Julene Azpeitia

euskal idazlea

Julene Azpeitia Gómez[1] (Zumaia, Gipuzkoa, 1888ko urtarrilaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 1980ko otsailaren 5a) maistra eta euskal idazlea izan zen.[2] Leku askotan bizi izan zen: Mexikon, Gorlizen, Burgosen, Markinan, Durangon...

Julene Azpeitia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulene Azpeitia Gómez
JaiotzaZumaia1888ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
HeriotzaBilbo1980ko otsailaren 5a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, maisu/maistra, ipuingilea, haur literatura idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Izengoitia(k)Arritokieta eta Tene de Azpeitia

Inguma: julene-azpeitia-gomez-1888-1980 Literaturaren Zubitegia: 273

Biografia

Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen mailako Irakasletza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen 1911n.[3] Ezkondu ondoren, Mexikon eman zituen lau urte, 1916tik 1920ra. Euskal Herrira itzuli eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerra ondoren erbesteratuta, 1947an Bizkaiko Diputazioaren eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu egin zuten, eta 1952 arte Burgos aldean aritu behar izan zuen irakasle. 1958an jubilatu zen. Literaturaz gain, pedagogia alorrean ekarpen aipagarriak egin zituen. Hori dela eta, Euskatzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1964 eta 1975 urteetan.[4].

Lana

Bi interesgune zituen: umeak eta euskara. Lehenengo ikastoletako irakaslea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Ipuin-idazlea eta artikulugilea zen. Halaber, ikastolak sortzeko mugimenduan ibili zen. Azpeitia´tar Julene, berak sinatzen zuen moduan, bere garaiko haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia-senaz. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia, Euskera, Ekin, Yakintza, Egan, Zeruko Argia, Karmel, etab. Hona hemen haren lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde-liburua; Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan(1961), 100 ipuin biltzen duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adiskidea (1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako ipuin eta irakurgaiak.

Idazlanak

Narrazioa

Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak

  • Amandriaren altzoan (1961, Itxaropena): ipuin-bilduma.
  • Irakurri, matte (1932)
  • Zuentzat (1974)
  • Goizeko Izarra (1959)
  • Auntza baratzan (1959)

Eleberriak

  • Odolak, odolari dei
  • Martxela

Bestelakoak

  • Osasuna, merketa eta yanaritza: sukaldaritza liburua.
  • Umien adiskidea (1961): haurrek irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat.

Sariak

  • 1925an Bizkaiko Diputazioaren lehiketa pedagogiko-sozialaren lehen saria eskuratzen zuen[5]
  • 1932an Kirikiño saria eskuratu zuen Euli baten edestia[5]
  • 1935an sukalde errezeta eta gomendioz hornidutako Osasuna, merketza ta yanaritza liburua saritu zuen Euskaltzaindiak[6]

Aitortzak

  • Julene Azpeitia izeneko haurreskola dago Durangon, 2004an Durangoko Udalaren ekimenez irekia, herri honetan hainbat urtez bizi izen zen maistra eta idazlearen omenez, Zabalarra eraikinean.
  • Durangoko Udalak Julene Azpeitia literatur lehiaketa antolatzen du urtero, ipuin eta bertso lehiaketa. Juan Antonio Aroma Lejarretak, Euskadiko Ezkerra alderdiko zinegotziak, 80ko hamarkadan proposatu zion Durangoko Udalari haren izena izan zuen ipuin lehiaketa antolatzea.[9]
  • Zumaiako Udalaren Hezkuntza eta Euskara sailaren eskutik, 1988 urtetik aurrera, Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa antolatzen da urtero eta saritutakoak argitaratu euskarri ezberdinetan.[10]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak