Hegoafrikako errugbi selekzioa

Hegoafrikako errugbi selekzioa Hegoafrikaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, The Rugby Championshipen eta test-partidetan. South African Rugby Unionen mende dago, eta Springboks ezizena ematen zaio. Munduko errugbi talde onenetako bat da, lau aldiz irabazi baitu Munduko Errugbi Kopa: 1995ean, 2007an, 2019an eta 2023an.

Hegoafrikako errugbi selekzioa
IzengoitiaSpringboks, Bokke, Amabokoboko
ElkarteaSouth African Rugby Union
EstadioaEllis Park Stadium, Johannesburg (60.000)
HautatzaileaHegoafrika Jacques Nienaber
KapitainaHegoafrika Siya Kolisi
Partida gehienVictor Matfield (127)
Puntu gehienPercy Montgomery (893)
Entsegu gehienBryan Habana (67)
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Hegoafrika 4-0 Britainiar Uharteak
Lurmutur Hiria, 1891ko uztailak 30
Garaipenik handiena
Hegoafrika 134-3 Uruguai
East London, Hegoafrika, 2005eko ekainak 11
Porrotik handiena
Zeelanda Berria 57-0 Hegoafrika
2017ko irailak 16
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak8 (aurrenekoa 1995ean)
Posturik onenaIrabazlea 1995ean, 2007an, 2019an eta 2023an

Errugbi selekzioa apartheid politikaren ikurretako bat izan zen. Dikotomia argia zen: futbola beltzen kirola zen, eta errugbia, zuriena. 1995eko munduko tituluaren ondoren, baloi obalaren kirola beltzen auzoetan zabaltzeko programak abiatu zituzten eta, astiro bada ere, bilakaera gertatu da; izan ere, Munduko Kopa bakoitzean gero eta gehiago dira selekzioan parte hartzen duten jokalari beltzak.[1] 2018an, Siya Kolisi bihurtu zen lehenbiziko jokalari beltza selekzioko kapitaina izaten.[2]

Historia

Britainiarrek eraman zuten errugbia Hegoafrikara. Lehenbiziko partida 1862an jokatu zen, Lurmutur Hiriko britainiar soldaduen eta zibilen artean. Pixkanaka, afrikanerrek errugbia hobetsi zuten, futbola baino, eta klubak ugaritu ziren hiri handietan, Johannesburgen, Lurmutur Hirian eta Pretorian bereziki.[3][4]

1891ko uztaila, Lurmutur Hiria, Hegoafrikaren eta Britainiar Uharteen arteko partida.

1891ko uztailaren 30ean jokatu zuen lehenbiziko partida Hegoafrikako selekzioak, Lurmutur Hirian, British Lionsen aurka; bisitariak 0 eta 4 gailendu ziren.[oh 1] British Lionsak 1896an itzuli ziren Hegoafrikara, eta lau test-partida jokatu zituzten bertako selekzioaren kontra; lehenbiziko hirurak irabazi zituzten, baina laugarrenean, Newlands Stadiumen, hegoafrikarrek beren aurreneko garaipena erdietsi zuten (5-0).[5]

1906-1907an egin zuen Hegoafrikako taldeak lehenbiziko bira Europan,[oh 2] eta Eskoziaren aurka besterik ez zuen galdu. Arrakasta horrek hegoafrikarren nazio harrotasuna suspertu zuen.[6] 1912-1913ko biran, berriz, Home Nations guztiak garaitu zituen, eta itzuliko Grand Slama irabazi.[4] Hau lortzen zuen Hego hemisferioko lehenbiziko selekzioa izan zen. Historian zehar beste hirutan errepikatu zuen, 1932an, 1952an eta 1961ean.

Australiarekin eta Zeelanda Berriarekin ere lehia ugari izan zituen, bai Ozeanian barrena egindako biretan, bai ozeaniarrak Hegoafrikara joan zirenean. Bereziki gogoangarriak izan ziren honako hauek:

  • 1921ean Zeelanda Berriarekin izandako lehia, Zeelanda Berrian bertan. Lehenengoan ozeaniarrak nagusi, bigarrenean afrikarrak, eta hirugarren partida 0-0 amaitu zen.
  • 1928an Zeelanda Berria Hegoafrikara joan zen, eta afrikarrek 17-0 garaitu zuten; All Blacks-ek 1893tik jasandako porrotik handiena izan zen.
  • 1933an Australia joan zen Hegoafrikara, eta bost partidatatik hiru Springbokek irabazi zituzten.

