Oxobi

euskal idazlea

Jules Martin Moulier Hiribarne, ezizenez Oxobi (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1888ko apirilaren 7a - Hiriburu, Lapurdi, 1958ko otsailaren 7a) euskal idazlea.

Oxobi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Martin Moulier
JaiotzaBidarrai1888ko apirilaren 7a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1958ko otsailaren 7a (69 urte)
Hobiratze lekuaItsasu
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, poeta eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Oxobi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 380

Larresoroko eta Nayko (Paue inguruan) apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen, Hiriburun, 1912an. Donostiri eta Arrangoitzeko erretore izan zen. Eskualduna aldizkarian eman zituen argitara hasierako lanak. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, 1921ean. Almanaka eta Herria agerkarietan ere idatzi zuen. 1952an euskaltzain izendatu zuten. Alegia-idazle gisa da batez ere ezaguna.

«Pentsatzen dut Bizenta Mogel, Zaldubi edo Oxobi bezalako alegialariei buruz, haiek abiarazi zutelako narrazio generoa euskal literaturan: lortu zuten, alegia genero erdi-jaso erdi-herrikoia hautatu zutelako, irakurlego zabala ukan zutelako xede, eta ez beste batzuek bezala publiko kultua bakarrik (hala nola Juan Antonio Mogelek Peru Abarkarekin).»

Katixa Dolhare-Zaldunbide[1]


Lanak

Poesia

  • Alegiak (1926, S. Lorda)
  • Heiatik Zerura (1935, La Presse)
  • Alegiak eta poemak (1992, EEE - Susa)
  • Boz-Oihu! Deidar! Nigar! (1913, Porché)

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.