Hidrogenazio

Substantzia bat hidrogenoarekin konbinatzen den prozesu kimikoa; hidrokarburo asegabeetan edo gantz-azidoetan hidrogeno-atomoa gehitzeko erreakzio orokorra, eskuarki katalizatzaileen bidez egiten dena

Hidrogenazioa esaten zaio substantzia bat hidrogenoarekin konbinatzen den prozesu kimikoar[1]i. Substratu ohikoenak konposatu organiko asegabeak izaten dira, hala nola, alkenoak, alkinoak, konposatu aromatikoak, zetonak eta nitriloak. Eskuarki katalizatzaileen bidez egiten da. Katalizatzaileak platinoaren , paladioaren, rodioa edo iridioaren gisako trantsizio-metalak izaten dira.

Hidrogenazioak garrantzia handia du elikagaien, petrolioaren eta botiken industrian.

Kontrako erreakzioari, hots, konposatu bati hidrogeno-atomoak kentzeari deshidrogenazioa esaten zaio, esaterako, alkano bat alkeno bihurtzean.

Adibideak

Azido maleikoa hidrogenatzean azido sukzinikoa lortzen da paladio katalizatzaile moduan usatuz[2].

 

1-Butanola polimeroak eta disolbatzaileak prestatzeko baliatzen da. Uretan oinarritutako margoetan, adibidez, maiz aurkitzen den kodisolbatzailea izaten da. Prozedura tradizionalean 1-butanola bi faseko erreakzio baten bidez sintetizatzen da azetaldehidotik abiatuta. Lehenean bi molekula azetaldehidok erreakzionatze dute krotonaldehidoa emanez. Hau hidrogenatuz sintetizatzen da 1-butanola[3]. Egun gehiago baliatzen den propilenoaren hidroformilazioan, atzen urratsa bitarteko produktu den butanalaren hidrogenazioa da.

 

Erreferentziak

Kanpo estekak