Fez


Fez[1] (arabieraz: فاس‎Fas, fɛs ahoskatua; amazigeraz: ⴼⴰⵙFas) Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 946.815 biztanle ditu (2004).

Fez
‫فـاس‬
Fès
lurraldeko administrazio-erakundea
Fitxategi:Fezmedinafinal.jpg
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaFez-Bulemane
AlkateaHamid Chabat
Izen ofizialaفاس
Jatorrizko izena‫فـاس‬
Fès
Posta kodea30000–30206
Geografia
Koordenatuak34°02′36″N 5°00′12″W / 34.0433°N 5.0033°W / 34.0433; -5.0033
Map
Azalera320 km²
Altuera579
Demografia
Biztanleria1.112.072 (2014)
39.604 (2012)
Dentsitatea3.475,23 bizt/km²
Etxebizitzak17.342
Informazio gehigarria
Sorrera789
Telefono aurrizkia05356
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakFlorentzia, Montpellier, Krakovia, Bobo-Dioulasso (en) Itzuli, Lahore, Coimbra, Ekialdeko Jerusalem, Bartzelona, Cartagena de Indias, Kordoba, Djenné, Kairuan, Nablus, Ngaparou (en) Itzuli, Rufisque, Saint-Étienne, Saint-Louis, Estrasburgo, Suwon, Trarza Region (en) Itzuli, Chengdu eta Tilimsen
http://www.fes-city.com/

Marokoko antzinako hiriburua da.

Geografia

Fas ibaiak gurutzatzen ditu Fez el Bali hiri zaharra, eta Fez Jdid berria. Eraikuntza berriko hiria hego-mendebalean dago.

Klima

    Datu klimatikoak (Fez)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16.117.320.221.725.330.734.334.529.325.219.716.824.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)4.24.77.08.511.615.618.018.515.912.28.85.810.9
Euria (mm)71.684.180.378.051.122.43.22.917.759.586.584.2641.5
Iturria: Hong Kong Observatory[2]

Historia

Idris II.ak sortu zuen Fez el Bali 809an, eta Espainiatik eta Kairuandik etorritako jendea kokatu zuen bertan. XI. mendean, Marokoko lau hiri nagusietakoa egin zuten almorabideek, eta XII-XV. mendeetan marinien hiriburu izan zen. Horiek sortu zuten Fez Jdid hiri berria, eta Andaluziatik ihes zetozen arabiarrak finkatu ziren bertan.

1755eko azaroaren 27an, 6,5-7,0 magnitudeko lurrikara batek Fez eta Meknes hiriak suntsitu zituen, guztira 15.000 hildako inguru utziz. Horietatik 3.000 Fezen izan ziren.[3]

1911. urtean, gudaroste frantsesak hartu zuen Fez. 1912ko martxoan, Fezeko Hitzarmena sinatu zuen sultanak, eta Maroko frantsesen manupeko ezarri. 1912ko azaroan, Marokoko iparraldeko zati bat eman zion Frantziak Espainiari (Rif) eta beste bat hegoaldean (Ifni eta Tarfaia).

Ekonomia

Larrugintza, zeta eta kotoi-lanak, estalkiak, musika-tresna eta zeramikagintza dira nagusi.

Ondasun nabarmenak

Meskitak eta unibertsitate musulmana ditu. Bertan dago Qarawiyin izeneko meskita ospetsua, 18 ate eta 366 habe dituena.

Pertsona ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak