Grand Slam (errugbia)

Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».

Grand Slam (euskaraz: Slam Nagusia; frantsesez: Le Grand Chelem; galeseraz: Y Gamp Lawn; irlanderaz: Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoko sari bat da, partida guztiak irabazten dituenari ematen zaiona. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa. Urtero ez da lortzen Grand Slama irabaztea.

Slam Nagusia
Grand Slam
Sorrera1908
TaldeakIngalaterra (13)
Gales (12)
Frantzia (10)
Irlanda (4)
Eskozia (3)
Txapelduna Irlanda (2023)
Ingalaterra eta Gales dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Historia

Frantziako selekzioa 1911n Home Nations taldeei (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) gehitu zitzaienean jarri zen abian. Aurrez 1908an eta 1909an Frantziaren aurkako partidak ere jokatu ziren, ofizialak izan ez arren, eta beraz urte haietan Galesek lorturiko Grand Slamak ere kontatzen dira.

Bi Grand Slam jarraian irabazteak esan nahi du joaneko eta bueltako partida guztiak irabaztea, urte bakoitzean itzuli bakarra jokatzen baita. Hori gutxitan gertatu da; Galesek 1908–1909an, Ingalaterrak 1913–1914an, 1923–1924an eta 1991–1992an eta Frantziak 1997–1998an.

Palmaresa

UrteaIrabazleaOharrak
Home Nations
1908 Gales
1909 GalesBigarrena jarraian
Bost Nazioen Txapelketa
1911 Gales
1913 Ingalaterra
1914 IngalaterraBigarrena jarraian
1915–
1919
Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
1921 Ingalaterra
1923 Ingalaterra
1924 IngalaterraBigarrena jarraian
1925 Eskozia
1928 Ingalaterra
Home Nations
1933–
1939
Frantziak ez zuen parte hartu
1940–
1946
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
Bost Nazioen Txapelketa
1948 Irlanda
1950 Gales
1952 Gales
1957 Ingalaterra
1968 Frantzia
1971 Gales
1976 Gales
1977 Frantzia
1978 Gales
1980 Ingalaterra
1981 Frantzia
1984 Eskozia
1987 Frantzia
1990 Eskozia
1991 Ingalaterra
1992 IngalaterraBigarrena jarraian
1995 Ingalaterra
1997 Frantzia
1998 FrantziaBigarrena jarraian
Sei Nazioen Txapelketa
2002 Frantzia
2003 Ingalaterra
2004 Frantzia
2005 Gales
2008 Gales
2009 Irlanda
2010 Frantzia
2012 Gales
2016 Ingalaterra
2018 Irlanda
2019 Gales
2022 Frantzia
2023 Irlanda

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Ingalaterra131913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
Gales121908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019
Frantzia101968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022
Irlanda41948, 2009, 2018, 2023
Eskozia31925, 1984, 1990

Grand Slam Itzuliak

Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan lortu izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino indartsuagoak baitira.

TaldeaGaraipenakUrteak
Hego Afrika41912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61
Zeelanda Berria41978, 2005, 2008, 2010
Australia11984

Kanpo estekak