Deutsche Welle

nazioarteko hedabide publikoa, Alemaniatik mundura berriak eta beste edukiak Internet, irrati eta telebistaren bidez zabaltzen ditu

Deutsche Welle ([ˈdɔʏtʃə ˈvɛlə], "Alemaniar uhina" alemanez) edo, akronimo eran, DW, Alemaniako estatuak kontrolatutako nazioarteko hedabide publikoa da, Alemaniako zerga aurrekontu federalak finantzatua. [1] Zerbitzua 30 hizkuntzatan eskuragarri dago. Satelite bidezko telebista zerbitzuak eta irrati zerbitzuak eskaintzen ditu ingelesez, alemanez, gaztelaniaz (amerikarraz, ez europarraz) eta arabieraz, besteak beste. [2] Haren lana Deutsche Welle Legeak arautzen du[3], eta lege horren araberea, DWren edukiak garaian garaiko gobernuaren eraginetik independentea da. European Broadcasting Union (EBU) kidea da. [4]

Deutsche Welle
Made for minds.
Datuak
Izen laburraDW
Motahedabidea, broadcaster (en) Itzuli, telebista kanala, public-law institution (en) Itzuli, irrati-estazioa, specialty channel (en) Itzuli, state media (en) Itzuli, international broadcasting (en) Itzuli eta Albiste-agentzia
Jarduera sektoreateledifusioa eta kazetaritza
HerrialdeaAlemania
Jarduera
KidetzaARD, German Media Council (en) Itzuli, Informations-Verarbeitungs-Zentrum (en) Itzuli, German Commission for UNESCO (en) Itzuli, Europako Irrati-Telebista Batasuna eta ITU Telecommunication Standardization Sector (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaingeles eta aleman
Agintea
ZuzendariaPeter Limbourg (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2003–)
Legezko formapublic-law institution (en) Itzuli
JabeaARD
Zeren jabe
qantara.de (en) Itzuli eta DW News (en) Itzuli
Historia
Sorrera1953ko maiatzaren 3a
webgune ofiziala
Facebook: dw.deutschewelle Twitter: dw_espanol Instagram: dw_deutschlernen Youtube: UCknLrEdhRCp1aegoMqRaCZg Edit the value on Wikidata

Aldizka eguneratutako artikuluak eskaintzen ditu albisteen webgunean. Bere zentro propioa zuzentzen du nazioarteko bitartekoak garatzeko: DW Akademia. Irratiaren helburuak hauek dira: albiste fidagarrien estaldura sortzea, alemanera sarbidea ematea eta herrien arteko ulermena sustatzea.[5]

1953tik transmititzen du. Egoitza nagusia Bonnen du hasieratik, eta oraindik ere han sortzen dira irratsaioak. Dena den, telebistarako eduki ia guztiak Berlinen ekoizten dira. Bai Bonnen, bai Berlinen, bi ekoizpen zentroetan sortzen dira DWko berrien webgunerako edukiak.

YouTube webgunearen bidez eta eduki digitalen ekoizlea da, gailu mugikor eta erreproduzitzaile batzuen bidez ikus daitezke zuzeneko berrien hornitzailea ere bada.

2019tik aurrera, 1.500 langile eta 60 herrialdetako 1.500 freelance inguru ari dira lanean Deutsche Wellerentzat, Bonn eta Berlineko bulegoetan.[6]

Logoak

Hedabidean erabiltzen diren hizkuntzak

HizkuntzaHasieraUtziaOharrak
alemana1953[7]telebista
Ingelesa *1954[7]Irratia eta telebista
frantsesa *Irratia
gaztelaniatelebista
portugesaIrratia
arabiera1959[8]telebista
persiera1962[9]
turkiera
errusiera
poloniera *
txekiera *2000[10]
eslovakiera2000[10]
hungariera *2000[10]
serbokroaziera1992[11]
swahilia1963[9]Irratia
hausaIrratia
indonesiera
bulgariera
errumaniera *
esloveniera2000
grekoa1964[9]Irratia
haziera
bengaliera
urdua
Italiera *1998[12]
txinera1965[13]
amhareraIrratia
sanskritoa19661998
japoniera1969[13]2000[10]
makedonioa
paxtunera1970[14]Irratia
dariaIrratia
serbiera1992[11]
kroaziera
albaniera
bosniera1997:[12]
daniera *19651998[12]
norvegiera *
suediera *
neerlandera *1967
ukrainera2000[10]
bielorrusiera2005[15]2011 baino lehen

 * neurri batean Deutschlandfunk (1993 arte)

DW Akademie

DW Akademie Deutsche Welle nazioarteko zentroa da, komunikabideetako aholkularitza eta kazetaritza-prestakuntza garatzeko. Trebakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie mundu osoko bazkideei. Irratiekin, komunikabide-erakundeekin eta unibertsitateekin lan egiten du, bereziki garapen-bidean eta trantsizio-bidean dauden herrialdeetan, komunikabide libre eta independenteak sustatzeko. Alemaniako Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Ministerio Federalak finantzatzen du, batez ere, lana.[16] Beste babesle batzuk Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministerioa eta Europar Batasuna dira.

Erreferentziak

Bibliografia

  • McPhail, Thomas L. Global Communication: Theories, Stakeholders, and Trends. 2006, Blackwell Publishing. ISBN 1-4051-3427-5.
  • Wallis, Roger, and Stanley J. Baran. The Known World of Broadcast News: International News and the Electronic Media. 1990, Routledge. ISBN 0-415-03604-6.
  • Wood, James. History of International Broadcasting. 2000, Institution of Engineering and Technology. ISBN 0-85296-920-1.

Kanpo estekak