GOI ikastegia
GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.[1]
GOI ikastegia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GOI |
Mota | institutua |
Jarduera | |
Honen parte | Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | Aitzol Astigarraga Pagoaga |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2019 |
webgune ofiziala |
Bide horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastegia UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxeak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[2][3]
GOI ikastegiaren asmoa da, Europako testuinguruaren esparruan, goi-mailako ikasketen etengabeko berrikuntza bultzatzea eta titulu berriak ere eskaini ahal izatea.
Baliabideak
Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, Eibarren, eta https://www.goi-institutua.eus/ webunea da bere online egoitza.[4]
Zerbitzuak
Irakaskuntza Masterra
DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala, euskaraz eta online hiru espezialitate hauetan:[6]
- Giza eta Gizarte Zientziak,
- Hizkuntza eta Literatura,
- Natur Zientziak eta Matematika
Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea
Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.