Club de Remo Náutico de Riveira

Club de Remo Náutico de Riveira Ribeirako (A Coruña) arraun taldea da.

Club de Remo Náutico de Riveira
(emakumezkoak)
Sorrera2013
HerriaGalizia Ribeira, Coruña
EntrenatzaileaGalizia Jesús Vidal Silva
Patroia(k)Galizia Raquel Rodríguez
Kolorea(k)          beltza eta zuria
Trainerua          Sálvora
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 Galiziako Liga
2 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Liga7.a (Galiziako Liga)
Webguneawww.facebook.com

Emakumezkoen trainerua

2013 urtean sortu zen eta emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu ditu. Galiziako txapelketak lortu ditu eta birritan egin zuen hirugarren Kontxako Banderan. Espainiako txapeldunordea ere izan zen behin.

Náutico de Riveira, emakumezkoen trainerua.

2017an emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu zituen, Espainiako Trainerilla Txapelketan podiumak lortuz. Club de Remo Mecos taldearekin bat egin eta trainerua uretaratu zuen. Galizian nagusi izan ziren eta Kontxako Banderan hirugarren postua eskuratu zuten.

2018an Nautico de Riveirak traineru propioa atera zuen eta SD Tirán taldearen Ruly trainerua erabili zuen. Bigarren aldiz hirugarren postua eskuratu zuen Kontxako Banderan. 2019 denboraldian Ligan ez aritzea erabaki zuen denboraldia osatzeko arraunlari eskasia baitzuen, baina txapelketetan aritu zen. Galiziako eta Espainiako txapeldunordea izan zen. Teresa Herrera Bandera irabazi zuen eta Kontxarako ere sailkatu zen, baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Urte horretan Ares taldearen Santa Olalla de Lubre trainerua erabili zuen.

2020ko urtarrilean traineru berria estrenatu zuen, zuria eta beltza, Branka enpresan egindakoa, 2020an ordea ez zuen eskifaia osatzerik lortu eta 2021ean itzuli da.

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (2): 2017, 2018.
  • Sailkapen estropada (1): 2018.
  • Sailkatua (3): 2017, 2018, 2019.

Emakumezkoen Traineru Liga

Txapelketak

Banderak

  • Teresa Herrera Bandera (3): 2017, 2018, 2019
  • Oleirosko Bandera (1): 2017.
  • O Groveko Bandera (1): 2017.
  • Vilaxoango Bandera (2): 2017, 2018.
  • Redondelako Bandera (1): 2017.
  • Ferrolgo Bandera (1): 2017.
  • Baionako Bandera (1): 2018.
  • A Pobrako Bandera (1): 2018.
  • Concello de Oleiros (1): 2018.
  • Concello de Boiro (1): 2018.
  • Concello de Riveira (1): 2018.
  • Mugardoseko Bandera (1): 2018.
  • Concello de Ares (1): 2018.

Batelak

Trainerillak

Denboraldiak

UrteaLigaKontxaGaliziako Txap
2017Galiziako Liga, 1.a3.a1.a
2018Galiziako Liga, 1.a3.a1.a
2019Ligarik ez7.a2.a
2020ez
2021Galiziako Liga, 5.a-4.a
2022Galiziako Liga, 7.a

Gizonezkoen trainerua

Club de Remo Náutico de Riveira
(gizonezkoak)
Kolorea(k)          beltza eta zuria
Trainerua          Mar de Sagres
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Galiziako Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
20235.a (Galiziako B Liga)
Webguneawww.facebook.com

2023an atera zuen lehen aldiz gizonezkoen trainerua eta B Ligan aritu zen.

UrteaLiga
2023Galiziako B maila, 5.a

Kanpo estekak