Club de Remo Chapela

Club de Remo Chapela Galiziako Redondela udalerrian dagoen Chapela auzoko arraun elkartea da, Pontevedra probintzian. Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuten gizonezkoek 2012. urtean eta emakumezkoek 2021. urtean.

Club de Remo Chapela
Sorrera1984
HerriaGalizia Chapela, Redondela, Pontevedra
LehendakariaGalizia Antonio Viaño
EntrenatzaileaGalizia Santiago Núñez Paredes
Patroia(k)Galizia Hugo Peres Covelo
Kolorea(k)     laranja
Trainerua     Arealonga
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxaez
20235.a (Galiziako A Liga)
Webguneawww.crchapela.com

Historia

1984an sortu zen Club de Remo Chapela eta hamarkadaren bukarean nahiko ondo ibili zen Galizia aldeko estropadetan bandera batzuk irabazi zituelarik, Moaña (1987), Bueu (1988), Bayona (1988). 1990an Espainiako Traineru Txapelketako finalean sartu zen eta laugarren egin zuen. Hurrengo urteetan Galiziako bigarren ontzia izan zen Meiraren atzetik.

Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga sortu zenetik bertan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bigarren 2008, 2011 eta 2012an. Azken urte hau berezia izan zen klubarentzat izan ere Galiziako Ligan bigarren egin arren lehenengoarekin puntuz berdinduta gelditu zen baina sari handiena Kontxako Banderarako sailkapena lortzea izan zen. 2013an hirugarren egin du Galiziako Liga. Hau izan da Fran Gonzalez entrenatzaile-patroiarekin egindako azken denboraldia.

2014an makalago ibili zen eta zazpigarren bukatuz maila galdu zuen. 2015ean hirugarrena izan zen Galiziako B Ligan baina kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligara igo zuten. 2018an maila galdu zuen eta 2022an itzuli zen A Ligara, laugarren postu txukuna lortuz. 2022an eta 2023an hirugarren egin zuen partaidetza pobrea izan zuen Espainiako txapelketatan. 2023an bigarren traineru bat osatzeko besteko jendea izan zuen eta B Ligan aritu zen.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Zazpigarrena (1): 2012.
  • Sailkatua (1): 2012.

Ligak

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Hirugarren (2): 2022, 2023..

Galiziako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (4): 1990, 1991, 1992 eta 1993.

Gainontzeko estropadak

Azken denboraldiak

UrteaLigaEspainiaKontxa
2003Galiziako Liga, 11.a
2004Galiziako Liga, 4.a
2005Galiziako Liga, 12.a
2006Galiziako Liga, 12.a
2007Galiziako Liga, 5.a
2008Galiziako Liga, 2.a
2009Galiziako Liga, 3.a
2010Galiziako Liga, 4.a
2011Galiziako Liga, 2.a
2012Galiziako A maila, 2.a7.a
2013Galiziako A maila, 3.a4.a
2014Galiziako A maila, 7.a
2015Galiziako B maila, 3.a
2016Galiziako A maila, 8.a
2017Galiziako A maila, 10.a
2018Galiziako A maila, 12.a
2019Galiziako B maila, 7.a
2020Galiziako B maila, 5.a
2021Galiziako B maila, 7.a
2022Galiziako A maila, 4.a3.a
2023Galiziako A maila, 5.a3.a

B trainerua

Club de Remo Chapela B
Palmaresa0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
20234.a (Galiziako B Liga)

2023. urtean B trainerua atera zuen harrobian arraunlari ugari zituelako. Galiziako B Ligan aritu zen eta bigarren postua ere lortu zuen jardunaldi batean, Muros de San Pedroko banderan hain zuzen ere.

UrteaLiga
2023Galiziako B maila, 4.a

Emakumezkoen trainerua

Club de Remo Chapela
Entrenatzailea Francisco Lago
Patroia(k) Olalla Martínez Carballo
Kolorea(k)          laranja eta zuria
Trainerua     Arealonga
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
2 Espainiako Txapelketa
1 Galiziako Liga
2023: Kontxaez
20231.a (Galiziako Liga)

Rias Baixas

Chapelako arraunlariak 2008 eta 2009 urteetan Sociedad Deportiva Rias Baixas taldearen parte izan ziren. Hauek dira bi denboraldi haietan lorturiko emaitza nagusiak:

Chapela

2015ean trainerua osatzea lortu zuten eta Galiziako Ligan aritu ziren. Hirugarren postuan amaitu zuen baina Cabo da Cruz aurkeztu ez zen estropada irabazi zuten. 2016an bigarrena izan zen eta 2017an berriz hirugarrena. 2018an ez zuen trainerurik atera.

2021ean Galiziako Liga irabaztear egon zen, puntu bakarreko atera baitzion Cabo da Cruz txapeldunak. Teresa Herrera estropada ospetsua irabazi zuen eta denboraldia borobiltzeko Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu ziren.

2022an Espainiako Txapelketa irabazi zuten eta Ligan 2. eginez Euskotren Ligara igo zen baina uko egin zion txartelari. Denboraldia borobiltzeko Kontxako Banderara sailkatu zen bigarren urtez jarraian.

2023an Ligako traineru indartsuena izan zen eta bigarren aldiz jarraian Espainiako txapelketa irabazi zuen. Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzigarren denbora egin zuen eta ez zen sailkatu. Galiziarren artean traineru onena izan zen.

Kontxako Bandera

Ligak

Txapelketak

Banderak

  • Concello da Chapela (1): 2015.
  • Concello de Oleiros (2): 2021, 2023.
  • Concello de Ribeira (1): 2021.
  • Teresa Herrera Bandera (2): 2021, 2023.
  • Gran Premio Fandicosta (1): 2022.
  • Concello de Rianxo (2): 2022, 2023.
  • Asturiasko Printzesaren Bandera (2): 2022, 2023.
  • Concello de As Pontes (1): 2023.
  • Concello de Redondela (1): 2023.
  • Concello de Cesantes (1): 2023.
  • Bandeira Alicursa (1): 2023.
  • Bandeira Reganosa (1): 2023.
  • Concello de Ares (1): 2023.

Trainerillak

Batelak

Azken denboraldiak

UrteaLigaKontxaGaliziako txap.Espainiako txap.
2015Galiziako Liga, 3.a-2.a
2016Galiziako Liga, 2.a-2.a
2017Galiziako Liga, 3.a-?
2018ez
2019Galiziako Liga, 6.a-?
2020Galiziako Liga, 5.a-?
2021Galiziako Liga, 2.a7.a2.a
2022Galiziako Liga, 2.a8.a2.aTxapelduna
2023Galiziako Liga, 1.a-3.aTxapelduna

Kanpo estekak