Aitzol Astigarraga

ikertzailea

Aitzol Astigarraga Pagoaga (Mutriku, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 5a) euskal informatikaria da, robotika-ikertzailea eta GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria da 2020tik.[1][2]

Aitzol Astigarraga

Bizitza
JaiotzaMutriku1976ko ekainaren 5a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaElena Lazkano Ortega
Basilio Sierra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: aitzol-astigarraga-pagoaga

Bigarren Hezkuntzan irakaslea ere izan da. Bertsolaritzan, epaile dabil 2003tik aurrera bat-batekoetan eta 2002tik aurrera Okelar bertsopaper lehiaketan. Gai-jartzaile ere aritzen da herriko bertso-saioetan. Mutrikuko bertso-eskolako kidea da.[3]

Robotikako ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan eta 2017an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robot bertsolarien gaiaren inguruan. Basilio Sierra eta Elena Lazkano ikertzaileek koordinatzen Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) taldean egin zuen ikerketa hori, egonaldi batzuk Lovainako KUL unibertsitatean eginda. Taldeak robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du.[4][5][6]

Robot bertsolariak

2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera antolatu zuen Iñaki Alegria irakasleak Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatuz (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA taldea).[7][8][9][8]

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen RSAIT taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2012an bertso-saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[10]

6 arlo landu zituzten: robotika, bertsolaritza, semantika, ikasketa automatikoa, poesia-sorkuntza automatikoa eta konputagailu burmuin-interfazeak.

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen, Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[11]

Aitzol Astigarragarekin batera Iñaki Alegria, Bertol Arrieta, Manex Agirrezabal, Elena Lazkano eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[12] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[7] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[13] 2014an beste bertso-saio bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean Ibaetako campusean.[14]

Kultura-kudeatzailea

2015 eta 2016an urteetan Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren barruan zuzendari izan zen HIRIKIA izeneko “kultur kaian”, UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultatearekin batera antolatuta eta beste eragile eta enpresa askoren arteko lankidetzari esker hainbat proiektu burutu zituzten.[15][16][17][18][19]



Bestalde, Euskal Wikipediako hainbat proiektutan ere parte hartu izan du sustapenean eta kudeaketan (Wiki Loves Monuments 2018-2019, Literatura Unibertsala - idazlezainak, Wikidata, Luberripedia, Uliako mintegiak wiki-liburua...).[20]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

'Robot mugikorrak' liburuaren azala (UEU, 2011)[21]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez eta sailburua da 2019tik, Igor Leturia eta eta Alain Urizarrekin batera.[22]

Liburuak

Informatikako liburu hauek argitaratu ditu UEUrekin robotika eta informatikari buruz:

  • Robot mugikorrak. Oinarriak (UEU, 2011) Aitzol Astigarraga, Elena Lazkano[21][23]
  • TAPE Testu-analisirako PERL erremintak. Aitzol Astigarraga, Koldo Gojenola, Kepa Sarasola, Aitor Soroa (UEU, 2009)[24]

Ikastaroak

Ikastaro eman ditu informatikaz, robotikaz eta Wikidatari buruz:[25]

  • 2019: Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk).
  • 2018: Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian. [26]
  • 2017: Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia[18]
  • 2013: Nabigatu Lego NXT robotekin: abante! Elena Lazkano eta Ekaitz Jauregirekin[27]
  • 2012: Murgildu robotikan LEGO NXTrekin. Elena Lazkanorekin
  • 2010: Testu analisirako PERL erremintak. Koldo Gojenola eta Kepa Sarasolarekin
  • 2007: Hizkuntza lanabesak amaraunean.

GOI ikastegiko zuzendaria

GOI ikastegiko irekiera-ekitaldia (2021).[28]

GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria da 2020tik.[29]

GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin. Euskaraz eta online eskaintzen du irakaskuntzako masterra 2020/21 ikasturtetik. Masterraren helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea da. Egoitza Eibarren du masterrak, Markeskua jauregian.[1][30]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak