Gene Tierney

Gene Tierney (Brooklyn, New York, 1920ko azaroaren 19aHouston, Texas, 1991ko azaroaren 6a) Ameriketako Estatu Batuetako antzerki eta zinemako aktorea izan zen. Bere garaiko aktore ederrenetakoa izan zen, eta ahaztezinak dira Laura (1944) edo Leave Her to Heaven (1945) filmak; bigarren lan honengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen.

Gene Tierney

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGene Eliza Tierney
JaiotzaBrooklyn1920ko azaroaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHouston1991ko azaroaren 6a (70 urte)
Hobiratze lekuaGlenwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: birika-enfisema
Familia
Ezkontidea(k)Oleg Cassini (en) Itzuli  (1941 -  1952)
W. Howard Lee (en) Itzuli  (1960ko uztailaren 11 -  1981eko otsailaren 16a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts
Chase Collegiate School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, autobiografialaria, karaktere aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

cmgww.com…
IMDB: nm0000074 Allocine: 464 Rottentomatoes: celebrity/gene_tierney Allmovie: p70970 TCM: 191988 TV.com: people/gene-tierney IBDB: 62344
Find a Grave: 2670 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

Hastapenak

Gene Elizabeth Tierney bataiatu zuten Brooklynen jaio zen neskatoa. Aita aseguru saltzailea zen eta ama ikastetxe bateko hezkuntza fisikoko irakaslea. Oinarrizko ikasketak eginda, bi urte eman zituen Suitzako ikastetxe batean, eta dotore ikasi zuen frantsesez. 1938an etxera bueltan da. Warner Bros. estudioak bisitatzera joan zen batean, bertako zuzendari batek, Anatole Litvakek, aktore izateko keinua egin zion, neskatoaren dotoreziak txundituta edo. Warnersekoek kontratoa ere eskaini zioten, baina gurasoek ezetza eman zioten, proposatutako ordaina txikia zelakoan. 17 urte besterik ez zuen Genek eta aktore izateko gogoa gero eta handiagoa zuen. Aitak, guraria burutik aldenduko ez zitzaiola iritzita, antzerkirako bidea onartu zuen konponbidetzat eta New Yorkeko Arte Dramatikorako Ameriketako Akademian sarrera egin eta onartu zuten. Katharine Hepburn, Spencer Tracy, Grace Kelly edo Lauren Bacall ere han ibilitako ikasleak izan ziren.

Handik gutxira Broadwayeko antzokietan aritu zen lanean, pertsonaia txikien aukera baliatuz ezagun egiteko. Eta nahikoa izan zen urte bete zinemarako bidea egiteko. Columbia Pictures estudioak sei hilabeterako kontratua eskaini zion 1939an. Tarte horretan Howard Hughes neskatoa limurtzen saitu zen, baina ezin; dena den, handik aurrera, eta denbora luzean, adiskide onak izan ziren. Columbiak ez zuen asmatzen zer eskaini Generi, eta Broadwayera bueltatu zen, antzerkia oso gustuko zuen eta.

Zineman egindakoak

Gene Tierney Laura (1944) filmean.

MGM estudiokoek deitu zuten orduan, National Velvet filmerako, baina Tierneyk 20th Century Foxekoekin sinatu zuen. Aurreneko lana Fritz Lang zuzendariaren The Return of Frank James (1940) izan zen, Henry Fonda lagun izan zuelarik. Urte berean antzezpen txikia egin zuen Hudson's Bay (1940) lanean, orain Paul Muniren alboan. 1941ekoak dira Tobacco Road, Belle Starr, eta Sundown. Lanpetua oso zebilen Tierney andrea. 1943an Ernst Lubitschekin topo egin eta komedietan klasiko den Heaven Can Wait filmean jardun zuen. Hurren datoz zinema beltzeko mugarri den Laura, eta Leave Her to Heaven; bigarren honek Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendapena ekarri zion. Honako hauek ere aipatzea merezi duten lanak dira: Dragonwyck (1946), The Razor's Edge (1946, Somerset Maugham idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena), The Ghost and Mrs. Muir (1947), eta Whirlpool (1949, berriro ere Otto Premingerren zuzendaritzapean).

Gerora Tierney klasiko bihurtu diren zinema beltzeko bi lanetan aritu zen, biak 1950ekoak: Jules Dassin zuzendariaren aginduetara Night and the City filmean, eta Otto Premingerren Where the Sidewalk Ends izenekoan. Hurrengo urtean komedia batean hartu zuen parte: The Mating Season, Mitchell Leisenek zuzendutakoa. Urte berekoa da Close to my Heart, Ray Millandekin antzeztutakoa; Tierneyk berak aitortuta, garai hartako lanetan interesgarriena izan zen berori, adopzioa gaitzat duen filma. 1952an 20th Century-Fox etxearekin zeukan kontratua amaitu eta MGM estudioetara joan zen: bertan egin zuen aurreneko lana Plymouth Adventureizan zen Spencer Tracyren alboan; antza Tracy sasoi hartako amorante bihurtu zitzaion. Jarraian datoz Never Let Me Go (1953), Clark Gableren parean eta Ingalaterran filmatua, Personal Affair (1953), eta Black Widow (1954), Ginger Rogers eta Van Heflinen ondoan.

Urte hauetan Tierneyren osasunak okerrera egin zuen: buruko gaitza zen, eta honek bere ibilbidean eragin handia izan zuen. Arazoak aurretik zetozen, hamar urte lehenagotik, izan zuen lehen alabak, Dariak, jaiotzetik izan zituen osasun makalak eraginda ziurrenik: umetxoa erdi itsu eta gor jaio zen, ama erditu aurretik errubeolak jo baitzuen.

1953an Mogambo filmaren errodajerako baztertu zuten, eta Grace Kellyk ordezkatu zuen. Oreka galtzea nabaria zen eta The Left Hand of God (1955) egin bitartean Generen antzezkide Humphrey Bogartek bultzatuta laguntza bila hasi zen. Bost urtean zinematik aldenduta bizi izan zen, tratamendu asko saiatu zituen eta, tartean ere, bere burua hiltzen saiatu zen. Itxura batean egoerak onera egin zuen eta 1962an Otto Premingerrek Advise and Consent filmean lanerako aukera eskaini zion. Handik aurrera hainbat lan txiki osatu zituen zineman eta bestelako batzuk telebistan.

Tierneyk bere bizitzaren berri idatziz eman zuen 1979an argitara emandako biografian: Self-Portrait.

1986ko Donostiako zinemaldian Gene Tierneyk Donostia saria jaso zuen, Gregory Peckekin batera.

Gene Tierney 1991n hil zen, 71 urte betetzekoa zela.

Filmografia

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendariaLankideakSistema
1940The Return of Frank JamesEleanor StoneFritz LangHenry FondaTechnicolor
1940Hudson's BayBarbra HallIrving PichelPaul Muni
Vincent Price
1941Tobacco RoadEllie Mae LesterJohn FordCharley Grapewin
Dana Andrews
1941Belle StarrBelle StarrIrving CummingsRandolph Scott
Dana Andrews
Technicolor
1941Sundown ZiaHenry HathawayBruce Cabot
1942The Shanghai GestureVictoria CharterisJosef von SternbergWalter Huston
1942Son of Fury: The Story of Benjamin BlakeEveJohn CromwellTyrone PowerSepia
(eszena batzuk)
1942Rings on Her FingersSusan MillerRouben MamoulianHenry Fonda
1942Thunder BirdsKay SaundersWilliam A. WellmanPreston Foster
John Sutton
Technicolor
1942China GirlMiss YoungHenry HathawayGeorge Montgomery
1943Heaven Can WaitMartha Strabel Van CleveErnst LubitschDon AmecheTechnicolor
1944LauraLaura HuntOtto PremingerDana Andrews
Clifton Webb
Vincent Price
1945A Bell for AdanoTina TomasinoHenry KingJohn Hodiak
1945Leave Her to HeavenEllen Brent HarlandJohn M. StahlCornel Wilde
Jeanne Crain
Vincent Price
Technicolor
1946DragonwyckMiranda Wells Van RynJoseph L. MankiewiczWalter Huston
Vincent Price
1946The Razor's EdgeIsabel Bradley MaturinEdmund GouldingTyrone Power
Anne Baxter
John Payne
1947The Ghost and Mrs. MuirLucy MuirJoseph L. MankiewiczRex Harrison
George Sanders
Edna Best
1948The Iron CurtainAnne GouzenkoWilliam A. WellmanDana Andrews
1948That Wonderful UrgeSara FarleyRobert B. SinclairTyrone Power
1949WhirlpoolAnn SuttonOtto PremingerRichard Conte
Jose Ferrer
1950Night and the CityMary BristolJules DassinRichard Widmark
1950Where the Sidewalk EndsMorgan Taylor (Paine)Otto PremingerDana Andrews
1951The Mating SeasonMaggie Carleton McNultyMitchell LeisenJohn Lund
Miriam Hopkins
Thelma Ritter
1951On the RivieraLili DuranWalter LangDanny KayeTechnicolor
1951The Secret of Convict LakeMarcia StoddardMichael GordonGlenn Ford
1951Close to My Heart Midge SeridanWilliam KeighleyRay Milland
1952Way of a GauchoTeresaJacques TourneurRory CalhounTechnicolor
1952Plymouth AdventureDorothy BradfordClarence BrownSpencer Tracy
Van Johnson
Leo Genn
Technicolor
1953Never Let Me GoMarya LamarkinaDelmer DavesClark Gable
1953Personal AffairKay BarlowAnthony PelissierLeo Genn
Glynis Johns
1954Black WidowIris DenverNunnally JohnsonGinger RogersCinemaScope
Deluxe color
1954The EgyptianBaketamonMichael CurtizJean Simmons
Victor Mature
Edmund Purdom
CinemaScope
Deluxe color
1955The Left Hand of GodAnne ScottEdward DmytrykHumphrey BogartCinemaScope
Deluxe color
1962Advise and ConsentDolly HarrisonOtto PremingerHenry Fonda
Walter Pidgeon
Franchot Tone
Panavision
1963Toys in the AtticAlbertine PrineGeorge Roy HillDean Martin
1963Las Cuatro noches de la luna llena
aka Four Nights of the Full Moon
Sobey MartinDan Dailey
1964The Pleasure SeekersJane BartonJean NegulescoAnn-MargretCinemaScope
Deluxe color

Broadway

UrteaIzenburuaGeneroaPertsonaiaZuzendaria
1938What A Life!KomediaWalk on, Water carrierGeorge Abbott
1938The Primrose PathDrama / KomediaUnderstudyGeorge Abbott
1939Mrs O' Brian EntertainsKomediaMolly O' DayGeorge Abbott
1939 Ring TwoKomediaPeggy CarrGeorge Abbott
1940The Male AnimalKomediaPatricia StanleyHerman Shumlin

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gene Tierney