. Claudelen lanari eskainitako proiektu gauzatu bat da non Claudel familiaren etxea Nogent-sur-Seinen museo bilakatzea lortu den. Museoa eskulturgilearen laurogeita hamar bizirik dirauten ondare artistikoen erdiarekin osatzen da.[11]

Erreferentziak