Guangdong

Guangdong[1] (广东省 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 177.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 95.440.000 biztanle bizi ziren bertan. 2005eko urtarriletik biztanle gehien dituen Txinako probintzia da, Henan eta Sichuan gainditu ostean.

Guangdong (广东省)
Guǎngdōng Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala广东省
ISO 3166-2CN-GD
HiriburuaGuangzhou
GobernuburuaWang Weizhong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak23°24′N 113°30′E / 23.4°N 113.5°E / 23.4; 113.5
Azalera177,900 km²
MugakideakGuangxi, Hunan, Jiangxi, Fujian, Hong Kong eta Macao
Punturik altuenaShikengkong (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria126.012.510 (2020)
12.552.510 (2018)
Dentsitatea467 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaHuang Huahua
EtniakHan %99
Zhuang %0,7
Yao %0,2
Ordu eremuaUTC+08:00
www.guangdong.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Shenzhen hiriaren gaueko ikuspegia.

Txina hegoaldeko probintzia honek, 4.300 kilometroko kostaldea dauka. Leizhou penintsula hego-mendebaldean dago, eta bertan antzinako sumendi batzuk daude. Perla ibaiaren delta, munduko dentsitate gehien duen guneetariko bat da, Shenzhen, edo Guangzhou bezalako hiriak bertan daudelarik.

Horrez gain, deltan, Ekialdeko ibaia, Iparraldeko ibaia eta Mendebaldeko ibaiak bat egiten dute.

Perla ibaiaren delta

Sakontzeko, irakurri: «Perla ibaiaren delta»

Guangdong probintziaren hegoaldean dagoen gunea da. Perla ibaiaren itsasadarrak Txina Hegoaldeko itsasoarekin bat egiten du bertan.

Ekonomia 1970eko hamarkadan liberalizatu zenetik, Txinako gune ekonomikorik garrantsitsuenetakoa da Shanghairekin batear. Txinako gobernuak Shenzhengo arrantza portua hiri ekonomiko berezi izendatu zuenetik guneak izandako hazkundea izugarria izan da.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Qingyuan清远市Qīngyuǎn ShìPrefektura mailako hiria
2Shaoguan韶关市Sháoguān ShìPrefektura mailako hiria
3Heyuan河源市Héyuán ShìPrefektura mailako hiria
4Meizhou梅州市Méizhōu ShìPrefektura mailako hiria
5Chaozhou潮州市Cháozhōu ShìPrefektura mailako hiria
6Zhaoqing肇庆市Zhàoqìng ShìPrefektura mailako hiria
7Yunfu云浮市Yúnfú ShìPrefektura mailako hiria
8Foshan佛山市Fóshān ShìPrefektura mailako hiria
9Guangzhou广州市Guǎngzhōu ShìAzpiprobintzia hiria
10Dongguan东莞市Dōngguǎn ShìPrefektura mailako hiria
11Huizhou惠州市Hùizhōu ShìPrefektura mailako hiria
12Shanwei汕尾市Shànwěi ShìPrefektura mailako hiria
13Jieyang揭阳市Jiēyáng ShìPrefektura mailako hiria
14Shantou汕头市Shàntóu ShìPrefektura mailako hiria
15Zhanjiang湛江市Zhànjiāng ShìPrefektura mailako hiria
16Maoming茂名市Màomíng ShìPrefektura mailako hiria
17Yangjiang阳江市Yángjiāng ShìPrefektura mailako hiria
18Jiangmen江门市Jiāngmén ShìPrefektura mailako hiria
19Zhongshan中山市Zhōngshān ShìPrefektura mailako hiria
20Zhuhai珠海市Zhūhǎi ShìPrefektura mailako hiria
21Shenzhen深圳市Shēnzhèn ShìAzpiprobintzia hiria

Politika

Guangdong probintziako gobernadorea Huang Huahua da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Yang da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
GUANGDONG
Guangzhou (Canton)ZGGGCANGuangzhou Baiyun Nazioarteko Aireportua
MeizhouMXZMeixian Aireportua
ShantouZGOWSWAShantou Waisha Aireportua
ShaoguanHSCShaoguan Aireportua
ShenzhenZGSZSZXShenzhen Bao'an Nazioarteko Aireportua
ZhanjiangZGZJZHAZhanjiang Aireportua
ZhuhaiZGSDZUHZhuhai Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

Erreferentziak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.