Jokin Apalategi

euskal idazlea

Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1943 - ) soziologoa eta euskal idazlea da.

Jokin Apalategi

Uztaroko zuzendaria

Bizitza
JaiotzaAtaun, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAngelu
Familia
Ezkontidea(k)Maite Idirin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, soziologoa, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jokin-apalategi-begiristain Literaturaren Zubitegia: 141

Ibilbide profesionala

1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi Straussen Arraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin.

Maite Idirin omentzeko liburua (UEU, 2023)[1]

Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2] Psikologia Sozialeko katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Datu biografikoak

Egun Angelun (Lapurdi) bizi da. Bere emaztea Maite Idirin kantari eta musikologoa izan zen, eta semea Ur, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.

Idazlanak

Saiakera

  • Sei idazle plazara 1. Mitxelena, Aresti, Larresoro, Jakin, 1974.
  • Sei idazle plazara 2. Azurmendi, Garate, Ansola, Jakin, 1974.
  • (Frantsesez) Nationalisme et question nationale au Pays Basque, Doktore tesia, 1977.
  • (Gaztelaniaz) El marxismo y la cuestión nacional vasca, Itxaropena, 1977.
  • (Gaztelaniaz) Los vascos de la nación al estado. PNV, ETA, ENBATA, Elkar, 1979.
  • (Gaztelaniaz) Los vascos, de la autonomía a la independencia: formación y desarrollo del concepto de la nación vasca, Txertoa, 1985.
  • Gatazka eta bortxa, Haranburu, 1987.
  • Gartzelatuen gartzela, Haranburu, 1988.
  • Herria: sistema eta teoriak Haranburu, 1987.
  • Soziologia orokorra, UEU, 1989.[3][4]
  • Haurren nazioak. Solasaldiak, Utriusque Vasconiae, 2002.
  • Euskal Herriaren emantzipazioaz, Utriusque Vasconiae, 2013.
  • Euskal pentsamendu berritzailearen sorrerak. Zabal, testu hautatuak, Utriusque Vasconiae, 2015.

Poesia

  • Burnitik, Haranburu, 1979.

Terminología

Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[5]

Uztaro aldizkariko zuzendaria (1990-2017)

Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[6][7] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz.

Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[2]

Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat. nork norekin idatzi du (2020-10)[8]
Uztaro aldizkaria.

Erreferentziak

Kanpo estekak