Federico Martín Aramburú

hamabosteko errugbilari argentinarra

Federico Martín Aramburu (La Plata, 1980ko urtarrilaren 20a - Paris, 2022ko martxoaren 19a) argentinar errugbilaria izan zen, erdiko postuan aritzen zena. 22 partida jokatu zituen Argentinako errugbi selekzioarekin, eta Frantziako 2007ko Munduko Errugbi Kopan hirugarren postua lortu zuen selekzioko kidea izan zen. Parisen eraila hil zen.

Federico Martín Aramburú
Bizitza
JaiotzaLa Plata1980ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Argentina
 Frantzia
HeriotzaParisko 6. barrutia eta Paris2022ko martxoaren 19a (42 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa
erdikoa
Pisua86 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Bizitza

Federico Martín Aramburu La Platan jaio zen 1980ko urtarrilaren 20an. Buenos Aires Handiko Club Atlético San Isidron hasi zuen bere kirol ibilbidea. 2004an, Biarritz Olympiquek kontratatu zuen. Bi aldiz izan zen Top14ko txapeldun Lapurdiko taldearekin, 2005ean eta 2006an. Perpinyanen eta Akizen ere jokatu zuen, baita Glasgow Warriorsen ere. Argentinarekin hirugarren izan zen 2007ko Munduko Kopan. 22 partida jokatu zituen selekzioarekin.[1]

Erretiratu ondoan Biarritzen bizi izan zen, eta turismo alorreko enpresa batean egin zuen lan, Hegarty bazkidearekin. Biarritz Olympiqueko bazkideen elkarteko presidente izan zen 2015etik 2018ra, eta administrazio kontseiluko kide ere izan zen.[1]

2022ko martxoaren 19an, tiroz hil zuten Parisen. Shaun Hegarty kirolariarekin zebilen Boulevard Saint-Germain auzoan, eta taberna batean iskanbila izan zuten bi pertsonarekin. Banatu egin zituzten han zeuden beste batzuek, baina, geroago, auto batean itzuli ziren bi pertsona horiek, eta kalean tirokatu zuten Aramburu. Lauzpabost tiro jaso zituen errugbilari ohiak. Ustezko hiltzailea, Loik Le Priol eskuin muturreko militantea, hiru egun geroago atxilotu zuten Hungarian.[2]

Palmaresa

Biarritz Olympique

2007ko Munduko Kopa

Aramburuk 2007ko Munduko Errugbi Kopa jokatu zuen Argentinako selekzioarekin. Multzoen fasean entsegu bat lortu zuen Georgiaren aurkako partidab; eta beste bat Frantzia aurka, hirugarren posturako partidan.

TxapelketaHerrialdeaEmaitzaPartidakEntseguak
2007ko Munduko Errugbi Kopa  FrantziaHirugarren postua32

Erreferentziak

Kanpo estekak