Francesco Hayez

Francesco Hayez (Venezia, 1791ko otsailaren 10a - Milan, 1882ko otsailaren 11) italiar margolaria izan zen. XIX. mendeko Milango erromantizismoaren artista nagusietakotzat jotzen da. Margolan historikoengatik, alegoria politikoengatik eta erretratuengatik nabarmendu zen.

Francesco Hayez

Bizitza
JaiotzaVenezia1791ko otsailaren 11
Herrialdea Austriar Inperioa
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1882ko otsailaren 12a)
HeriotzaMilan1882ko otsailaren 12a (91 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Hezkuntza
HeziketaAccademia di Belle Arti di Venezia (en) Itzuli
Accademia di San Luca
Accademia del Regno italico (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Francesco Maggiotto (en) Itzuli
Teodoro Matteini (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Brera Academy (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaTrobadore estiloa
Orientalismoa
erromantizismoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa
erretratua

Discogs: 3498133 Find a Grave: 154848145 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroan marraztu nahi izan zuen, eta Veneziako arte-zaharberritzaile batekin ikasi zuen. Gero Francesco Maggiotto eta Teodoro Matteini margolarien ikaslea izan zen. Erromatik igaro ondoren, 1814an Joachim Muratek Ulisesi buruzko obra bat enkargatu zion. 1850ean Brerako Akademiako zuzendari izendatu zuten.

Oso margolari emankorra izan zen. Eszena historikoak, biblikoak eta literatura klasikokoak margotu zituen, askotan estilo neoklasikoan. Nobleziako kideen erretratuak ere margotu zituen, baina baita lankide artistenak eta musikarienak ere. Bere lanik ezagunena "Musua" margolana da.

Iruditegia

Kanpo estekak