Elizondo

Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Artikulu hau Baztango herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elizondo (argipena)».

Elizondo Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerriko handiena eta erdigunea. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berro eta Beartzun. 2022 hasieran, 3536 biztanle zituen.[1]

Elizondo
 Euskal Herria
Elizondoko ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31700
Herritarraelizondoar
Geografia
Koordenatuak43°08′49″N 1°31′02″W / 43.14681°N 1.51711°W / 43.14681; -1.51711
Garaiera200 m
Demografia
Biztanleria3.519 (2020:  63)

Biztanleria

Elizondoko biztanleria[1]
194019501960197019811991200020102020
213221532272284829003246310235433519

Ekonomia

Zerbitzu-sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza), industria eta eraikuntza dira herriko ekonomi jarduera nagusiak.

Azpiegiturak

Garraioa

La Baztanesa autobus enpresak Elizondo-Iruñea eta Elizondo-Donostia lineak ditu.

Kultura

Euskara

Elizondoko Rafael Lizasoain[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Elizondon[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.

Festak eta ospakizunak

Elizondoko bestak Done Jakue Egunez, uztailaren 25ean ospatzen dira.

Bestalde, urtero Done Jakue aurreko edota ondorengo igandean Baztandarren Biltzarra ospatu ohi da, Baztango 15 herrien arteko anaikidetza jaialdia.

Udaberriko feriak Aste Santu ondoko ostiralean izaten dira, eta udazkenekoak San Lukas (urriak 18) ondoko igande ondoko ostiralean.

Kaleko eskulturak

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.


Ondarea

Elizondar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Elizondo
Antzanborda | Beartzun | Berro | Etxaide