Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial
Gizarteriaren Kultura Ondare Immaterial[1][2], Gizarteriaren Kultura Ondare Materiagabe[3], Gizarteriaren Kultura Ondare Ukiezina[4] UNESCOk ematen duen izendapena da, materiala ez den kultura —ahozkoa edo ukiezina— babesteko. Babestutako mundu osoko Kultura Ondare immaterialaren adierazpenen zerrenda bat mantentzen du. Izendapenaren eta zerrendaren jatorri ofiziala, 2003an, UNESCOk onartu zuen Gizateriaren Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioan datza.
Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da. Zerrenda osatzeko, garrantziaren eta pairatzen duten arriskuaren arabera proposamen berriak onartzeko, aldiro batzarra biltzen da.
Ondare horretan jasotzen diren adierazpideak
UNESCOren zerrendan jaso diren adierazpen mota batzuk hauek dira[5]
Euskal Herriko proposamenak
Euskal Herrian proposamenak badira. Hauek dira horietako batzuk:
- Iparraldeko inauteriak. Proposamena 2011n zehaztu zen. Proiektuaren bultzatzaileak, besteak beste, Herri Soinu, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal Kultur Erakundea, Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioa izan ziren[6].
- Bilboko Aste Nagusia
- Iruñeko Sanferminak
- Bertsolaritza
- Lizarrako Larrain-dantza[7].
Ondare ukiezinen adibideak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Kultura Ondare Immaterialaren definizioak. UNESCO
- (Ingelesez): Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren web ofiziala. UNESCO
- (Ingelesez): Dedalo.Ondare Immaterialerako eta Ahozko Historiarako GLP softwarea Dédalo Managing Cultural Heritage
- UNESCOren Kultur ondare immateriala babesteko hitzarmenaren testua, gaztelaniaz eta frantsesez. UNESCO