Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena –normalean, HEH edo NBHEH gisa laburtuahaurren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial, osasuntsu eta kulturalak ezartzen dituen giza eskubideen nazioarteko ituna da.[4] Hitzarmenaren arabera, haur bat hemezortzi urtetik beherako edozein gizaki da, legedi nazionalaren arabera adin nagusitasuna lehenago lortzen ez bada, behintzat.[5]

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
     Sinatu eta berretsia

     Sinatua

     Ez-sinatzailea
Sinatua1989ko azaroak 20[1]
KokapenaNew York (AEB)[1]
Indarrean1990eko irailak 2[1]
Indarrekoa20 berreste[2]
Sinatzailea(k)140[1]
Alderdia(k)196[1] (Sinagarri diren guztiak, Estatu Batuak ezik)
GordailuzainaNBEko Idazkari Nagusia[3]
HizkuntzakArabiera, txinatarra, ingelera, frantzesa, errusiarra eta espainola.[1]
Testu osoa
Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa, Wikitekan

Aurrekariak

Konbentzioaren aurrekariak dira Lehen Mundu Gerraren testuinguruan Eglantyne Jebb-ek proposatutako eta Nazioen Ligak onartutako Haurren eskubideen aldeko Genevako Adierazpena eta Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan idatzitako Haurren Eskubideen Aldarrikapena.

Hitzarmena

Konbentzio hau berretsi duten edo harekin bat egin duten nazioek nazioarteko zuzenbideari lotuta daude. Estatu batek ituna sinatu baina berretsi ez duenean, oraindik ez dago itunaren xedapenei loturik, baina dagoeneko behartuta dago bere helburuaren aurka ez jokatzera.[6]

NBEren Batzar Nagusiak Konbentzioa onartu zuen eta, jarraian, sinadurarako ireki zuen 1989ko azaroaren 20an; zehazki, Haurren Eskubideen Adierazpenaren 30. urteurrenean.[7] 1990eko irailaren 2an, bestalde, sartu zen indarrean,[1] beharrezko nazio-kopuruak testua berretsi ondoren. Egun, 196 herrialdek berretsi dute hitzarmen hau, Nazio Batuen Erakundeko kide guztiak barne, Estatu Batuak izan ezik.[1][8][9][10]

Haurren Eskubideen Batzordea

NBEko Haurren Eskubideen Batzordea, 18 aditu independentez osatua, berau berretsi duten estatuek Konbentzioa ezartzeaz gainbegiratzeaz arduratzen da. Haien gobernuek, aldian-aldian, Haurren Eskubideen NBEko Batzordeari txostenak egin behar dizkiote eta haien aurrean agertu behar dira, Konbentzioaren aplikazioaren aurrerapenari eta haien herrialdeko haurren eskubideen egoerari buruz egindako aurrerapenak aztertzeko.[11] Haien txostenak eta batzordearen idatzizko iritziak eta kezkak, bederen, batzorde-webgunean daude eskuragarri.

Norbanakoek Haurren Eskubideen Batzordera jo dezakete ere, baldin eta eskubideak, Hitzarmenaren arabera, urratu direla uste badute.

Hitzarmenaren ezarpenaren jarraipena egiteko hirugarren aukera Haurren Eskubideen Batzordeak bere kabuz egin ditzakeen galdeketak dira, baldin eta estatukide batek Hitzarmenaren eskubideak urratu dituela uste duen informazio fidagarria badu. Hala ere, "estatuek (...) kontsulta-prozeduratik kanpo geratzea erabaki ahalko dute, sinadura, berrespena edo atxikimendua egiten duten unean".[12] Urtean behin, Batzordeak txosten bat bidaltzen dio Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Hirugarren Batzordeari, bai eta HEHeko Presidentearen adierazpena entzuten du ere; ostean, Batzarrak Haurren Eskubideei buruzko Ebazpena onartzen du.[8]

Protokoloak

Hitzarmena osatzen duten hiru protokolo daude, hauek borondatezkoak dira eta herrialdeek hiruretako bakoitza sinatu behar dute, gutxien sinatu eta berrestu den protokoloa komunikazio prozeduren gainekoa da[13]:

  • Gatazka armatuetan murgilduta dauden haurren gaineko borondatezko protokoloa (2000).[14]
  • Haurren salerosketa, haurren prostituzioa eta pornografiaren gaineko borondatezko protokoloa (2000).[15]
  • Komunikazio prozeduren gaineko borondatezko protokoloa (2011).[16]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak