Henri Queffelec

idazle frantziarra

Henri Queffelec (Brest, Frantzia, 1910eko urtarrilaren 29aParis, Frantzia, 1992ko urtarrilaren 13a) idazlea izan zen.

Henri Queffelec
Association des lauréats du concours général (en) Itzuli lehendakari

1974 - 1978
Maurice Schumann (en) Itzuli - Jacqueline de Romilly
Bizitza
JaiotzaBrest1910eko urtarrilaren 29a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMaisons-Laffitte1992ko urtarrilaren 13a (81 urte)
Hobiratze lekuaMontrougeko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, eleberrigilea eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0703108 Allocine: 36331 Edit the value on Wikidata

Suedian eta Parisen aritu zen irakasle, literaturan buru-belarri hasi aurretik (1942). Debuta poema-bilduma batekin egin zuen, Sur la lisière (1937, Ertzean). Ondoren, eleberria landu zuen eta Journal d'un salaud (1944, Gizon alu baten egunkaria) argitaratu zuen. Arrakasta Un recteur de l'île de Sein (1944, Senako uharteko errektore bat) lanarekin iritsi zitzaion; Jean Delanoyk zinemara eraman zuen obra hura, Dieu a besoin des hommes (1950, Jainkoak gizakiak behar ditu) izenburuarekin. Hainbat lanetan Bretainiako itsasoaren gorazarrea egin zuen: De par les sept mers (1982, Zazpi itsasoetatik), Je te salue vieil océan (1968, Agurtzen zaitut ozeano zahar), Un feu s'allume sous la mer (1956, Argi bat pizten da itsasoan), Frères de la brume (1960, Lanbroaren anaiak), La Mouette et la croix (1969, Antxeta eta gurutzea), Les Îles de la miséricorde (1974, Errukiaren uharteak) eta abar. 1978an gogoeta bilduma bat argitaratu zuen, Un Breton bien tranquille (Bretoi lasai bat). Hil aurretik Un convoi pour Oslo (1991, Konboi bat Oslora) idatzi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Queffelec