Hungariako futbol selekzio nazionala

Hungariako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da, gaur egun emaitza kaskarrak dituen arren 50. eta 60. hamarkadan izugarrizko taldea izan zuena.

Hungariako futbol selekzio nazionala
Herrialdea Hungaria
IzengoitiaMagyars (magyarrak)
ElkarteaHungarian Football Federation (en) Itzuli
SelekzionadoreaItalia Marco Rossi
KapitainaÁdám Szalai (en) Itzuli eta Balázs Dzsudzsák (en) Itzuli
GoleatzaileaFerenc Puskás (84)
FIFA kodeaHUN
FIFA sailkapena37
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Austria Austria 5 - 0 Hungaria Hungaria
Viena, 1902ko urriaren 12a
Emaitzarik onena
Errusia Errusia 0 - 12 Hungaria Hungaria
Mosku, 1912ko uztailaren 14a
Emaitzarik okerrena
Hungaria Hungaria 0 - 7 Ingalaterra Ingalaterra
Budapest, 1908ko ekainaren 10a
Parte-hartzailea
Poloniaren aurkako partida.

Historia

Hungaria lehenaldiko garaipenetatik bizi den selekzioa da. 1938an Munduko Futbol Txapelketako finalista izan zen, baina "urrezkoa aroa" 50. hamarkadan ezagutu zuen. 1952ko Joko Olinpikoetan nagusitu ondoren 1953an Londresen jokatu zuten. Ingalaterra 90 urtez etxean galdu gabea zen. Halako ikusmina sortu zen 105.000 ikusle bildu zirela. Lehenengo minutuan Nándor Hidegkuti hungariarrak gola egin zuen eta bukaerako emaitza 3-6 izan zen. Hungariak inoiz izan duen emaitzarik onena kontsideratzen da.

Aurrekari hauekin Hungariako selekzioa zen 1954ko Munduko Futbol Txapelketa irabazteko faborito argia baina aurrikuspen guztien aurka Alemania nagusitu zitzaion finalean. Izugarrizko etsipena izan zen eta taldeko jokalariak Europan zehar barreiatu ziren.

Urrezko taldea (Aranycsapat) sei jokalari hauek oinarri hartuta osatu zen:

Talde indartsua izaten jarraitu zuen 60. hamarkadan ere. 1964ean Joko Olinpikoetan txapelduna izan zen eta Eurokopan hirugarrena, eta 1968an berriz izan zen Joko Olinpikoetako garailea. Azken emaitza aipagarria 1972ko Joko Olinpikoetako finalista izatearen lorpena izan zen.

Urte askoren ondoren 2016ko Eurokopan maila ona eman du eta Liga fasean txapelduna izan ondoren final zortzirenetara iritsi da baina Belgikak kanporatu du.

Palmaresa

"Urrezko taldea", 1953an.

Munduko Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (0):
  • Txapeldun orde (2): 1938 eta 1954

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (3): 1952, 1964, 1968
  • Txapeldun orde (1): 1972
  • Hirugarren (1): 1960

Europako Futbol Txapelketa

Balkanetako Kopa

  • Txapelduna (1): 1947.

Ibilbidea

UrteaMunduko Txapelketa
1930ez zuen parte hartu
19346.a
1938Finalista
1950ez zen sailkatu
1954Finalista
195810.a
19625.a
19666.a
1970-
1974
ez zen sailkatu
197815.a
198214.a
198618.a
1990-
2022
ez zen sailkatu
UrteaEuropako Txapelketa
1960ez zen sailkatu
19643.a
1968ez zen sailkatu
19744.a
1976-
2012
ez zen sailkatu
201613.a

Uniformea

Historikoa

 
1902-1956
 
1950 hamarkada
 
1970-tik

Azken txapelketak

  • (sailk) - Ez zen sailkatu
 
2002 (sailk)
 
2006 (sailk)
 
2010 (sailk)
 
2012 (sailk)
 
2014 (sailk)
 
2016
 
2018 (sailk)
 
2020

Jokalari aipagarrienak

2021eko ekainaren 15an eguneratua.

Parte hartzeak

Gábor Király atezaina.
JokalariaParte hartzeakUrteak
1Gábor Király1081998-2016
Balázs Dzsudzsák962007-2019
3József Bozsik1011947–1962
4Zoltán Gera972002-2017
5Roland Juhász952004-2016
6László Fazekas921968–1983
7Gyula Grosics861947–1962
8Ferenc Puskás851945–1956
9Imre Garaba821980–1991
10Sándor Mátrai811956–1967

Goleatzaileak

Ferenc Puskás da golegile nagusia.
JokalariaGolak
1Ferenc Puskás84
2Sándor Kocsis75
3Imre Schlosser59
4Lajos Tichy51
5György Sárosi42
6Nándor Hidegkuti39
7Ferenc Bene36
8Gyula Zsengellér32
Tibor Nyilasi32
10Florián Albert31

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak

EgunaEstadioaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1980ko abuztuaren 3aMendizorrotza (Gasteiz) Euskadi1-5 Hungaria

Kanpo estekak