Eztei urteurren

Diamantezko ezteiak» orritik birbideratua)

Eztei urteurrena (edo ezkontza urteurrena) ezkontzatik urte kopuru zehatza bete den eguna da. Urtero, ezkontza oroitzeko unea izaten da ezkontideen artean, eta ohikoa izaten da opari bat jasotzea edo ospakizun bat egitea (afari bat jatetxean, adibidez).

Urtemugak pribatuan egin ohi dira, salbu-eta 25, 50 eta 75. urteurrenetan, horietan jai bat egiten baita gonbidatuekin. Ohikoa da, halaber, ezkontideek oroimenezko opari bat jasotzea beren senide eta lagunengandik. Urteurren hauek izen berezia dute:

Erlijioren bat dutenek, ohitura dute beren sinesmenen arabera ospakizunen bat egitea.

Hedaduraz, eztei urteurrenak ere deitzen dira (urrezko, zilarrezko era platinozko ezteiak), erakundeen, ekitaldien edo pertsona baten izaeraren urtemugetan[1].

Izenak

Herri ohituren arabera, ezkontza-urteak material batekin lotzen dira (landarea, animalia edo minerala, adibidez), edo baita lore, zuhaitz edo metal batekin ere. XIX. mendean, zerrenda horien aipamena almanaketan[2] edo prentsa herrikoian aurki zitekeen.

Herrialdearen edo testuinguaren arabera, aldaera batzuk daude.

UrteurrenaIzena
(aldaera desberdinak tradizioen arabera)
1Papera/Kotoia
2Kotoia/Larrua
3Larrua/Garia
4Lihoa/Argizaria
5Zura
6Burdina
7Artilea
8Brontzea/Mitxoleta
9Buztina/Faiantza
10Aluminioa/Eztainua
11Altzairua/Korala
12Zeta
13Parpaila/Mugeta
14Bolia/Beruna
15Kristala
16Huntza/Zafiroa
17Irisa/Arrosa
18Kuartzoa/Turkesa
19Atxaparra/Kretona
20Portzelana
21Haritza/Opaloa
22Kobrea/Brontzea
23Ura/Berilioa
24Granitoa/Satina
25Zilarra
26Arrosa/Jadea
27Arbeltxa/Kaoba
28Anbarra/Nikela
29Granatea/Belisa
30Perla
31Ebanoa
32Kobrea
33Eztainua
34Mitxoleta
35Korala
36Silexa
37Harria
38Jadea
39Agata
40Errubia
41Topazioa
42Jaspea
43Opaloa
44Turkesa
45Zafiroa
46Nakarra
47Amatista
48Feldespatoa
49Zirkonioa
50 Urrea
55Esmeralda
60Diamantea
65Platinoa
70Titanioa
75 Brillantea / Platinoa / Diamantea

(erabileraren arabera)

80Haritza
85Marmola
90Granitoa
95Onizea
100Hezurra

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak