Bidasoan gora

euskarazko liburua

Bidasoan gora Eneko Aizpuruak 2020an plazaratu zuen saiakeraren izenburua da. Bidaldi liburu gisa idatzita, Bidasoa ibaian zeharreko etapa desberdinak azaltzen ditu, leku horien inguruko ausnarketak eta datuak biltzen. Egileak 2019an Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika historia hurbilaz idazteko beka lortu zuen lan hau idazteko.

Bidasoan gora
Jatorria
Egilea(k)Eneko Aizpurua
Argitaratze-data2020
IzenburuaBidasoan gora
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-1360-000-0
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaBidasoa

Laburpena

Liburuak oinez egindako bidaldi baten narrazioa da. Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen gertaerak Espainiako Gerra Zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak… Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo txikiak eta gogoeta sakonak, guztiak nahasturik liburu atsegina osatzeko.[1]

Baina ez da bidaia kronika hutsa, saiakera baizik, literatura lan bat.[2] Egileak iturri askotatik edan du: ekologismoa, historia, literatura, etnografia...[3]

Iritzi ugari

Liburuak ez da bakarrik bidaide liburua edo kronika. Egileak gai desberdinetaz iritzi asko ematen ditu; politika, biolentzia, borroka armatua, tortura, migrazioa dira horietako batzuk. Iritzi horiek sarritan polemikoak izan daitezke.

Kapituluetako tokiak eta protagonistak

Kapitulu bakoitzean Bidasoa ibaiko toki edota protagonista bat lantzen du liburuak. Hauek dira kapituluen izenburuak, non kokatzen den, eta zeintzuk diren protagonistak.

Kapituluetako tokiak eta protagonistak
#IzenburuaNon , nor
1.PaduranTxingudi, ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia. Plaiaundi, Jaitzubia. Ramon Iribarren ingeniaria
2.Flumines adversus melancholiaIbaiko ura, Alvaro Cunqueiro idazle eta kazetari galiziarra[4][5]
3.Epte ibaiko makalen bila poxpolo lantegiko tximinia aurkituTxingudiko margolariak (Gaspar Montes Iturrioz, Jose Salís Camino, Ramiro Azkue). Irungo emakume poxpologileak, 1931ean soldata-berdintasuna lortu zuen.
4.Florentino Goikoetxearen arrastoanComète sarea. Kattalin Agirre, Florentino Goikoetxea mugalariak eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kideak
5.Gogo-aldartearen paisaiak ez dira paisaiaren gogo-aldarteakTxingudiko paisaia. Ramon Saizarbitoria, Niels Lyhne eleberria, W. G. Sebald, V.S. Naipaul idazlea (Trinidad eta Tobagokoa), Bernardo Atxagaren On Pedro pertsonaia
6.Iraganeko lokatz usainak sudur mintzetanIrun, Luis de Uranzu idazle historiazalea,[6] Dolores salis eskultorea. Beraun kale-baserria. Bidasoko uharteak: Galera, Hirukanale eta Santiago Aurrea
7.Bidasoko zumirikiaKonpantzia (Faisaien uhartea)
8.Portugesen ezkutuko Bidasoa1960ko eta 1970eko hamarkadetako portugesen migrazioa. Rosa Arburua, Euskal Herriko Mugaz gaineko portugesen pasan.[7] Xalbador bertsolaria. Ezpeleta. Pablo Antoñana. Justo Mihura Maskotena pasatzailea. Victor Pereira idazle portugesa.
9.Sorbeltzen atzetik askatasunaren bide eta ihesbideetan barrenaSorbeltza, Afrikar migratzaileak, Aristides de Sousa Mendes ("Schindler portugaldarra", 30.000 pertsona salbatu zituen kontsul errebeldea)
10.Bidasoa, puta zahar eta maitaleExtefana Irastorza
11.Bidasoko trenbide zaharreanIrun-Elizondo burdinbide zaharra
12.Endarlatsako bidegurutzean.Endarlatsa
13.Muga "naturalak"Joan Batista Azkonagerre idazlea, Atekagaitz pasabidea
14.Oroitarri baten inguruan itzulinguruka.Santa Krut apaiza, Bigarren Kalistaldia, Endarlartsako kuartela
15.Endarlatsako tuneleanEndarlatsa, Mikel Zabalza, Eduardo Lopez
16.Izokinak itzultzen dira sorburura.Izokina
17.BeraBera herria. San Migel zubia, Isidoro Fagoaga tenorra, Juan Errandonea jakintsua
18.Pío barojak eta Aitzolek beratik Lesakarako bidean topo egin zutenekoaPio Baroja eta Jose Ariztimuño (Aitzol) idazleak, Beratik Lesakarako errepidea.
19.Herraren loreakPirineoetako gotorlekuak, preso-batailoiak. Lesaka, Eladio Esparza, Olentzero
20.Heriotzaren triangelu bukolikoaIgantzi, San Juan Xar toki mitologikoa. Bera-Etxalar-Igantzi triangelua gerra zibilean
21.EtxalarEtxalar, Manuel Aznar (1894-1975), espainiar politikaria, Jose Maria Aznarren aitona. Geralt Blancourt, migratzaile portugesak, kontrabandoa, usategiak
22.Ogiaren oreaz memoria mamitzenEtxalar, okindegi artisaua
23.Iturbururik gabeko ibaiaSunbillako zubia, Donestebeko Galbaraialde zubia, Laxoa pilota-jokoa, Tiburtzio Arrastoa
24.Ezkurra ibaiadarraEzkurra ibaia, Elgorriaga, Ituren, Aurtitz, Zubieta. Edorta Amurua errotaria, Mehdi Ben Marka marokoar independentista.
25.Malerrekako erroten xerkaMalerreka harana, Zubietako errota ... Infernuko Errota
26.Portugesen xendaLegasa, Urkidi, Meate, Bertiz, Plazazelai, Legate. Migratzaile portugesak.
27.Lakoizketako eroarekin solaseanJose Maria Apez, landare-jakintza
28.Bertizko paradisu hesidunaBertiz-eko parkea, lorategi botanikoa, Aizkolegi mendiko etxe behatokia, Pedro Ziga Maio, eta Dorotea Fernandez
29.Baztan ibarra
30.Euskal Arkadia galduaren bila.
31.Uholdeak Erratzu erraustu zuenekoaErratzu, uholdeak
32.Bittori EtxeberriaBittori Etxeberria abertzale eta ekintzailea
33.Amerikarrak GorramendinGorramendi mendia
34.XorroxinXorroxin ur-jauzia

Erreferentziak

Kanpo estekak