Europako Futbol Txapelketa

Europako Futbol Txapelketa edo Eurokopa kontinente horretako selekzioen arteko norgehiagokarik garrantzitsuena da. Lau urtean behin jokatzen da. UEFAk antolatzen du.

Europako Futbol Txapelketa
Irudia
Motafutbol txapelketa
gertaera errepikakor
Indarraldi1960ko uztailaren 6a - 
Gertaeraren maiztasuna4 urte
KokalekuEuropa
AntolatzaileaUEFA
Partehartzaile kopuru24
Operazio eremuaEuropa
Kirolafutbol
Irabazlea
CF Nules (en) Itzuli
Osatuta

Webguneuefa.com…
Facebook: EURO2024 Twitter: EURO2024FRA Instagram: euro2024 TikTok: euro2024 Edit the value on Wikidata
Alemania eta Portugalen arteko partida 2012an.
Espainia eta Italiaren arteko finala 2012an.

Historia

Frantziar Federazioko idazkari orokor Henri Delaunay-k 1927an Europako txapelketa egiteko ideia plazaratu bazuen ere, bera hil eta handik hiru urtera, 1957-an, abiatu zen egitasmoa eta 1960an izan zuen lehen ekitaldia.

Ordutik hiruna garaipen lortu dituzte Alemaniak eta Espainiak. Hasiera batean, Eurokopa izena izan zuen baina gaur egun UEFA Europako Txapelketa (ingelesez UEFA European Championship) izena du.

Partehartzaileen kopurua aldatu izan da ekitaldi batetik bestera, orokorrean gehitzen joan da. Hasiera batean, lau talde izan ziren; 1980an, zortzi; 1996an, 16ra zabaldu zen. 2016an 24 selekziok jokatuko dute. Dena dela, parte hartuko duten selekzioek aurretik bi urtetan zehar sailkapen ligaxkak jokatzen dituzte eta horretan Europako selekzio ofizial guztiak aritzen dira, gaur egun, 54.

Trofeoa

Henri Delaunay Trofeoa da txapeldunak jasotzen duen garaikurra.

Palmaresa

UrteaEgoitzaIrabazleaEmaitzaBigarrenaHirugarrena
1960Frantzia SESB2 - 1 Jugoslavia Txekoslovakia
1964Espainia Espainia2 - 1 SESB Hungaria
1968Italia Italia1-1, 2-0 Jugoslavia Ingalaterra
1972Belgika Alemania Err. Fed.3 - 0 SESB Belgika
1976Jugoslavia Txekoslovakia2-2 (pen 5:3) Alemania Err. Fed. Herbehereak
1980Italia Alemania Err. Fed.2 - 1 Belgika Txekoslovakia
1984Frantzia Frantzia2 - 0 Espainia Danimarka
Portugal
1988Alemaniako Errep.Fed. Herbehereak2 - 0 SESB Alemania Err. Fed.
Italia
1992Suedia Danimarka2 - 0 Alemania Herbehereak
Suedia
1996Ingalaterra Alemania2 - 1 Txekiar Errepublika Ingalaterra
Frantzia
2000Belgika eta Herbehereak Frantzia2 - 1 Italia Herbehereak
Portugal
2004Portugal Grezia1 - 0 Portugal Txekiar Errepublika
Herbehereak
2008Austria eta Suitza Espainia1 - 0 Alemania Errusia
Turkia
2012Polonia eta Ukraina Espainia4 - 0 Italia Alemania
Portugal
2016Frantzia Portugal1-0 (luz) Frantzia Gales
Alemania
2020Europa Italia1 - 1 (pen 3:2) Ingalaterra Espainia
Danimarka
2024Alemania

Garaipenak

Podiuma

 
Alemania
1972, 1980, 1996
 
Espainia
1964, 2008, 2012
 
Frantzia
1984, 2000
 
Italia
1968, 2021

Dominak

Herrialdeetako emaitzar onenen mapa.
Herrialdea Garaipen urteak
Alemania331972, 1980, 1996
Espainia311964, 2008, 2012
Italia221968, 2021
Frantzia211984, 2000
SESB131960
Txekoslovakia111976
Portugal112016
Herbehereak101988
Danimarka101992
Grezia102004
Jugoslavia01
Belgika01
Ingalaterra01

Datu eta estatistikak

2016ko datuak barne.

Selekzioak

DatuaTaldea(k)
Txapelketa gehien irabazi dituena Alemania (3)
Espainia (3)
Partida gehien irabazi dituena Alemania (26)
Partida gehien irabazi dituena txapelketa batean Frantzia (5, 1984an eta 2000an)
Espainia (5, 2008an)
Partida gehien jokatu dituena Alemania (49)
Gol gehien sartu dituena Alemania (72)
Gol gehien sartu dituena txapelketa batean Frantzia (14, 1984an)

Jokalariak

2016ko datuak barne.Goleatzaile nagusia finaletan:

OrdJokalariaGolak
1 Michel Platini9
Cristiano Ronaldo9
2 Alan Shearer7
3 Patrick Kluivert6
Ruud van Nistelrooy6
Thierry Henry6
Nuno Gomes6
Zlatan Ibrahimović6
Antoine Griezmann6


Goleatzaile nagusia sailkapen fasea barne: Cristiano Ronaldo (29)

Partida gehien jokatu: Gianluigi Buffon (58)

Kanpo estekak