1931-1932ko biran irabazi zuen bigarren Grand Slama, Gales (3-8), Irlanda (3-8), Ingalaterra (0-7) eta Eskozia (3-6) azpiraturik. Emaitza bikainak izan arren, Springboken jokoa oso kritikatua izan zen, Bennie Osler zabaltzaileak baloia, behin eta berriz, eskasera urruntzen zuelako; ondorengo alboko sakean, aldiz, hegoafrikar aurrelari multzo indartsua nagusitu ohi zen. Joko molde betiberdin horri "Ten Man Rugby" izena eman zitzaion, zortzi aurrelariek, uztartze-erdilariak eta zabaltzaileak bakarrik parte hartzen zutelako.[7]

Oso bestelakoa izan zen 1951-1952ko bira. Danie Craven handia entrenatzaile zutela, hegoafrikarrek arrunt errugbi distiratsu eta liluragarria egin zuten, eta hirugarren Grand Slama eskuratu;[4] Eskoziari 0-44 irabazi zioten, Irlandari 5-17, Galesi 3-6, eta Ingalaterrari 3-8; azkenik, Frantzia ere mendean hartu zuten, 3 eta 25, Parisko Yves-du-Manoir estadioan.

1960ko Sharpevilleko sarraskiaren ostean, apartheidaren aurkako mugimendua sortu zen munduan. Zeelanda Berriak presioak izan zituen Hegoafrikan ez jokatzeko, eta Springbokek ere zailtasun ugari kanpoan aritzeko. Hala ere, 1960-1961ean Europa bisitatu zuten, eta laugarren aldiz Grand Slam irabazi; hala ere, Barbariansen aurka galdu zuten Cardiffen.[4] 1976tik aurrera, egoera gogortu egin zen, eta Hegoafrikak nazioarteko edozein kirol ekitalditan parte hartzeko debekua izan zuen.

Hegoafrikaren eta Fijiren arteko partida, 2011ko Munduko Errugbi Kopan.

1987an Munduko Errugbi Kopa abiatu zenean, Hegoafrikak ezin izan zuen parte hartu, ezta 1991koan ere. 1991n apartheida bertan behera gelditu zen, eta 1995eko Munduko Kopa Hegoafrikan jokatzeko erabakia hartu zuen Nelson Mandela lehendakariak, herria batzeko aukera bat ikusi baitzuen. Hegoafrika izan zen txapelduna, eta Mandelak elastiko berdea soinean zuela ema zion Webb Ellis kopa Francois Pienaar kapitainari; "Hegoafrika Berria"-ren ikurra izan zen une hori.[8][9]

Harrezkero, puntako taldea izan da, Zeelanda Berriarekin eta Australiarekin lehia estuan. 2007an bigarrenez irabazi zuen munduko kopa. 2015eko Munduko Kopa era kaskarrean hasi zuen Japoniaren aurka galduz, baina egoerari buelta eman eta hirugarren egin zuen azkenean. 2019an, The Rugby Championship irabazi zuen, Zeelanda Berriaren 9 urtetako garaipenen segida hautsiz. Urte berean, Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen Japonian.[10]

2020an, COVID-19 pandemiaren erruz, ezin izan zuen The Rugby Championship txapelketa jokatu.

Uniformea

 
2011-2012
 
2013-2014
 
2015-2016
 
2017
 
2018
 
2019
 
2023

Ikurra

Hegoafrikako selekzioko jokalarien goitizena springbok da, antilope espezie bat. Baina elastikoaren bularrean ageri den ikurra protea da, herrialdeko lore nazionala. Segregazioa dago horren atzean. 2004ra arte, antilopea bakarrik ageri zen bularrean, baina Hegoafrikako Olinpiar Batzordeak ikurra aldatu zuen. Springbok afrikaans hizkuntzako hitza da, eta komunitate zuriarekin lotzen zen. Protea, berriz, 1971n jokalari beltzekin osaturiko selekzioaren ikurra zen. Hala ere, Apartheid sistema desegin zenean, springbok-ak jarraitu zuen elastikoaren aurreko aldean. Hainbatek Nelson Mandelari berari egotzi zioten hautu hori. 2004tik 2015era bi ikurrak agertu ziren bularrean, baina nazioarteko federazioak ikur bakarra ager zitekeela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, lorea ageri da bularrean, eta antilopea besoan.[11]

