Cree hizkuntza

Creera[1] edo cree hizkuntza hainbat dialekto amerindiarrek osatzen duten algonkin hizkuntza da. Cree amerindiar herriaren hizkuntza da. Kanadan hiztun ugari ditu, baina Ipar-mendebaldeko lurraldeetan bakarrik da ofiziala.

Cree hizkuntza
ᐃᔨᔨᐤ ᐊᔨᒧᐎᓐ' — nēhiyawēwin
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKanada Kanada
Hiztunak117.410
EskualdeaIpar-mendebaldeko lurraldeak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indigenous language (en) Itzuli
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Algic languages (en) Itzuli
Algonkin hizkuntzak
Central Algonquian (en) Itzuli
Cree-Montagnais-Naskapi (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Canadian Aboriginal syllabics (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1cr
ISO 639-2cre
ISO 639-3cre
Ethnologuecre
Glottologcree1271
Wikipediacr
IETFcr

Dialekto ugari dituenez, hizkuntza horren jatorrizko izenak ugari dira: nēhiyawēwin, nīhithawīwin, nēhinawēwin, ᓀᐦᐃᔭᐍᐏᐣ, nehirâmowin, nehilawewin, leluwewn, innu-aimûn, iynu-ayamûn eta iyiyiw-iyimiwin.

Dialektoak

Cree hizkuntzaren dialektoak cree etniaren talde bakoitzak hitz egiten duen aldaeraren arabera sailkatzen dira.

Talde etnikoaDialektoa
NaskapiakNaskapi mintzaira
AttikamekwakAttikamekw mintzaira
Innuak (edo montagnaisak)Innuera
James badiako creeakJames badiako cree mintzaira
Mooseko creeakMooseko cree mintzaira
Zingiretako creeakZingiretako cree mintzaira
Basoetako creeakBasoetako cree mintzaira
Ordokietako creeakOrdokietako cree mintzaira

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak