Generalisimoaren Kopa (Coruña)

Generalisimoaren Kopa (gazteleraz Copa de Su Excelencia el Generalísimo) urtero Espainiako Francisco Franco diktadorearen omenez Coruñan jokatzen zen estropada izan zen. Lehenengo ekitaldia 1941ean izan zuen eta azkena 1976an, Franco 1975ean hil zen arren. 50 hamarkadan eta 1965 arte Kontxako Bandera, Espainiako Traineru Txapelketa eta Generalisimoaren Kopa izan ziren Kantauri itsasoan jokatzen ziren estropada bakarrak. 1957 eta 1961 artean gainera, Espainiako Txapelketa Generalisimoaren Koparen emaitzak finkatzen zuen.

Generalisimoaren Kopa
Sorrera1941 (galiziarrak)
1950 (denak)
HerriaCoruña, Galizia
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienGalizia Coruñarrak (11)
Azken ekitaldia1976
Irabazlea(k)Euskal Herria Kaiku

1941-1949: Galiziarrak bakarrik

Lehenengo urtean, armadak Coruñan zituen atalek jokatu zituzten estropadak, eta bigarren ekitalditik aurrera portuko langile eta arrantzaleak gehitu zitzaizkien.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
19412ª Flotilla de DestructoresArtillería 48eIntendencia nº8
1942Sindicato del PuertoPósito de PescadoresCrucero Canarias
19431ª Flotilla de DestructoresArtillería 48eCrucero Canarias
1944Educación y Descanso de La Coruña1ª Flotilla de DestructoresCrucero Almirante Cervera
1945Sindicato de PescaCofradía de PescadoresSindicato de Pesca
1946Sindicato de PescaEducación y Descanso de La CoruñaInfantería 29
1947Instituto nacional de PrevisiónCalzados La ImperialAyuntamiento de La Coruña
1948Cofradía de Pescadores de MugardosGremio de Exportadores de pescadoCofradía de Pescadores As Xubias
1949Gremio de Exportadores de pescadoCofradía de Pescadores As XubiasEducación y Descanso de Vigo

1950-1956: Kanpoko ontziak

1950an Kantabriako traineru batek hartu zuen parte irailean Santanderren jokatuko zen Espainiako Traineru Txapelketa prestatu asmoz. Educación y Descanso de Castro Urdiales izan zen beraz estropada honetan aritu zen lehenengo traineru ez galiziarra eta seigarren egin zuen irabazlearengandik 49 segundora. Hurrengo urteetan Sestaoko Iberia taldeak garaipenak lortu zituen Educación y Descanso de Bilbao izenarekin bazen ere.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1950Gr. Exportadores de pescadoEduc. y Desc. VigoHogar del Productor de Mugardos
1951Educ. y Desc. La CoruñaEduc. y Desc. VigoEduc. y Desc. Moaña
1952Cofr. Pesc. de MoañaEduc. y Desc. La CoruñaEduc. y Desc. Vigo
1953Educ. y Desc. BilbaoEduc. y Desc. La CoruñaCofr. Pesc. de Meira
1954Educ. y Desc. BilbaoCofr. Pesc. de MeiraEduc. y Desc. La Coruña
1955CD Remeros del NalonEduc. y Desc. La CoruñaCofr. Pesc. Tirán
1956Cofr. Pesc. de San AmaroCofr. Pesc. OrioEduc. y Desc. La Coruña

1957-1961: Espainiako Txapelketak

1957 eta 1961 artean jokaturiko estropadetan Kantauri kostalde osoko bandera garrantzitsuena bihurtu nahian Espainiako Traineru Txapelketa Generalisimoaren Kopan jokatzea erabaki zen, horrela bi trofeo jasotzen zituzten elkarteek.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1957San Juango Arrantzaleen KofradiaEduc. y Desc. Bilbao (Iberia)Cofr. Pesc. de San Amaro
1958San Juango Arrantzaleen KofradiaEduc. y Desc. Sestao (Iberia)Cofr. Pesc. Moaña
1959San Juango Arrantzaleen KofradiaEduc. y Desc. Sestao (Iberia)Educ. y Desc. Tirán
1960Educ. y Desc. MoañaEduc. y Desc. Sestao (Iberia)San Juango Arrantzaleen Kofradia
1961Educ. y Desc. TiránEduc. y Desc. MeiraEduc. y Desc. Sestao (Iberia)

1962-1976: Estropada handiak

Aurreko garaiak bultzada handia eman zion estropadari, izan ere Kontxako Banderarekin batera denboraldi osoan jokatzen zen estropada bakarra zen eta. Hau ikusita Espainaiko Traineru Txapelketarentzako errotazio sistema bat antolatu behar zela erabaki zen. Sistema honetan 1965ean eta 1970an jokaturiko Generalisimoaren Kopetan Espainiako titulua ere jokatu zen.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1962Jaizkibel (Donostia)Educ. y Desc. TiránCofr. Pesc. de Mera
1963Educ. y Desc. MeiraJaizkibel (Donostia)Cofr. Pesc. de Mera
1964PedreñaEduc. y Desc.MeiraCofr. Pesc. As Xubias
1965PedreñaJaizkibel (Donostia)Educ. y Desc. Meira
1966HondarribiaPedreñaEduc. y Desc. Meira
1967PedreñaSan JuanEduc. y Desc. Meira
1968HondarribiaAstilleroCM Castropol
1969PedreñaZierbenaHondarribia
1970Trasmiera (Pedreña)Michelin (Lasarte)Astillero
1971AstilleroMichelin (Lasarte)Zierbena
1972AstilleroClub de Remo SantanderMichelin (Lasarte)
1973Michelin (Lasarte)AstilleroKaiku
1974Castro UrdialesMichelin (Lasarte)Kaiku
1975Michelin (Lasarte)Castro UrdialesKaiku
1976KaikuLiceo Marítimo RianxeiroLaredo

Garaipenak

Herriak

HerriaElkarteakGaraipenakUrteak
Coruñahainbat111941, 1942, 1943, 1944, 1945, 1946, 1947, 1949, 1950, 1951, 1956
PedreñaS.D.R. Pedreña51964, 1965, 1967, 1969, 1970
MoañaMoaña (2), Tirán (1), Meira (1)41952, 1960, 1961, 1963
San JuanSan Juango Arrantzaleen Kofradia31957, 1958, 1959
SestaoIberia (2), Kaiku (1)31953, 1954, 1976
HondarribiaHondarribia A.E.21966, 1968
El AstilleroS.D.R. Astillero21971, 1972
LasarteMichelin Kirol Kultur Elkartea21973, 1975
MugardosCofrradía Pesc. Mugardos11948
Soto del BarcoCD Remeros del Nalon11955
DonostiaJaizkibel Kirol Elkartea11962
Castro UrdialesS.D.R. Castro Urdiales11974

Komunitateak

KomunitateaGaraipenak
 Galizia16
 EH11
 Kantabria8
 Asturias1

Kanpo estekak