Espainiako zinema

Espainiako zinema herrialde horretako zinematografia-industriak sortzen du.

Historia

Hastapenak

Morena Clara musikala (1936).

Espainian izandako lehendabiziko zinema-ekitaldiak Madrilen izan ziren 1896ko maiatzean: Edwin Rousby hungariarrak hilaren 11n animatografo eta maiatzaren 13an Jean Busseretek Lumièretarren zinematografo erakutsi zituzten.[1]

Hurrengo urtean lehenengo espainiar filmak egin zituzten: Joseph Sellierrek El Entierro del General Sánchez Bregua (1897) eta Eduardo Jimeno Correasek Salida de la misa de doce de la Iglesia del Pilar de Zaragoza (1899) grabatu zituzten.[2] Nazioartean ezaguna izan zen lehenengo espainiar zuzendari Segundo de Chomón izan zen, efektu berezietan aitzindaria izan zena.

1910eko hamarkadan «españolada» izeneko generoa sortu zen, 1980ko hamarkadaraino heldu zena. Hastapen haietan Nobleza baturra (1925), Vida de Cristóbal Colón y su descubrimiento de América (1917) edo Los misterios de Barcelona (1916) nabarmendu zen.

Florián Reyren La aldea maldita (1930) filmak Parisen ospea lortu zuen, Buñuel eta Dalí Un chien andalou estreinatu zuten bitartean.

Espainiako Bigarren Errepublikarekin batera, soinudun zinema heldu zen eta 1935erako 24 film grabatu zituzten, tartean La hermana San Sulpicio (1934) ospetsua.

Gerra Zibila eta gerra osteko zinema

Marisol haur-aktorea 1962an

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, espainiar zinemaren loraldia amatatu zen. Gerran, bando biek propaganda-zinemari ekin zioten eta gerra ostean, profesional asko erbesteratu ziren.

Frankismoak zentsura eta gaztelaniarako bikoizketa inposatu zituen. Hala ere, Ignacio F. Iquino (El difunto es un vivo, 1941), Rafael Gil (Huella de luz, 1941), Juan de Orduña (Locura de amor, 1948), Arturo Román, José Luis Sáenz de Heredia (Raza, 1942) edo Edgar Neville (La torre de los siete jorobados, 1944) bezalako zuzendariak sortu ziren.

1950eko hamarkadan zinemaldiak sortu zituzten: 1953an Donostiako Zinemaldia eta 1956an Valladolideko Seminci. Ladislao Vajdaren Marcelino pan y vino (1955) nazioartean arrakastatsua izateko lehenengo espainiar filma izan zen.

Neorrealismoren eragina nabarmena izan zen orduko zuzendariengan: Antonio del Amo, José Antonio Nieves Conde (Surcos, 1951), Juan Antonio Bardem (Muerte de un ciclista, 1955, eta Calle Mayor, 1956), Marco Ferreri (Los chicos, 1958, El pisito, 1959, eta El cochecito, 1960), José María Zabalza (Tambien hay cielo sobre el mar, 1956) eta Luis García Berlanga (Bienvenido, Mister Marshall, 1952, Calabuch, 1956, Los jueves, milagro, 1957, Plácido, 1961, eta El verdugo, 1963).

1960ko hamarkadan, ezkertiar zuzendariek lana lortu eta zenbait film egin zituzten: Mario Camus (Young Sánchez, 1964); Miguel Picazo (La tía Tula, 1964); Francisco Regueiro (El buen amor, 1963); Manuel Summers (Del rosa al amarillo, 1963) eta Carlos Saura (La caza, 1965).

Transitzioaren zinema

1970eko hamarkadan zentsura kendu eta destape eta landismo bezalako generoak sortu zituzten. Gerra eta frankismoa ere berrikusi zituzten: Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1976), El espíritu de la colmena (Víctor Erice, 1973), Pim, pam, pum... ¡fuego! (Pedro Olea, 1975) edo La escopeta nacional (Luis García Berlanga, 1978) film nabarmenak izan ziren.

José Luis Garcik 1982an espainiar zinemagile batek lortutako lehenengo Oscar Saria lortu zuen, Volver a empezar filmari esker. Filmen ekoizpena zeharo handitu zen eta ikus-entzuleek Fernando Colomo edo Fernando Truebaren «comedia madrileña», Álex de la Iglesia eta Santiago Seguraren umore beltza eta Pedro Almodóvarren melodramak ikusi zituzten. Gero Alejandro Amenábar edo Julio Médem bezalako zuzendariak sortu ziren.

1987an AACCEk urtero lan onenak saritzeko Goya Sariak sortu zituen.

Zifrak

UrteaIkus-entzule guztiak (milioi)Espainiar zinemaren ikus-entzule (milioi)%Filmik arrakastatsuenaIkus-entzule (milioi)% espainiar zineman
199392,58,69,07Kika1,011,6
199494,27,17,29La pasión turca1,216,9
199596,711,612,27El día de la bestia1,412,1
1996106,710,310,8Two Much2,120,2%
1997107,113,914,9Airbag2,114,1
1998119,814,113,3Torrente, el brazo tonto de la ley321,3
1999131,318,116Todo sobre mi madre2,513,8
2000135,313,411La comunidad1,611,9
2001146,826,217,9Los otros6,423,8
2002140,719,013,66El otro lado de la cama2,714,3
2003137,521,715,77La gran aventura de Mortadelo y Filemón5,022,9
2004143,919,313,43Mar adentro4,020,7
2005126,021,016,73Torrente 3, el protector3,616,9
2006121,618,715,47Alatriste3,317,6
2007116,915,713,47El orfanato4,432,8
2008107,814,3613,18The Oxford Murders1,429,93
2009110,017,4815,55Ágora3,4819,91
2010101,612,9312,12Tres metros sobre el cielo1,5712,14
201198,315,5215,59Torrente 42,6316,95
201294,218,2819,42Lo imposible5,9132,35
201378,6911,114,00Fast & Furious 61,4613,15
201487,9922,4125,5Ocho apellidos vascos9,441,95
2015---Ocho apellidos catalanes--

Erreferentziak


Kanpo estekak