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Munduko Errugbi Kopa
UrteaPostuaJIBGATKT
1987Parte hartzea debekatua, apartheida zela-eta
1991
1995Irabazlea660014467
1999Hirugarrena6501219101
2003Final laurdenak530219389
2007Irabazlea770027886
2011Final laurdenak540117535
2015Hirugarrena7502241108
2019Irabazlea760126267
2023Irabazlea760120888
Denera5042081720641
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Rugby Championship

Honako hauek dira Hegoafrikako selekzioaren emaitzak Hiru Nazioen Txapelketan eta Rugby Championshipen:

Serieak (etxean eta kanpoan)

Tradizioari jarraiki, Hegoafrikaren eta beste herrialdeen arteko test-partida gehienak biretan jokatu dira. British Lions izan zen Hegoafrika bisitatu zuen lehenbiziko selekzioa, 1891n; Springbokek, berriz, 1906–07an egin zuten lehenbiziko bira, Frantzia, Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda bisitatuz. Serie bakoitzean 1 eta 4 partida artean jokatu ohi dira.[6]

TaldeaJIGBUrteak
Ingalaterra74031984; (1994); (2000); (2006); 2007; 2012; 2018
Gales66001964; 1995; 2002; 2008; 2014; 2022
Eskozia22002003; 2006
Irlanda44001981; 1998; 2004; 2016
Frantzia139221958; 1967; 1968; 1971; 1974; 1975; (1992); 1993; 1996; 1997; (2001); 2005; 2017
British and Irish Lions149411891; 1896; 1903; 1910; 1924; 1938; (1955); 1962; 1968; 1974; 1980; 1997; 2009; 2021
Australia117311933; 1937; 1953; 1956; 1961; (1963); 1965; 1969; 1971; 1992; 1993
Argentina33001993; 1994; 1996
Zeelanda Berria12552(1921); (1928); 1937; 1949; 1956; 1960; 1965; 1970; 1976; 1981; 1994; 1996
Denera7249149%74,3

Letra lodia = Serie irabazia; Parentesiak() = Serie berdindua, Letra normala = Serie galdua

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

Victor Matfield urdinez.
#JokalariaPostuaUrteakPartidak
1Victor MatfieldBigarren lerroko2001–2015127
2Bryan HabanaHegaleko2004–2016124
3Eben EtzebethBigarren lerroko2012–119
4Tendai MtawariraHarroin2008–2019117
5John SmitOrpokatzaile2000–2011111
6Jean de VilliersErdiko2002–2015109
7Percy MontgomeryAtzelari1997–2008102
8Willie le RouxAtzelari2013–93
9Joost van der WesthuizenUztartze-erdilari1993–200389
10Ruan PienaarUztartze-erdilari2006–201588

2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien

Bryan Habana, Hegoafrikako selekzioarekin entsegu gehien egin dituena.
#IzenaPostuaUrteakJEn
1Bryan HabanaHegaleko2004–201712467
2Joost van der WesthuizenUztartze-erdilari1993–20038938
3Jaque FourieErdiko2003–20137232
4Jean de VilliersErdiko2002–201510927
5Makazole MapimpiHegaleko2018–4126
Breyton PaulseHegaleko1997–20076426
7Percy MontgomeryAtzelari1997–200810225
8JP PietersenHegaleko2006–20167024
9Pieter RossouwHegaleko1997–20034321
10James SmallHegaleko1992–19974720

2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien

Percy Montgomery, Hegoafrikako selekzioarekin tanto gehien erdietsi dituen errugbilaria.
#IzenaPostuaUrteakJTEnTrZkDr
1Percy Montgomery1997–2008Atzelari102893251531486
2Morné Steyn2009–2021Zabaltzaile68742810215610
3Handré Pollard2014–Zabaltzaile696987961525
4Bryan Habana2004–2016Hegaleko12433567000
5Elton Jantjies2012–Zabaltzaile46331266621
6Naas Botha1980–1992Zabaltzaile283122505018
7Joel Stransky1993-1996Zabaltzaile22240630473
8Braam van Straaten1999–2001Zabaltzaile21221223550
9Joost van der Westhuizen1993-2003Uztartze-erdilari8919038000
10Jannie de Beer1997-1999Zabaltzaile13181233278

2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Zinema

Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma Hegoafrikako taldeak 1995eko Munduko Errugbi Kopan lorturiko garaipenean giroturik dago.

Erreferentziak

Oharrak

Kanpo estekak