Elgeako mendilerroa

Euskal Herriko mendilerroa

Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago. Iparraldean ditu Gipuzkoako Debagoieneko Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerriak; eta hegoaldean, Arabako Lautadako Arratzua-Ubarrundia, Burgu eta Barrundia.

Elgeako mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAumategi
Garaiera1.191 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′12″N 2°29′38″W / 42.93675°N 2.49393°W / 42.93675; -2.49393
Honen parte daAizkorri-Aratz
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Betizu behiak, elurtutako Elgeako mendilerroaren gainetan. Atzean, Elgeako zentral eolikoko zenbait haize-errota.
Elegeako mendilerroa Ixonatik

Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.

Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.

Historiaurrea

Historiaurreko garaietatik, Elgea-Artia izeneko estazio megalitikoaren zati bat dugu tontor hauetan, Mugarriluzeko zutarria eta Mugarriaundikoa alde batetik eta Elgea I eta Artasoko trikuharriak eta Elgea II-ko tumulua bestetik.

Aro garaikidea

Aro garaikidean bestela 2000an Elgeako zentral eolikoa jarri zuten mendilerroaren gainaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri den lehen parke eolikoa da, eta 660 kW-ko 37 sorgailu eoliko ditu; guztira, 24.42 MW-ko potentzia du instalatuta.

Fauna

Faunari dagokionez, Elgeako mendilerroan Arabako azken betizuak larretzen dira.

Mendiak

  1. Aumategigaña edo Saiturri, 1.192 m[1][2] 42°57′53″N 2°28′57″W / 42.9647839°N 2.4825576°W / 42.9647839; -2.4825576 (Araba eta Gipuzkoa)
  2. Gaboño, Gaboñu edo Artia, 1.176 m 42°57′24″N 2°25′32″W / 42.9565701°N 2.4256541°W / 42.9565701; -2.4256541 (Araba eta Gipuzkoa)
  3. Sekillaga, 1.152 m 42°57′31″N 2°26′14″W / 42.9585003°N 2.4371732°W / 42.9585003; -2.4371732 (Araba eta Gipuzkoa)
  4. Keixtui-Gaña, 1.132 m 42°57′33″N 2°24′53″W / 42.9590894°N 2.414584°W / 42.9590894; -2.414584 (Araba eta Gipuzkoa)
  5. Mugarriluze, 1.111 m 42°57′39″N 2°30′24″W / 42.9609101°N 2.5066704°W / 42.9609101; -2.5066704 (Araba eta Gipuzkoa)
  6. Bizkarlatza, 1.095 m 42°58′28″N 2°30′36″W / 42.9744679°N 2.5099345°W / 42.9744679; -2.5099345 (Gipuzkoa)
  7. Mentazpi, 1.094 m 42°57′38″N 2°29′47″W / 42.9604923°N 2.4964813°W / 42.9604923; -2.4964813 (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
  8. Burgamendi, 1.081 m 42°57′23″N 2°26′54″W / 42.9564842°N 2.4484708°W / 42.9564842; -2.4484708 (Araba eta Gipuzkoa)
  9. Mirubixkar edo Mirubizkar, 1.048 m 42°57′30″N 2°27′24″W / 42.9584233°N 2.4566434°W / 42.9584233; -2.4566434 (Araba eta Gipuzkoa)
  10. Pagobedeinkatuta edo Pagobedeinkatua, 1.017 m 42°58′25″N 2°31′20″W / 42.9735115°N 2.5222791°W / 42.9735115; -2.5222791 (Gipuzkoa)
  11. Makatzgain, 996 m 42°58′37″N 2°32′07″W / 42.9768884°N 2.5354123°W / 42.9768884; -2.5354123 (Gipuzkoa)
  12. Urdingain edo Arriurdin, 992 m 42°58′18″N 2°32′06″W / 42.9717984°N 2.5348865°W / 42.9717984; -2.5348865 (Araba eta Gipuzkoa)
  13. Elgeamendi edo Albiturri, 944 m 42°57′04″N 2°32′17″W / 42.9512258°N 2.5381307°W / 42.9512258; -2.5381307 (Araba)
  14. Urkitza, 915 m 42°57′55″N 2°32′26″W / 42.9651825°N 2.5404271°W / 42.9651825; -2.5404271 (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
  15. Miritxa, 885 m 42°56′53″N 2°32′48″W / 42.9479642°N 2.5467114°W / 42.9479642; -2.5467114 (Araba)
  16. Arkamo, 875 m 42°57′13″N 2°32′55″W / 42.9534828°N 2.5485833°W / 42.9534828; -2.5485833 (Araba eta Gipuzkoa)
  17. Usako Atxa, 912 m 42°57′39″N 2°33′32″W / 42.9608798°N 2.5587916°W / 42.9608798; -2.5587916 (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
  18. Troke, 899 m 42°57′46″N 2°33′58″W / 42.9627175°N 2.5660371°W / 42.9627175; -2.5660371 (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
  19. Galbarrain, 831 m 42°57′48″N 2°34′24″W / 42.9632212°N 2.5734253°W / 42.9632212; -2.5734253 (Araba eta Gipuzkoa arteko mugan)
  20. Urpaso, 756 m 42°57′36″N 2°34′42″W / 42.9600980°N 2.5783530°W / 42.9600980; -2.5783530 (Araba)

Erreferentziak_

Ikus, gainera

Kanpo estekak