Hizkuntza semitikoak

Hizkuntza semitiko» orritik birbideratua)

Hizkuntza semitikoak[1] Ekialde Hurbilean, Afrikako Adarrean eta iparraldeko Afrikan 467 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza-familia da, Afro-asiar hizkuntzen familietako bat.[2] Idaztean, hainbat alfabeto erabiltzen dituzte, eta bakarrean erabiltzen dute latindar alfabetoa: malteran, hain zuzen ere.

Hizkuntza semitikoak
Hizkuntza semitikoen hedapena, laranjaz
Datu orokorrak
Hiztunak467 milioi
EskualdeaEkialde Ertaina, iparraldeko Afrika, ipar-ekialdeko Afrika eta Malta
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2sem
Glottologsemi1276
ASCL42
Linguist Listafsm
IETFsem

Ohiko hiztegia

Sorburu bera dutenez, hitz asko antzekoak dira oso. Hona hemen adibide batzuk:

EuskaraAitzinsemitikoaAkaderaArabieraArameraHebreeraGe'ezMahri
Aita*ʼab-ab-ʼab-ʼaḇ-āʼʼāḇʼabḥa-yb
Bihotza*lib(a)b-libb-lubb-lebb-āʼlēḇ(āḇ)libbḥa-wbēb
Etxea*bayt-bītu, bētubayt-bayt-āʼbáyiṯ, bêṯbetbeyt, bêt
Bakea*šalām-šalām-salām-šlām-āʼšālômsalāmsəlōm
Hizkuntza*lišān-/*lašān-lišān-lisān-leššān-āʼlāšônlissānəwšēn
Ura*may-/*māy-mû (root *mā-/*māy-)māʼ-/māymayy-āʼmáyimmāyḥə-mō

Sailkapena


Hizkuntza semitikoak: Ekialdekoak berdea, Erdialdekoak gorria, Hegoaldekoak urdina.

Hona hemen hizkuntza semitikoen egungo sailkapen onartuena:

Bizirik dauden hizkuntzak, hiztunen kopuruaren arabera

HizkuntzaHiztun
Arabiera206.000.000
Amharera27.000.000
Tigrinyera6.700.000
Hebreera5.000.000
Asiriera2.105.000
Silt'e830.000
Tigre800.000
Sebat Bet Gurage440.000
Maltera371.900
Hego Arabiar hizkuntza modernoak360.000
Inor280.000
Soddo250.000
Harari21.283

Erreferentziak

Kanpo estekak