Gidor Bilbao

ikertzailea

Gidor Bilbao Telletxea (Bermeo, Bizkaia, 1965eko irailaren 16a) Euskal Herriko Unibertsitatean Ikasketa Klasikoetako irakaslea da, euskal filologian eta filologia klasikoan graduatua, euskaltzain urgazlea, Uztaro aldizkariko zuzendaria eta Udako Euskal Unibertsitatearen kidea.

Gidor Bilbao

Gidor Bilbao eta Jokin Apalategi
Uztaroko zuzendaria

2017 -
Bizitza
JaiotzaBermeo1965eko irailaren 16a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1990eko urtarrilaren 1a - doktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1990eko urtarrilaren 1a -
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: gidor-bilbao-telletxea

EHUko irakasle eta ikerlaria

Filologia Klasikoa eta Euskal Filologia ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen. Filologia Klasikoan doktorea da 2006an Joanes Etxeberri sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa izeneko tesi-lana aurkeztu zuenetik.[1][2]

Gaur egun, latina irakasten du Euskal Ikasketetako eta Filologiako graduetan eta euskal testu zaharren edizioa eta euskal literaturaren oinarriak euskal filologia eta literatura masterrean. Horrez gain, latin-literatura eta itzultzaileentzako informazio- eta dokumentazio-lana irakasgaiak ere eman izan ditu, filologia klasikoko eta itzulpengintza eta interpretazioko graduetan, hurrenez hurren. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kide da.

Letretako Fakultateko idazkari eta dekanorde izan da hamaika urtez. EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria izan da bi urtez eta EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea izan zen 2011n eta 2012an, eta orain Mikel Laboa Katedraren laguntzailea da.

31 eskutik blogean idazten du noizik eta behin.[3]

Euskarazko tesitarako 2011ko Koldo Mitxelena sariak[4][5]

Euskaltzain urgazlea

2003ko urtarrilaren 31n izendatu zuten Euskaltzain urgazle.[6] Euskaltzaindiko batzorde hauetan parte hartu izan du: Exonomastika (1999-), Azkue Biblioteka eta Artxiboa (1999-), Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa (2007-) eta Euskera agerkaria (2009-).

UEUko kidea

Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) ere urte askotan aritu izan da sailburu gisa nola hizkuntz zuzentzaile gisa. Azken urteetan, UEUko Argitalpen Batzordean dihardu, Uztaro aldizkariko kalitate-arduraduna izan zen lehenago eta 2017tik zuzendaria.[7][8]

Beste elkarte batzuk

Legution Geurie Euskara Batzordean ibili zen 2000-2010 hamarkadan. Gasteizko Geurekin Mendira taldearekin joaten da mendira eta Geu Elkartearen talde dinamizatzailean dago; Bermeon Euskara Aholku Batzordean laguntzen du.[9]

Idazlanak

Latinetik eta gaztelaniatik euskarara itzulitako liburuak argitaratu ditu, bai eta latin-literaturako eskuliburua eta euskal pidginei buruzko liburua ere. Tradizio klasikoaren azterketan, itzulpenaren eta sorkuntzaren arteko mugen azterketan eta testu zaharren edizioan egin ditu ikerketa-lan gehienak. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kide da.

  • Basque pidgins in Iceland and Canada [arg. elkarlanean] (1991)
  • Jugurtaren aurkako gerra / Gaio Salustio Krispo [arg.] (1995)
  • Latin-literaturarako sarbidea. Idazleak eta idazlanak. ISBN:84-8438-035-1. Udako Euskal Unibertsitatea (2002)
  • Joanes Etxeberri sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa. UPV/EHU (2006).[2]
  • Oinarrizko hiztegia. Latina-euskara, Euskal Herriko Unibertsitateak Larousse argitaletxearekin batera argitaratua 2020an. 19.000 sarrera dituen hiztegia da. Gidor Bilbao proiektuaren zuzendari tekniko, itzultzaile (Elhuyarreko Ane Rodriguez-ekin) eta zuzentzaile (Elhuyarreko Saroi Jauregirekin) izan zen.[10]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean,[11] berak idatzitako lanak 60 baino gehiago dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak