Firu ertain

Firu ertainak zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira. Firu ertain esaten zaie mikrofiruak baino sendoagoak baina mikrotubuluak baino finagoak direlako. Beste bi firuak ez bezala, firu ertainen aniztasuna oso handia da eta sei taldetan sailkatzen dira, kokapenaren eta asatzen dituzten proteinen arabera[1].

Keratinazko firu ertainak (gorriz) epitelio zelulen artean.

Ez dute zuzenean mugimendu zelularrean parte hartzen, oro har arkitektura zelularra mantentzeko funtzioa dute[2].

Egitura eta ezaugarriak

Firu ertainen egitura

Elkar kiribiltzen diren proteina katez osaturiko firuak dira. Dimeroak elkarren artean lotzen dira lotura hidrofobiko bidez[3] eta antiparaleloki kokaturik daudela. Proteinen N-muturra (burua) eta C-muturrean (isatsa) ez da α-helize egiturarik agertzen.

Firu ertainak deformazio handia jasateko gaitasuna dute eta beren egitura hierarkikoari esker asko laburtu daitezke[4]. Mota askotako firuak badira ere 9-11 nm arteko diametroa dute.

Firu ertainak zitoplasmatikoak dira, talde bat izan ezik, V. taldea. Honek xafla nuklearra osatzen du.

Motak

Firu ertainak sei taldetan banatzen dira[5]:

I eta II taldea: Keratinak

Epitelio zelulen eta hainbat babes egituraren firu bereizgarriak dira. Zitoplasma osoa zeharkatzen dute sare konplexuak eratuz, zelula mintzaren behealdean eta nukleo inguruan dentsoagoa izanik. Desmosometara eta hemidesmosometara lotzen dira, zelulen arteko atxikipen mekanikoa gogortuz. Keratina mota desberdinak agertzen dira zelula desberdinetan. I taldeko keratinak azidoak dira eta II taldekoak basikoak, eta elkarren artean lotzen dira keratinazko firuen heterodimeroak osatzeko[5]. Hainbat isoforma agertzen dira bi multzo nagusitan musikatzen direnak:

III taldea:

Bimentina firuak fibroblastoetan
  • Desmina. Batez ere gihar zelula leun eta ildaskatuetan agertzen da, baina baita fibroblasto eta Schwannen zeluletan ere. Miofiruen antolakuntzan parte hartzen dute eta beraz, uzkurpenerako garrantzitsuak dira[6].
  • Bimentina. Batez ere jatorri mesodermikoa duten zeluletan dago: gihar zelulak, fibroblastoak, zelula epitelialak, kondrozitoak... Nukleo inguruan kokatzeko joera dute, sostengu mekanikoa emanez eta halaber bere itxura determinatuz[5].
  • GFAP: Glia zeluletako proteina azidoak dira. Astrozitoetan eta glia zeluletan agertzen dira[7].
  • Periferina: Neurona periferikoetan agertzen dira.

IV taldea: Neurofiruak

Neuronen zitoplasman irregularki eta axoietan azau paraleloetan antolatzen dira, luzeraren norabidean. Neuronen soma, axoi eta dendriten hezurdura proportzionatzn dute, horien itxura berezia mantendu eta garraio intrazelularra baimenduz[8].

V taldea: Laminak

Xafla nuklearraren osagaiak dira. A, B eta C laminak bereizten dira.

VI taldea: Nestinak

Neuronen axoietan agertzen dira[9].

Historia

1980. hamarkadatik firu ertainen inguruko ikerketa asko argitaratu dira. Eremu honetan lan egiten duten zientzilari ezagunenak Lazarides, Fusch eta Weber, Steinert eta Roop eta azkenaldian Fusch eta Cleveland izan dira[10].

Erreferentziak

Kanpo estekak