Genzebe Dibaba

Genzebe Dibaba Keneni (oromoeraz: Ganzabee Dibaabaa Qananii; amhareraz: ገንዘቤ ዲባባ ቀነኒ; Bekoji, Etiopia, 1991ko otsailaren 8a) distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra da. 1500 metrotan urrezko domina irabazi zuen Pekinen 2015eko Munduko Atletismo Txapelketan eta 1500 metroko zilarrezko domina Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetan. Gaur egungo munduko errekorraren jabea da 1500 metrotan (Pista estaliko zein Aire librekoa), eta pista estaliko 2000 m, 3000 m, 5000 m, milia eta milia bikoitzean. 2000 metrotan pista estaliko munduko errekor absolutua ere du Genzebek. Aire libreko aurreko marka baino azkarragoa baita. Zortzi munduko errekor hauekin, historiako edozein atleta, gizonezko edo emakumezko, munduko errekor kopuru handiena lortzearen bereizgarria du. Historiako milia korrikalari onena dela esan ohi da.

Genzebe Dibaba

(2016)
Bizitza
JaiotzaBekoji (en) Itzuli1991ko otsailaren 8a (33 urte)
Herrialdea Etiopia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Kirol diziplinakdistantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
1500 metres world record progression (en) Itzuli2014ko otsailaren 1a235,17
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua52 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14259874 Olympic.org: genzebe-dibaba Edit the value on Wikidata

Dibaba 2012ko munduko txapelduna izan zen 1500 metro lasterketan pista estalian, eta 2014ko munduko txapelduna eta 3000 metroko estalitako munduko errekorra lortuz. Etiopia ordezkatu zuen 2012ko eta 2016ko Olinpiar Jokoetan, eta Atletismo Munduko Txapelketan bost aldiz lehiatu da. Junior bezala arrakasta ugari lortu zituen, junior mailako kroseko munduko bi titulu eta 5.000 metroko junior mailako munduko txapelketa irabazi zituen. 2014an Laureuseko Emakume Kirolaria izendatu zuten eta 2015ean IAAF-eko Munduko Kirolari onena.

Aurrekari pertsonalak

Genzebe Dibaba Oromo kirolarien familiakoa da. Tirunesh bere ahizpa nagusia atleta ospetsua da, domina garrantzitsu asko irabazi zituen. Beste ahizpa zahar batek, Ejegayehuk, zilarrezko domina irabazi zuen 2004ko Olinpiar Jokoetan 10.000 metrotan, eta bere anaia Dejene ere atleta da. Bere lehengusua Derartu Tulu da, 1992. eta 2000. urteetan 10.000 metroko olinpiar txapelduna.

Palmaresa

UrteaLehiaketaLekuaPostuaProbaMarka
2007Munduko Kros TxapelketaMombasa, Kenya5.Junior proba (6 km)21:23
2008Munduko Kros TxapelketaEdinburgh, Eskozia1.Junior proba (6.04 km)19:59
U-20 Munduko TxapelketaBydgoszcz, Polonia2.5000 m16: 16.75
2009Munduko Kros TxapelketaAmman, Jordania1.Junior proba (6 km)20:14
Etiopiako TxapelketaAddis Abeba, Etiopia1.5000 m
U20 Afrikako TxapelketaBambous, Mauricio1.5000 m16: 11,85
Munduko Atletismo TxapelketaBerlin, Alemania8.5000 m15: 11.12
2010U-20 Munduko TxapelketaMoncton, Kanada1.5000 m15: 08.06
2012Pista Estaliko Munduko TxapelketaIstanbul, Turkia1.1500 m4: 05.78
2013Munduko Atletismo TxapelketaMosku, Errusia8.1500 m4: 05,99
2014Pista Estaliko Munduko TxapelketaSopot, Polonia1.3000 m8: 55.04
2015Munduko Atletismo TxapelketaBeijing, Txina1.1500 m4: 08.09
3.5000 m14: 44.14
2016Globen galanStockholm, Suedia1.Milia pista estalian4: 13.31
Pista Estaliko Munduko TxapelketPortland, Estatu Batuak1.3000 m8: 47,43
Olinpiar JokoakRio de Janeiro, Brasil2.1500 m4: 10.27
2017Munduko Atletismo TxapelketaLondres, Erresuma Batua121500 m4: 06,72
2018Pista Estaliko Munduko TxapelketBirmingham, Erresuma Batua1.3000 m8: 45.05
1.1500 m4:05:27

Marka pertsonalak

MotaProbaMarkaDataLekuaOharrak
Aire Libre800 metro1: 59,372017ko maiatzaren 5aDoha, Qatar
1500 metro3: 50.072015eko uztailaren 17aMonako, Monako<i id="mwAVw">Munduko errekorra</i>
Milia4: 14.302016ko irailaren 6aRovereto, Italia
3000 metro8: 26.212014ko maiatzaren 9aDoha, Qatar
5000 metro14: 15.412015eko uztailaren 4aParis, Frantzia
Pista Estalia1500 metro3: 55,172014ko otsailaren 1aKarlsruhe, Alemania<i id="mwAYM">Munduko errekorra</i>
Milia4: 13.312016ko otsailaren 17aStockholm, Suedia<i id="mwAY4">Munduko errekorra</i>
3000 metro8: 16.602014ko otsailaren 6aStockholm, Suedia<i id="mwAZk">Munduko errekorra</i>
Bi milia9: 00.482014ko otsailaren 15aBirmingham, Erresuma Batua<i id="mwAaM">Munduko marka absolutua</i>
5000 metro14: 18,862015eko otsailaren 19aStockholm, Suedia<i id="mwAa4">Munduko errekorra</i>

Kanpo estekak