Hunan

Hunan (湖南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 211.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 66.980.000 biztanle bizi ziren bertan.

Hunan (湖南)
Húnán Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala湖南省
Tỉnh Hồ Nam
湖南省
ISO 3166-2CN-HN
HiriburuaChangsha
GobernuburuaMao Weiming (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°24′N 111°48′E / 27.4°N 111.8°E / 27.4; 111.8
Azalera211,800 km²
MugakideakChongqing, Hubei, Jiangxi, Guangdong, Guangxi eta Guizhou
Punturik altuenaLing Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria66.444.864 (2020)
761.142 (2010)
Dentsitatea316 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaZhou Qiang
EtniakHan %90
Tujia %4
Miao %3
Ordu eremuaUTC+08:00
www.hunan.gov.cn

Probintziako hiriburua Changsha da.

Inguru naturala eta kokapena

Wulingyuango harri egituren ikuspegia.

Hunan probintziak Hubei probintziarekin egiten du muga iparraldean, Jiangxi probintziarekin ekialdean, Guangdong hegoaldean, Guangxirekin hego-mendebaldean, Guizhou probintziarekin mendebaldean, eta Chongqing udaltasunarekin ipar-mendebaldean.

Probintzia Yangtze ibaiaren hegoaldeko aldean (Changjiang, 长江) dago, ibaiaren ibilbidearen erdira aldera. Shanghai 1000 kilometrora, Beijing 1200 kilometrora eta Guangzhou 500 kilometrora daude. Probintziaren ekialde, hegoalde eta mendebaldea, mendi eta haranez inguratuta daude, honen adibide Wuling Mendiak ipar-mendebaldean, Xuefeng Mendiak mednebaldean, Nanling Mendiak hegoaldean, eta Luoxiao Mendiak ekialdean. Probintziaren erliebe malkartsuaren adierazgarri, haranak probintziaren azaleraren %20 baino ez dira.

Xiangjiang, Zijiang eta Lishui ibaiek Yangtze ibaiarekin bat egiten dute probintziaren iparraldean, Dongting aintziran. Dongting probintziako aintzirarik handiena da, eta Txinako handienetan bigarrena. Mendeetan nekazaritzaren hedapenak aintzira zatitu eta azalera gutxitu duen arren, azken urteetan aintziraren jatorrizko itxura berreskuratzeko ekimenak izan dira.

Klima

Hunan probintziak klima azpitropikala dauka, neguak euritsuak eta epelak dira eta udak sargoriak eta are euritsuagoak. Urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 8 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa da.

Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.700mm bitartekoak dira, eta batez ere maiatzetik urrira bitartean ematen dira.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Changsha长沙市Chángshā ShìPrefektura mailako hiria
2Changde常德市Chángdé ShìPrefektura mailako hiria
3Chenzhou郴州市Chénzhōu ShìPrefektura mailako hiria
4Hengyang衡阳市Héngyáng ShìPrefektura mailako hiria
5Huaihua怀化市Huáihuà ShìPrefektura mailako hiria
6Loudi娄底市Lóudǐ ShìPrefektura mailako hiria
7Shaoyang邵阳市Shàoyáng ShìPrefektura mailako hiria
8Xiangtan湘潭市Xiāngtán ShìPrefektura mailako hiria
9Yiyang益阳市Yìyáng ShìPrefektura mailako hiria
10Yongzhou永州市Yǒngzhōu ShìPrefektura mailako hiria
11Yueyang岳阳市Yuèyáng ShìPrefektura mailako hiria
12Zhangjiajie张家界市Zhāngjiājiè ShìPrefektura mailako hiria
13Zhuzhou株州市Zhūzhōu ShìPrefektura mailako hiria
14Xiangxi (Tujia eta Miao)湘西土家族苗族自治州Xiāngxī Tǔjiāzú Miáozú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa

Politika

Hunan probintziako gobernadorea Zhou Qiang da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Chunxian da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
HUNAN
ChangdeZGCDCGDChangde Aireportua
ChangshaZGHACSXChangsha Huanghua Nazioarteko Aireportua
ZhangjiajieDYGZhangjiajie Aireportua
HengyangZGHYHNYHengyang Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.